Non eta noiz jaio zen Andoni Egaña?
- Zarautzen jaio zen, 1961ean.
- Andoainen jaio zen, 1961ean.
- Bermeon jaio zen, 1960an.
Non egin zituen bere ikasketak eta zergatik?
- Parisera joan zen ikasketak egitera, asko gustatzen baitzitzaion Frantziako literatura.
- Donostian egin zituen. Atzerrira joanez gero, "poteo" giroa eta hainbat euskal ohituraren hutsunea sumatuko zituela esaten zuen.
- Euskal Filologiako ikasketak egin zituen Gasteizen. Betidanik egin izan nahi zuen euskararekin zerikusia zuen edozein ikasketa.
Euskal literaturari dagokionez, zein genero landu du?
- Artikuluak, biografiak, haur eta gazte literatura, narrazioak, nobelak eta saiakera landu ditu.
- Narrazio eta haur eta gazte literatura landu ditu.
- Nobela baino ez.
Zenbat saiakera egin ditu? Zein(tzuk)?
- Saiaketa bakarra: Hogeita launa
- Bi saiakera: Sokratikoek ere badute ama eta Zozoak beleari
- Bi saiakera egin ditu orain arte: Zozoak belearieta Hogeita bina.
Zergatik da Egaña, batez ere, ezaguna Euskal Herrian?
- Bere aita abeslari ospetsu bat zelako.
- Bat-bateko bertsolari aparta delako.
- Behin baino gehiagotan Goenkale telesailean parte hartu duelako.
Literatura esparruan izandako arrakastaren ondoren, jarraitzen al du literatura-munduan?
- Ez, bertsolaritzaren munduan jarraitzea erabaki du.
- Bai, idazten jarraitzeko grina sartu zaio. Hala ere, zazpi urteko etenaldi baten ondoren jarraitu du idazten.
- Bai, zazpi liburu egin ditu eta denak bertsolaritzaren gaia ukitzen dute.
Disko bat argitaratu du bere bertso guztiez osaturik eta gainera...
- beste abeslari batzuentzat ere sortu ditu letrak.
- bere liburu guztien irakurketa ere grabatu nahi du.
- mundu mailako antzoki garrantzitsuenetan abesteko aukera izan du.
Bat-bateko bertsoen ordezkari garrantzitsuenetako bat da,
- jaio zenetik.
- 80ko hamarkadaren hasieratik.
- gehienbat 90eko hamarkadaz geroztik.
Zein da Egañaren libururik ezagunena?
- Sokratikoek ere badute ama.
- Beleak eta zozoak.
- Mendian gustura.
Ondorengo zein bertsolariri buruzko biografia idatzi du?
- Basarri.
- Xenpelar.
- Uztapide.