Abu
30
Sinonimoak
Sarean sinonimoak lantzeko jarduera gutxi dagoela konturatuta, geuk bakar batzuk egitea pentsatu eta hementxe duzue emaitza. Lehenengo, azken urteetan EGAko azterketetan ateratako sinonimoen zerrenda topatuko duzue eta, ondoren, aipatutako jarduerak (zenbaki bakoitzean klik eginez irekitzen dira).
EGA-N ATERATAKOA |
SINONIMOA(K) |
|---|---|
| ABAGUNE: | aukera, parada, egokiera |
| ADINA: | beste, adinbat, bezainbeste |
| ADITZEN: | ulertzen, konprenitzen, endelegatzen |
| ADORERIK: | kemenik, indarrik |
| AHOBERO: | harro, harroputz |
| AITABITXIA: | Aita besoetako |
| AITZINEKOA: | aurrekoa, aurretikoa, arteragokoa |
| AKASO: | beharbada, apika, agian, ausaz |
| AKITUTA: | nekatuta, indargetuta, unatuta |
| ALAFEDE: | egiaz, benetan, zinez, alajainkoa, alajaina |
| ALBORATU: | baztertu, utzi, saihestu, ekidin |
| ALDE: | diferentzia, ezberdintasun, desberdintasun |
| ALTZOAN: | magalean, galtzarrean, babesean |
| AMARRUEI: | maltzurkeriei, azpikeriei |
| AMATATU: | itzali, desagertu, iraungi |
| ANDANAK: | taldeak, tropelak, piloak, pilak |
| ANTXETA: | Kaio |
| ANTZEMAN: | nabaritu, igarri, sumatu |
| APAR: | bitsa, haguna |
| APETAK | grinak, gutiziak, desirak, gurariak, nahiak, gogoak |
| ARATZ | garbi, garden |
| ARBUIATZEN | mesprezatzen, erdeinatzen, gaitzesten |
| ARGAL | mehar |
| ARINDU: | leundu, bigundu, samurtu |
| ARTAZIAK: | guraizeak, aizturrak |
| ARTEZ: | zuzen, zintzo, zorrotz |
| ASTRAPALA: | zalaparta, azantza, zarata, harrabotsa |
| ATSEKABE: | nahigabe, pena |
| AUKERARIK: | abagunerik, egokierarik, erarik, paradarik |
| AURRERATU: | irabazi, aurreztu, atera |
| AZANTZA: | astrapala, zalaparta, zarata, harrabotsa |
| AZTORATZEN | asaldatzen, larritzen, urduritzen, kezkatzen |
| BADAEZPADAKO: | hala-holako, zalantzazko, hala-moduzko |
| BALDITU | min hartu, harritu |
| BARE | lasai, trankil, geldi |
| BARRUAK: | erraiak, tripak, barneak |
| BAZTERRETAN | urbazterretan, ertzetan, uhaldeetan |
| BEGIRAMEN | begirune, adeitasun |
| BEHARKIZUNAK | eginbeharrak, eginkizunak, betebeharrak, obligazioak |
| BEHINGOAN | segituan, berehala |
| BERAN-BEREGI: | nahita, apropos, berariaz |
| BERATU: | bigundu, hunkitu |
| BEREBIZIKO: | sekulako, egundoko, itzelezko, izugarrizko |
| BERRIZ: | berriro, ostera, atzera |
| BETA: | aukera, abagune, tenore |
| BIDENABAR | bide batez |
| BILAUKERIA | zitalkeria, ankerkeria, gaiztakeria |
| BIRRINDU: | desegin, triskatu, txikitu, eraitsi |
| BISUTS: | Apar, Bits |
| BURRUNBAK: | zaratotsak, burrundarak, astrapalak, harrabotsak, danbotsak |
| DESTAINAK | mesprezua, erdeinua |
| DIOSALIK | agurrik, adiorik |
| DIRUDUN | aberats |
| DOI-DOI | ozta-ozta, juxtu-juxtu |
| DOITASUNA | zehaztasuna |
| EBATSI | ostu, lapurtu |
| EDIREN | aurkitu, topatu, idoro, kausitu |
| EDOZELAN | nolanahi, edonola, edozertara |
| EGINAHALETAN | ahaleginetan, saioetan |
| EGOKITU | aurkitu, gertatu, suertatu |
| EGOSKORRA | burugogorra, kaskagogorra, setatia, setatsua |
| EGOZTEA | leporatzea, aurpegiratzea, botatzea |
| EKIDITEN | saihesten, galarazten |
| ELKORREAN | lehorrean, idorrean, antzuan, agorrean |
| EMAN | igaro, pasa |
| EMENDAKINIK | zuzenketarik, aldaketarik |
| ERABAKIA | ebatzia |
| ERALGITZEN | gastatzen, xahutzen |
| ERBESTEKO | atzerriko, kanpoko, deserriko |
| ERDEINUA | destaina, mesprezua |
| ERDEINUA | destaina, mesprezua |
| ERDIESTEKO | lortzeko |
| ERDIETSIKO | eskuratuko, lortuko |
| ERI | gaixo |
| ERNEA | argia, azkarra, zuhurra |
| ERRETXINAGO | ipurterreago, petralago, haserreago, pipertuago, suminkorrago |
| ESKASTU | urritu, gutxitu, murriztu, mehaztu |
| ESTAKURU | aitzakia |
| ESTUTASUNA | ezinegona, larritasuna, egonezina |
| ETSI | amore eman, errenditu, atzera egin |
| EZAGUTU | aitortu, eskertu |
| EZBAIRIK | zalantzarik, dudarik |
| EZKILA | kanpaia |
| FRANKO | ugari, asko, anitz |
| GAILENDU | nagusitu, nabarmendu |
| GAITZIK | gaixotasunik, eritasunik |
| GALGARRIA | hondagarria, hondamendia, kaltegarria |
| GANDUTU | lausotu, lainotu, lurrindu, lurrundu |
| GATZATU | odolbildu, opildu, mamitu |
| GELDO | geldi, motel, ilaun, gogogabe, odolgabe, txepel, jabal, trankil, mantso, nagi |
| GERTU | hurbil, hur, hurrean, aldean, ondoan, inguruan |
| GIBELEKO | atzeko, atzealdeko |
| GOGOTIK | gogoz, gogor, indartsu, erruz, franko, barra-barra |
| GOIBELDU | tristatu, ilundu, atsekabetu, nahigabetu |
| GOMUTA | oroitzapen, gogorapen, oroipen |
| GORESPEN | gorapen, laudorio |
| HAGITZ | oso, txit, arras, guztiz, erabat |
| HALABEHARRAK | zoriak, patuak, zorteak |
| HALAMODUZKOA | erdipurdikoa, kaxkarra, eskasa, hala-holakoa |
| HAUSNARKETA | gogoeta, azterketa, pentsaketa, oldozketa, gogarte |
| HEGALERA | albora, ertzera, bazterrera, aldamenera |
| HERABE | lotsati, uzkur |
| HIGATU | gastatu, ahitu |
| HITZARMENAK | itunak, akordioak |
| HIZTUN | berritsu, hitzontzi, eleketari, kalakari |
| HOGERLEKO | duro |
| HONDARREKO | bukaerako, amaierako, azkeneko |
| HORMATU | izoztu, jelatu, leitu |
| IDORRAK | lehorrak, agorrak, sikuak |
| IGURIKAN | zain, aiduru |
| IMINTZIO | keinu, zeinu, seinale |
| INAUSTEN | kimatzen, mozten |
| INGUDE | txingura |
| INONDIK ERE | zalantza barik, duda gabe |
| IRAUNGI | itzali, amatatu, desagertu, emendatu |
| IREKI | zabaldu |
| IRMO | gotor, sendo, finko, zindo, tinko |
| ISEKA | burla, trufa, ihakin |
| ITSATSITA | erantsita, atxikita, lotuta |
| ITZARRI | esnatu, itzartu, iratzarri, atzarri |
| IZIOTU | irazeki, piztu |
| IZUTU | beldurtu, ikaratu |
| JABETZEKO | ohartzeko, konturatzeko |
| JAGOLEAK | zaindariak, begiraleak, guardiak, zaintzaileak |
| JAZO | gertatu, suertatu, egokitu, agitu, pasatu |
| JORITASUNA | ugaritasuna, oparotasuna |
| KALAPITA | istilu, iskanbila, astrapala |
| KARRIKA | kale, ibilbide |
| KATRAMILA | nahaste, buruhauste, istilu, korapilo, arazo |
| KEMENIK | adorerik, ausardiarik |
| KONPARATU | erkatu, alderatu, parekatu |
| KURAIA | kemena, ausardia, bipiltasuna, garra |
| LABAINKA | irristaka |
| LAIDOZ | irainez, mespretxuz, gutxiespenez |
| LAIOTZ | ospel, itzaltsu, ainube, eguzkigibel, itzalpe |
| LAUDORIO | goraipamen, gorespen, lausengu, losintxa |
| LAUDORIOTAN | gorespenetan, gora(l)penetan, goraipamenetan |
| LAUSENGUKA | losintxaka, laudorioka |
| LEI | izotz, jela, izozte, izozketa |
| LIPAR | une, momentu, ereti |
| LISKARRETAN | istiluetan, iskanbiletan, gatazketan |
| LORRATZAK | arrastoak, aztarnak, oinatzak |
| LOTSATI | herabe, uzkur |
| MAINDIRE | izara, mihise |
| MAKURRIK | okerrik, txarrik, akatsik, hutsik |
| MALKARTSU | aldapatsu, aldatsu |
| MANEATZEN | atontzen, prestatzen, apaintzen, ontzen, gatzozpintzen |
| MANTA | tapaki, burusi, estalki |
| MARRO | tranpa, engainu, azpikeria, txerrikeria, iruzur |
| MASKAL | ahul, motel, indarge, makal |
| METATU | pilatu |
| MINGOTSA | mikatza, garratza, ezatsegina |
| MOTEL | ahul, eskas, urri, makal |
| NABARITU | antzeman, igarri, sumatu |
| NAGUSIKI | bereziki, batik bat, batez ere, gehienbat |
| NARDATUTA | aspertuta, nazkatuta |
| NONBAIT | antza, itxura, agi denez, sobra ere |
| ODOLBILDU | odolbatu, beltzune, odoluri, ubeldura, ubelune |
| OHARTU | konturatu |
| OHOREA | ospea, fama, izena |
| OINAZEAK | sufrimenduak, minak |
| ONDIKOTZ | tamalez, zoritxarrez, damurik |
| ONURAK | mesedeak, abantailak |
| ORATU | heldu, atxiki, eutsi |
| ORDAINETAN | truke, trukean, ordez |
| OSTENDURIK | ezkutaturik, gorderik |
| OTARREAN | saskian, otzaran, zestoan, sarean |
| OTZAN | apal, umil, mantso |
| OZTA-OZTA | juxtu-juxtu, doi-doi |
| PARADA | aukera, abagunea, egokiera |
| PAREKOEKIN | mailakoekin, berdinekin |
| PATUAREN | halabeharraren, destinoaren |
| PILAREAK | zutabeak, habeak, harroinak |
| PIPIAK | sitsak |
| PLANTA | itxura |
| PREST | gertu, erne, pronto |
| SAIHESTU | ekidin, aldendu, alboratu, baztertu, zokoratu |
| SEMEBITXIA | seme besoetakoa |
| SESIOA | liskarra, kalapita, iskanbila, istilua |
| SITSAK | pipiak |
| SO EGITEA | begiratzea, behatzea |
| SUMINDUTA | haserretuta, muturtuta, amorratuta |
| SUNTSITU | apurtu, txikitu, triskatu |
| SUSTRAITUA | errotua, finkatua |
| TAMAINAN | neurrian, proportzioan |
| TEMATI | temoso, burugogor, egoskor, kaskagogor, muker, setati, setatsu, tematsu |
| TENOREA | ordua, garaia, sasoia |
| TOKATU | suertatu, egokitu |
| TRABA | oztopo, eragozpen |
| TRIKIMAILUAK | amarruak, iruzurrak,engainuak |
| TXILIOKA | garrasika, oihuka, irrintzika, uluka |
| TXIRTXILATU | hautsi, puskatu, birrindu, triskatu, txikitu |
| TXUNDITU | harritu, liluratu |
| UMORE | aldarte |
| URDURITASUNA | ezinegona, artegatasuna, estutasuna, kezka, larritasuna, asaldura |
| URRIKO | gutxiko, eskaseko |
| USU | maiz, sarritan, askotan |
| UZKUR | lotsati, herabe |
| UZTARTZEN | lotzen, elkartzen, batzen, estekatzen, parekatzen, bateratzen, biltzen, ezkontzen |
| XEDE | helburu, helmuga, jomuga |
| XEHEKIRO | xeheki, zehatz-mehatz |
| ZAIN | itxaroten, esperoan, aiduru |
| ZALUAGO | bizkorrago, arinago, biziago, azkarrago, agudoago |
| ZAPOKERIA | tranpa, engainu, azpikeria, txerrikeria, iruzur, marro |
| ZARTAKOA | kolpea, takatekoa |
| ZENDU | hil |
| ZERIKUSIA | lotura, harremana, hartu-emana, erlazioa |
| ZINEZ | benetan, egiatan, egiaz |
| ZIO | arrazoi, zergati |
| ZIRKINIK | mugimendurik, higidurarik |
| ZITALDU | zakartu, petraldu, gaiztotu |
| ZOKORATUA | baztertua, alboratua |
| ZUHUR | Zentzudun, burutsu, zogi |
JARDUERAK
Jarraian orain arte EGAko azterketan ateratako sinonimoak lantzeko hiru jarduera mota topatuko duzu:
- 1-7: Testuinguruaren laguntzaz sinonimoak eman (flash).
- 8-18: Ezkerreko zutabeko sinonimoak eskuinekoekin lotu (flash).
- 19-23: Sinonimo-gurutzegramak.
EGA 2005 eta 2006 azterketetan ateratako sinonimoak lantzeko ariketak:
- 1-8: Ezkerreko zutabeko sinonimoak eskuinekoekin lotu.
- 9-16: Testuinguruaren laguntzaz sinonimoa eman.
EGA 2003 eta 2004 azterketetan ateratako sinonimoak lantzeko ariketak:
- 1-8: Ezkerreko zutabeko sinonimoak eskuinekoekin lotu.
- 9-16: Testuinguruaren laguntzaz sinonimoa eman.















2008-Eka-09, 9:57
KAIOXO
!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!111
2008-Ira-25, 15:25
kaixo!
EGA prestatzen ari naiz eta jakizue oso baliagarria dela hemen dagoen guztia.
Asko eskertzen dizuet.
Mila esker!
Segi horrela!
DO: Argazki polita!
2008-Ira-28, 6:36
Mila esker, zuri!!! Gainditzen baduzu, esaguzu…
Argazkia polita da, bai. Dena den, laster berria ipintzekotan gara. Ea hori bezain txukuna ateratzen zaigun!
2008-Ira-28, 19:46
Esango dizuet bai. Momentuz atariko proba gainditu dut!
Zuen argazki berriaren zain egongo naiz. jeje
Beno, agur eta ondo izan!
2008-Ira-29, 8:52
>:) >:) >:) >:) >:) >:)
>:) >:)
<:-P
ZORIONAK
2008-Aza-12, 0:03
Eskertzekoa da egindako lan gogorra eta ,era berean, ederra.
MIl ESKER benetan, EGA atara nahi dugunen partez
2009-Urt-15, 9:41
epa eskatxen dizuet ariketa erraxagoak ipintxea msedezz!
aio muxuu
2009-Urt-15, 9:48
ESA PEÑAAA!!!uajajaja
2009-Mar-07, 16:19
Mila esker laguntzagatik!
Horrela ondo baino hobeto ikas dezaket. nire ustez zaila da eta batez ere aspergarria egun osoa apunteekin ibiltzea eta ordenagailuarekin errezagoa da!
Eskerrik asko!!
2009-Mar-23, 19:03
Eskerrik asko zuen laguntzagatik, oso ondo moldatuta dago web orria, eta horri esker atariko proba gainditu dut. Benetan eskertzikoa dela egindako lana. Agur bero bat.
2009-Api-28, 15:18
:> :> >

kaiiixo
zurekin ateera nnai ddut eskeerriik asko
5 etan trrteneko paraadan
2009-Api-28, 15:21
asskoo maaiite zaitut asttebbuuru ontann zzurekin geratu nai ddut
zure etxxean aioo muuxuak
2009-Mai-04, 12:27
Bikaina zuena!
Hori da hori lan egiteea!
Segi gogor euskarak merezi baitu!
2009-Mai-07, 15:45
oso ona da egako azterketa prestatzeko, oso lagungarria egin zait web gune honetako ariketa.