Ondoko ariketak euskal literaturaren garapena, hasierako testuetatik XX. mendera arte, errepasatzen lagunduko digu.
Zergatik da garrantzitsua, besteak beste, Joanes Leizarragaren Testamentu Berria?
Euskarazko lehengo liburua izan zelako.
Ez zuen eraginik izan.
Gaur egungo Euskara Batuaren ideia lehen aldiz bultzatu zuelako.
Eduki profanoa zela eta, Leizarraga kondenatua izan zelako.
Pizkunde garaian:
Luterok Testamentu Berria alemanera itzuli zuen, 1522an.
Luterok 1527an itzuli zuen Testamentu Berria euskarara.
Leizarragak 1520an itzuli zuen Testamentu Berria alemanera.
Leizarragak 1523an itzuli zuen Testamentu Berria euskarara.
Zein euskalkitan dago idatzita Leizarragaren Testamentu Berria?
Lapurteraz soilik.
Lapurtera oinarri eta zuberera eta behe-nafarreraren zenbait formarekin.
Lapurtera oinarri eta zubereraren zenbait formarekin.
Lapurtera soilik eta behe-nafarreraren zenbait formarekin.
Non aurki daitezke lehen euskal testuak?
Etxepareren Linguae Vasconum Primitiaen
Iparraldeko zenbait hilerritan (sembe, nescato, anderexo...)
Picauden Codex Callistinusen (lehen euskal hiztegian)
Errioxako monastegiko obra batean (izioqui dugu gisako esaldiak)
Hauetako zein EZ zen izan inprentaren ondorio bat? Inprentak...
monastegietako eskuizkribuen zabalkuntza bultzatu zen.
europar hizkuntza askotan literaturaren hasiera ekarri zuen.
liburuen zabalkunde errazagoa ekarri zuen.
literatura sortu eta irakurtzeko giro aproposa sortu zuen.
Zein berezitasun izan zuen Bernard Etxepareren Linguae Vasconum Primitiaek?
Lehen euskal liburua izan zen.
Bere eduki profanoak izan zuen eragina.
Lehen euskal liburu inprimatua izan zen.
Euskaraz idatzitako lehen maitasun kontakizuna izan zen.
Zein izan zen Etxepareren liburu famatuak zituen ezaugarri eta estiloa?
Bizkaieraz idatzia izan zen, era narratiboan.
Behe nafarreraz idatzia izan zen, gehiena prosaz.
Gai profanoez, erlijiosoez eta dantzarako eginak ziren zenbait letra idatzi zituen bizkaieraz.
Gauzak gerorako uztea zein kaltegarria zen eman nahi zuen aditzera behe nafarreraz.
Zein izan zen Testamentu Berriaren itzulpenaren zailtasun nagusia?
Prosaren erritmorako euskarara egokitu beharra zegoela.
Alemanera ez zuela oso ondo ulertzen.
Garaiko zentsura zela eta, ezin izan zuela osotasunean itzuli.
Beste idazle batzuk ez zeudela ados.
Zein zen inprenta sortu aurretik literaturaren egoera eta honek zein ekarpen ekarri zituen?
Aurretik inork ez zituen liburuak irakurtzen, baina, inprentaren sorrerarekin, denak irakurtzen hasi ziren.
Liburuak edozein gunetan topa zitezkeen eta literatura oso zabalduta zegoen.
Inprenta sortu aurretik liburuak eskuz idazten ziren eta garestiak ziren. Honen asmakuntzarekin, liburuak ugaldu eta merkatu egin ziren.
Liburuak eskuz idazten zituzten aurretik eta, honen sorreraren ondoren, horrela idazten jarraitu zuten.
Zein liburu izan zen lehena inprentaren bidez argitaratzen?
Bernard Etxepareren "Linguae Vasconum Primitiae" liburua.
Biblia.
Joanes Leizarragak itzulitako Testamendu Berria.
Bernardo Atxagak idatzitako bat.
Zein da Oihenarten lan garrantzitsuena?
Les proverbes Basques (1657)
Doctrina Christiana (1599)
Diccionario trilingüe del Casellano, Bascuence y Latín (1745)
Laburdiri escuararen hatsapenak (1712)
Zer ekarri zuen Lapurdiko Eskolak?
Euskaraz kristau heziera.
Kontzientzia kristaua.
Literaturarako giro aproposa Euskal Herri osora.
Maisulan ugari.
Zein da Axularren benetako izena?
Arnaud Oihenart.
Bernard Detxepare.
Pedro Dagerre Azpilkueta.
Henri Axular.
Axularrek liburu bakarra idatzi zuen, baina maisulana kontsideratu zen hau. Zergatik?
Aspaldikoa delako.
Oso lan mamitsua delako.
Sinonimoak eta antzeko hitzak elkarren ondoan pilatzen dituelako.
Azalez eta mamiz balioa handikoa delako, besteak beste.
Nola zuen izena Axularren maisulanak?
Gero.
Biblia euskaratua.
Linguae Vasconum Primitiae.
Peru Abarca.
Gazteluzar euskal idazlearen lanak Etxeberriren lanekin alderatuz ......... ziren.
motzagoak
landuagoak
sinpleagoak
herrikoiagoak
Zenbat ataletan dago banatuta Gero maisulana?
Hiru ataletan: Gomendiozko karta, irakurtzaileari gutuna eta liburuaren mamia.
Bi ataletan: Bertrand de Echausi idatzitako Gomendiozko karta eta liburuaren kapituluak.
Atal bakarra du: mamia osatzen duten 60 kapituluak.
Lau ataletan: Bertrand de Echausi idatzitako Gomendiozko karta, irakurtzaileari gutuna, liburuaren mamia eta agurra.
Zein izan zen euskal literaturaren gune indartsuena XVII. eta XVIII. mendeetan?
Bizkaia
Gipuzkoa
Lapurdi
Araba
1599an...
Bertrand de Etxausek, apezpiku Baionan, Doctrina Christiana idatzi zuen.
Bertrand de Etxausek, apezpiku Hernanin, Doctrina Christiana idatzi zuen.
Bertrand de Etxausek, apezpiku Hernanin, Doctrina Christiana idatzi zuen.
Bertran de Etxausek, apezpiku Eibarren Doctrina Chritiana idatzi zuen.
Lapurdiko eskolan idazle talde bat sortu zen. Azpimarragarrienak...
de Etxaus, Gazteluzar, Etxeberri eta Ohienart.
Larramendi, Etxeberri, Axular eta Gazteluzar.
Etxeberri, Gazteluzar, Axular eta Ohienart.
Etxepare, Leizarraga, de Etxaus eta Axular.
XVIII. mende amaiera aldera, zein zen foruen egoera?
Guztiz galdu ziren.
Iparraldean galdu eta hegoaldean arriskuan ziren.
Hegoaldean bakarrik galdu ziren.
Ez zuten aldaketa jakinik pairatu.
Zer galdu zuen Frantziak Utrech-eko Itunarekin (1713)?
Euskal Herriarekiko zuen nagusitasuna.
Europan eta munduan zuen nagusigoaren zati handi bat.
Frantziak ez zuen ezer galdu, Ingalaterra suertatu zen galtzaile akordioaren ondorioz.
Garrantzirik gabeko lurralde batzuen jabetza.
Noiz eta nork sortu zuen "Herrien Adiskideen Elkartea"?
1764an, Xabier Munibek.
1764ean, Axularrek.
1763an, Bernard Detxeparek.
1780an, Francisco Munibek.
Zein izan zen XVIII. mendeko euskal kulturaren eredu erraldoia?
Oihenart
Leizarraga
Larramendi
Gazteluzar
Larramendiren obrarik garrantzitsuenak:
Ezinez egina
"El Imposible Vencido" eta "Diccionario trilingüe del Castellano, Bascuence y Latin"
"El Imposible Vencido" eta "Diccionario trilingüe del Frances, Bascuence y Latin"
"El Posible Vencido" eta "Diccionario trilingüe del Castellano, Bascuence y Latin"
Zergatik jarri zion Larramendik "Ezina, egina" izenburua bere liburuari?
Jendeak uste baitzuen euskaraz ezin zela gramatikarik egin.
Lortu nahi diren gauzak eginez lortzen direlako.
Orduko euskararen egoera azaltzeko.
Bizitza gogorra izan zuelako.
Zeintzuk ziren Kardaberaz, Mendiburu eta Ubillos?
XVI. mendeko idazle garrantzitsu batzuk.
Larramendiren bizitzan garrantzi handiko irakasleak.
Larramendiren eskolako ikaslerik aurreratuenak.
Lapurdiko eskolaren sortzaileak.
Zeintzuk zeuden euskararen alde XVIII eta XIX. mendeetan?
Elizgizonak eta burgesak.
Nekazariak eta ilustratuak.
Iparraldeko herritarrak.
Elizgizonak eta Ilustratuak.
Zein euskalkitan idatzi zuten Kardaberaz eta Ubillosek?
Gipuzkeraz.
Nafarreraz.
Bizkaieraz.
Lapurteraz.
Nork eta noiz idatzi zuen "Laburdiri escuararen hatsapenak"?
Elizgizonek, 1715ean.
Larramendik, 1712an.
Etxeparek, 1745ean.
Sarako Etxeberrik, 1712an.
Zein giro politikok, besteak beste, oztopatzen zuen XIX. mende hasieran euskal liburuak argitaratzea?
Napoleonen gerrak.
Isabel II.aren erreginaldiak.
Foruen debekuak.
Euskararen debekuak.
Zergatik ez ziren liburu asko bere garaian argitaratu?
Denborarik ez zegoelako.
Jende gutxi zelako Euskaraz irakurtzeko gai.
Diru faltagatik.
Elizgizonek gordetzen zituztelako.
Nor izan zen J. Antonio Mogel?
Komikilari bat.
"Peru Abarka" klasikoaren idazlea.
"On Kixote" euskararatu zuena.
"Gero" maisulanaren idazlea.
Zein teoria sortu zuen William Von Humbolt alemaniar ikertzaileak eta zer zioen teoria horrek?
Euskalkien teoria, euskalki guztien aurretik latina zegoela zioena.
Castellano-Iberismo teoria, Iberiar Penintsulako lehen hizkera gaztelania zela zioena.
"Vasco-Iberismo" teoria, Iberiar Penintsulako lehen hizkera euskara zela zioena.
"Latinismo" teoria, Iberiar Penintsulako lehen hizkera latina zela zioena.
Adierazpen hauetatik zein da zuzena Peru Abarkari dagokionez?
Peru Abarkak munduaren ikuspegi erromantikoa azaltzen du.
Peru Abarka gipuzkeraz idatzitako lehen liburua da.
Peru Abarkan ikus daiteke lehen euskal bertsoen agerpena.
Peru Abarkan hiriaren deskribapen zehatzak ematen dira.
Zein da Peru Abarka liburuaren tesia edo mezua?
Hiria da euskararen habia.
Gipuzkoa da euskararen unibertsitatea.
Baserria da euskararen habia.
Euskara ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako.
Zer urtetan argitaratu zen Peru Abarka?
1545
1802
1789
1881
Zein euskalkitan idatzi zuen Mogelek?
Lehenik lapurteraz eta gero gipuzkeraz.
Hasieran bizkaieraz eta ondoren gipuzkeraz.
Hasieran gipuzkeraz eta geroago bizkaieraz.
Nafarreraz baino ez zuen idatzi.
Ondorengoetatik zein obra da Pedro Antonio Añibarrok idatzia?
Testamentu berria.
Notizia Utriusque Vasconiae, tum Ibericae tum Aquitanicae.
Voces Bascongadas diferenciales de Vizcaya, Guipúzcoa y Navarra.
Les Proverbes Basques.
Zein da Peru Abarkaren benetako izenburua?
Peru Abaca, catedratico de la lengua vascongada en la Univesidad de Basarte o Dialogo entre un rustico solidario y un barbero callejero llamado Maisu Juan.
Peru Abarca, licenciado de la lengua vascongada en la Univesidad de Basarte o Dialogo entre un rustico solidario y un barbero callejero llamado Maisu Juan.
Peru Abarca Garmendia
Peru Abarca, catedratico de la lengua vascongada en la Institucion de Basarte o Dialogo entre un rustico solidario y un barbero callejero llamado Maisu Juan.
Zein gai erabili ohi ziren bertso eta olerkiak egiteko XIX. mendean?
Kristau heziketarako bertsoak, bertso profanoak eta alegiak edo fabulak.
Amodiozko gaiak.
Entretenimendu eta fantasiazko bertsoak.
Dantzarako olerki berezi eta alaiak.
Zein zen HIRURAC BAT-en helburua eta nork hartu zuen parte bertan?
Euskal Herria, Kataluina eta Galiziak hartu zuten parte eta helburua hizkuntza minoritarioak aldarrikatzea izan zen.
Euskal Herria herri aurreratuaren mailan jartzea. Hegoaldeko hiru probintziek hartu zuten parte.
Euskara batua sortzea izan zen helburua eta iparraldeko hiru probintziek hartu zuten parte.
Araba, Nafarroa eta Bizkaiak hartu zuten parte eta helburua beraien arteko liskarrak amaitzea izan zen.
Zein da "Zazpiak bat" esaldi ospetsuaren ikurritza?
Égalité, liberté, fraternité.
Légalité, liberté, fraternité.
Dena herriarengatik, baino herria gabe.
Hizkuntza bat, kultura bat, herri bat.
Antoine D'Abbadik Etiopiara eginiko bidaiaren ondoren, bertako Negusak ondasun ugari eman zizkion. Zertarako erabili zituen ondare horiek?
Etxe bat eraikitzeko Parisen.
Lore jokoen bidez, euskal kultura indartzeko.
Lore jokoen bidez, lorategi polit bat sortzeko.
Lau piramide eraikitzeko.
Zein gai izan zen Bilintxek gehien jorratu zuena?
Erlijioaren garrantzia gizartean.
Bere gaztaroko gertaerak.
Sentimenduak adierazteko trebezia berezia zuenez, maitasuna izan zen gairik erabiliena.
Gai profanoak.
Zer dira lore jokoak?
Euskal ohitura eta folklorea indartzeko jaialdiak.
Lorategiak sortzeko teknika.
Koloreak ikasteko jokoak.
Euskararen presentzia bermatzeko jaialdiak.
Nork konposatu zuen Gernikako Arbola abesti famatua?
Bilintxek
Iparragirrek
Etxeparek
Aita Larramedik
Zein mugimenduk izan zuen garrantzia euskal kulturaren berpizkundean?
Ilustrazioak, batez ere.
Liberalismoak, batez ere.
Errusiar Iraultzak, batez ere.
Erromantizismoak, batez ere.
Idazle euskaldun asko bertsoz idazten saiatu ziren gehienbat XX. mendean. Zergatik ote?
Literatura idatziak ahozkoarekiko lotura nabarmena zuelako eta herria kantu eta bertso moduan murgilduta bizi zelako.
Euskal gramatikarik oraindik existitzen ez zelako.
Festak edo jaialdiak alaitzeko tresna bezala ere balio zuelako.
Garai horretako euskaldun guztiak analfabetoak zirenez, herria bertsoen munduan murgilduta bizi zelako.
Zein zen euskal foruak behin eta berriz aipatzen eta gogoratzen zituen idazlea?