Zein da Txillardegiren benetako izena?
- Jose Luis Agirre.
- Jose Luis Alvarez.
- Jose Maria Azkue.
- Jose Maria Arregi.
Non jaio zen eta zein garai bizi izan zuen, besteak beste?
- Bilbon jaio zen eta berrezarkuntzaren garaia bizi izan zuen.
- Bilbon jaio zen eta frankismoaren garaia bizi izan zuen.
- Gasteizen jaio zen eta berrezarkuntzaren garaia bizi izan zuen.
- Donostian jaio zen eta frankismoaren garaia bizi izan zuen.
Zein izan da bere ekarpen nagusia euskararekiko?
- Euskara Batuaren sorreran parte hartu eta euskal eleberrigintzan garrantzitsua izan da bere idatzia.
- Euskaltzaindiaren lehenengo lehendakaria izan zen.
- Euskaltzaindia sortzeaz gain, horren inguruko eleberri ezberdinak idatzi ditu.
- Euskara Batuaren aurka agertu zen, baina eleberri ugari idatzi zituen.
Bere eleberririk garrantzitsuena zein da? Zergatik?
- Peru Leartzako, baserriko istorioak kontatzen dituelako, eta ez kalekoak.
- Exkixu, tortura eta klandestinitate gaiak ukitzen dituelako.
- Leturiaren egunkari ezkutua, pertsonaiaren inguruan kaleko giroa azaltzen duelako, eta ez baserri giroa.
- Euskal Herria Helburu, bere iritzia azaltzen duelako Euskal Herriarekiko.
Nondik datorkio Txillardegi ezizena?
- Abesti baten izenetik dator.
- Txori mota bati dagokio.
- Musika talde bati dagokio.
- Toki baten izenari dagokio.
Nola ikasi zuen euskara?
- Ikastolara joanda.
- Bere gurasoek irakatsi zioten.
- Bere kabuz ikasi zuen.
- Lagunartean hitz eginez ikasi zuen.
Haurtzaroa bizi zuenean, zein zen euskararen egoera?
- Ez zekien inork euskaraz.
- Debekaturik zegoen.
- Euskal Herrian, edonon hitz egiten zen euskaraz.
- Bizkaieraz eta Gipuzkeraz baino ez zen egiten.
Zein sigla asmatu zuen?
- HB (Herri Batasuna)
- ATA (Aberria Ta Askatasuna)
- ETA (Euskadi Ta Askatasuna)
- EHE (Euskal Herrian Euskaraz)
Zein lotura du Exkixu eleberriko pertsonaia nagusiak idazlearekin?
- Bere senide baten istorioa da.
- Adiskide zenbaiten izenak agertzen dira liburuan.
- Bere bizitzako hainbat bereizgarri txertatzen ditu bertan.
- Ez du inongo loturarik Txillardegirekin.
Norekin egin zuen lan euskara batuaren alde?
- Gotzon Garaterekin.
- Koldo Mitxelenarekin.
- Pello Salabururekin.
- Joseba Lakarrarekin.