AHOZKOAREN ULERMENA: LEHEN ATALA.
Zer dira Le Busque eta Biscayenne doinuak?
- Euskal doinu zaharrak, Aita Donostiak Parisen aurkituak.
- Euskal danbolin-joleen doinuak, frantziarrek euren erara egokituak.
- Euskal musika irudikatzeko, danbolindari frantziarrek sortutako bi doinu.
Jose Inazio Ansorenaren musika lanetan, zer da nabarmentzekoa?
- Txistulari ospetsua da, ansorenatar guztiak bezala.
- Txistulari ezaguna da Donostiako udal bandan nahiz kontserbatorioan.
- Kontserbatorioko musikariekin batera,
Donostiako festa guztiak girotzen ditu.
Aurtengo Hamabostaldiari buruz, zer dio elkarrizketatuak?
- Kontzertu ederra jo zuela, Alardea zela-eta.
- San Bizente elizako kontzertuan parte hartu zuela berak.
- San Bizenten organoa jo zuela berak lehenengo aldiz.
Donostiako txistulariak etengabe ari dira jotzen, ezta?
- Bai, diana eta eguerdiko kontzertua jotzen dituzte igandero.
- Bai, gaur egun inori ez zaio harrigarria iruditzen txistularien lana.
- Bai, ia egunero jotzen dute erromerietan, inaugurazioetan eta txapelketetan.
Ansorena aurkezten ari den euskal kantuen bilduma .....
- lehen gazteleraz eta orain euskaraz, liburu bera da funtsean.
- aurretik hiru aldiz argitaratu dute euskaraz.
- argitalpen askoren ostean, liburua ez da batere aldatu.
BIGARREN ATALA.
Zer jasotzen du kantuen bildumak herri baten izaerari buruz?
- Elkar ulertzeko balio dezakeen mezuaren ehunekorik handiena adierazten du.
- Isileko edukiak jasotzen ditu, esaten ez direnak.
- Liburuek baino zehatzago azaltzen du giza talde jakin baten kultura zein den.
Ansorenaren bildumak azaltzen duenaren arabera, nolakoak gara euskaldunok?
- Neurrigabeak eta malenkoniatsuak.
- Hiztunak eta sentiberatasun handikoak.
- Gehiegikeriarik gabekoak, ez imintzio zaleak.
Ansorenaren ustez, euskaldunok herri kantaria gara berez?
- Ez antzinako beste kultura batzuk baino gehiago.
- Bai, baina batez ere XIX.eko folklore
mugimenduen aurretik. - Ez, uste hori euskal orfeoien ospea bezain topikoa da.
Beste herri batzuetakoarekin alderatuta, zein izan da euskal folklorearen ezaugarri nagusia?
- Gurean folklore biltzaile apartak izan ziren.
- Azken bi mendeetan, politikaren susperraldiak eutsi egin dio folkloreari.
- XIX-XX.ean, politikaren urratsak eta herri musikarenak bateratsu gertatu ziren gurean.
Egungo euskal dantzariak nola baliatzen dira folklore biltzaile handien ekarpenaz?
- Sinbologiak ustiatu dituzte, dantzak eurak alde batera utzita.
- Lan teoriko sakona egin dute antzinako tankerak gaurkotzeko.
- Gaurko beharretara egokitu dituzte antzinako koreografia batzuk.
HIRUGARREN ATALA.
Nola jokatu dute euskal kantariek tradizioaren aurrean?
- Trumilka kopiatu dituzte bertoko ereduak.
- Gogokoago izan dituzte kanpoko ereduak.
- Dantzariak baino gehiago baliatu dira biltzaileen altxorraz.
Ba al da euskal musikarik, Ansorenaren iritziz?
- Bai, Europako ondaretik aukeratutakoa bere neurrira egokitu duelako.
- Ez, Europako herriek inorenetik hartu baitituzte euren kanta gehienak.
- Bai, "Olentzero" eta beste abesti zahar guztiak baztertuz gero.
Zortzikoa .....
- abesti bezala zabaldu zuen Iparragirrek munduan zehar.
- bizkorrago jotzen dute oraingo danbolin-joleek.
- eta kopla zaharrak dira euskal musikaren berezitasun nagusietakoak.
Maitasun kantuen tristura .....
- euskal kantutegian beste edozeinetan baino nabarrnenagoa da.
- burututako maitasunak eragindako etsipenaren ondorioa da.
- gauzatu ezin den sentimenduak eragiten du.
Zein da egia euskal kantuen erotismoaz?
- Apaizek eurek ezkutuan kantatzen zituzten abesti erotikoak.
- Ez zegoen, berez, erotismorik antzinako abestietan.
- Erotismoak ozta-ozta igaro zezakeen biltzaileen galbahea.
ENTZUTEZKO ULERMENAREN AMAIERA.
Kirolari handia da baina, ..... , aspaldion ez du jokatu.
- lesioak salbu
- lesioak tarteko
- lesioak lesio
- lesioak eta guzti
Kaletarrek ez dakizkite txorien izenak eta, ia-ia, etxeko abereenak ere ez. Hau da: Txorien izenak jakin ez eta etxeko abereenak ere .....
- hortxe-hortxe.
- hala nola.
- arian-arian.
- handik-hemendik.
Zein da zuzena? Langabeziak gora egingo omen du, .....
- eta Gipuzkoako zenbait herriei eragingo die.
- hainbat estatistikek diotenez.
- aditu ugariren arabera.
- hurrengo bi urtetan.
Ebakuntza txiki bat egiteko zegoen ospitalean, eta infekzio ikaragarria ez diote, ba, kutsatu! Hau da:
- Ene, Pernandoren egia esan diote!
- Hara, ur handitan sartu da!
- Gaitz erdi egin diote!
- Hori da hori beharlekua!
Zer egingo ..... orain Patxi azalduko .... ?
- zenuen / balitzaizu
- zenuke / bazen
- zenioke / bazitzaizun
- zenuke / balitz
Nor da pertsonaia hori?
- Nikolas Orrnaetxea, "Orixe", euskal idazlea.
- Nikolas Orrnaetxea ("Orixe", euskal idazlea).
- Nikolas Orrnaetxea, "Orixe", (euskal idazlea).
- Nikolas Orrnaetxea, Orixe euskal idazlea.
Gu ez gatoz bat .....
- iritzi guzti horiekin.
- iritzi horiekin guztiekin.
- iritziak horiek guztiekin.
- horiek iritzi guztiekin.
Eskaileretatik behera irrist egin eta ia-ia erori egin da. Hau da:
- Doi-doi erori da!
- Noiz eroriko egon da!
- Erori ez denean!
- Erori egin da ozta-ozta!
Ezinezkoa da badakigula uste duguna ikasten hastea. Hau da:
- Jakin-mina da badakiguna berriro ikasteko bidea.
- Dakigunetik abiatu behar dugu gai berriak ikasten saiatzeko.
- Ezingo dugu ikasi ustez badakiguna.
- Alferrik da lehendik ere bagenekiena berriro ikastea.
Marratxoak. Zeinetan daude ondo?
- neba-arrebak / bat batean / etxez-etxe
- neba-arrebak / bat-batean / etxez etxe
- neba-arrebak / bat-batean / etxez-etxe
- neba arrebak / bapatean / etxez etxe
Hainbat urtetako adiskidantza hautsi dute, eztabaida inuzente bat .....
- ondoren
- eta gero
- hala nola
- dela bide
Esanahiari dagokionez, zein EZ da besteen baliokidea?
- idiarena jo
- adarra jo
- ziria sartu
- harpa jo
Mila aldiz errepikatuta, azkenerako, den-dena ..... irudipena daukat.
- esan dudan
- esan dudalakoaren
- esan baitudalako
- esan dudalaren
Nolakoa da Second Life?
- Benetako munduaren gisakoa.
- Benetako mundua modukoa.
- Benetako mundua bezala.
- Benetako munduaren bezalakoa.
Ezinean ari bazen ere, ..... bukatu nahi zuen, eta azkenean lortu zuen.
- gutxi gorabehera
- kosta ahala kosta
- itsumustuan
- arren eta arren
Ene, bada, egun osoa pasatu duzu doministiku batean! .....
- Hori da kuxidadea!
- Total eginda zaude zu!
- Zuk bai burutik beherako galanta!
- Kargu hartzeko zaude zu!
Begitu zer gerta ..... arrisku horiei hurbiltzen .....
- dakigukeen / bagatzaizkie
- diezadakeen / banatzaie
- lezakeen / balitzaio
- diezagukeen / bagintzaizkie
Ederrak gaude gu Anboto gainera igotzeko! Hau da: Anboto gainera igotzeko ....
- ederki prestatuta gaude.
- dotore jantzi gara.
- ez gara gai.
- sasoi betean gaude.
Onddo zale trebeak ..... berezia du alerik ederrenak aurkitzeko.
- begiramen
- sen
- begitarte
- norabide
Zein da esaera honen amaiera? Goiz gorri .....
- ilargia berri
- lainoak larri
- trumoiak sarri
- arrats euri
Mikeli, tristura eragin dio .....
- mendira inorekin joateak.
- mendira norekin ez joateak.
- mendira norekin joan ez izateak.
- mendira norekin joaterik ez izateak.
Iñakik autoa ezkerretik gidatzeko joera du; Ingalaterran pasatutako denboragatik, .....
- nonbait
- halaber
- era berean
- osterantzean
Senti huskeria bakoitza bere argialdi beroan, eta egizu egun bakoitza mentura berri izan dakizun. Hau da:
- Bizitza ezereza da, ez du merezi amets handirik egitea.
- Heldu egiozu orainari, geroa huskeria da eta.
- Halabeharrak argituko dizu zein norabide hartu, bizitzak gorabehera zoriontsuak ditu eta.
- Errepara iezaiozu unean unekoari, jabetu zaitez osorik eguneroko gertakari txikiez.
XXI. mendean erosoago biziko omen gara .....
- lnterneten esker.
- energia nuklearrarekin gabe.
- gutxirekin bizitzearen truke.
- zenbait urteren zehar.
Idazkerari dagokionez, zein da zuzena? ..... urrun egongo dira, oso berandu .....
- Honezkero / baita
- Honez gero / baita
- Honezkero / bait da
- Honez gero / bait da
Zein hitz bikote dira egokienak?
- argi izpia / belar meta / hari mataza / ur parrastada
- argi mataza / belar parrastada / hari meta / ur mataza
- argi meta / belar izpia / hari parrastada / ur izpia
- argi parrastada / belar mataza / hari izpia / lur meta
........ ospatuko da lnstitutuko jaia.
- Maiatzak 4
- Maiatzak 4ean
- Maiatzaren 4an
- Maiatzaren 4ean
Hor dabiltza umeak lurrean botata jolasean .....
- bilinbolaka
- marmarka
- zurrupaka
- tirrika-tarraka
Garai batean aho zabalik uzten ..... horrek, eta gaur egun ere asko eskain .....
- gintuen / diezaguke
- zigun / lezake
- zituen / dakieke
- zitzaigun / lekieke
Zauri handia du eta odola dario .....
- dinbi-danba.
- borborka.
- zabu-zabuka.
- plaust.
Hori dioena .....
- gezur hutsa da.
- gezurretan dabilela dirudi.
- gezurretan dabil.
- gezur handia esaten du.
Heldutasun handiagoa eskatzeko, gurasoek gaztetxo txoriburuari:
- Zentzatuko al zara behingoz?
- Erdu hona, ganorabako hori!
- Zureak egin du!
- Egon patxadaz, ipurterre hori!
Duintasuna lehenesten zuten guztiek, jenialtasunaren aurretik. Hau da:
- Duintasunari ez zioten jenialtasunari adinako begirunerik.
- Hurrenez hurren, jenialtasuna zen aurrena, eta gero duintasuna.
- Duintasuna jenialtasuna baino gogokoagoa zuten.
- Duintasuna onesten zuten, baina ez jenialtasuna bezainbeste.
Haserre bizian joan zen etxetik, ateari ..... emanez.
- sekulako danbatekoa
- itzelezko durundia
- egundoko sastada
- kristoren zirimola
Zein da zuzena?
- Teknologia berriei ohitzen ari gara orain.
- Guk hipotesirik zailenari eutsiko diogu.
- Familietan, albokoari errespetatzen ikasten da.
- Matxismoa da niri gehien haserretzen nauena.
Froga edo oinarri sendorik gabe, iritziak berez ez du balio handirik. Zein esaerak biltzen du ideia hori?
- Zenbat buru, hainbeste aburu.
- Non fida, han gal.
- Usterik gutxienean, gertatzen da.
- Usteak erdia ustel.
Sei hilabeteko dieta gogorra egin ostean, ..... dago Eneko.
- makila baino zorrotzago
- hestea baino finago
- orratza baino meheago
- zirauna baino argalago
Zein da zuzena?
- Gizon-emakumeak elkar desberdinak dira arlo askotan.
- Garrantzitsua da gurasoek eta umeek elkar jolastea.
- Bi ume horiek ez dute elkarren antzik.
- Neska-mutilek zailtasunak dituzte elkar egoteko.
Zein da egokiena?
- Zer, elkartzen gara geroxeago?
- Beste dei berri bat daukat telefonotxoan!
- Goaz kalera, berandu da eta!
- Jakin badakit zer nahi duzun.
Ekarri al didazu agindutako guztia? Erantzun egokiena:
- Besterik ez bada!
- Galdetzea ere!
- Besterik ezean!
- Horrelakorik, gero!
Zein da esaera honen amaiera? Nagusi biren txakurra, .....
- goseak hil.
- aho biko mihia.
- laster aseko da.
- ez hanka, ez buru da.
Obraren hilezkortasuna amestuta ere, denboraren herdoilak nahi baino azkarrago egiten du bere lana. Hau da:
- Egileak maisulanak amesten ditu, baina sekula ez da perfekziora iristeko betarik izaten.
- Denboraren lanak epaituko du zein obrak merezi duen klasikoa izatea eta zeinek ez.
- Denborak guk uste baino lehenago desegingo ditu betikotzat ditugun lanak ere.
- Denboraren joanean obrak desegingo direla uste badugu ere, bikainenak azkar gailenduko dira.
Zenbat jende da pentsaera horretakoa?
- EAEko herritarren %80.
- EAE-ko herritarren %80-a.
- E.A.E.ko herritarren %80a.
- E.A.E.-ko herritarren %80.
Zein da zuzena?
- Errepikatu ozenago, ez dizugula ezer ulertu!
- Hartu aterkia, euria dakar eta!
- Itxi atea! Hotz handia daukagula!
- Ez egin kasurik horri! Txantxetan ari dela!
Kanpoan hotz handia, eta etxe barruan ondo babestuta dagoenari, zer esango diozu?
- Mutur-gorri galanta zara zu!
- Aldarte onean zaude zu!
- Zu bai ondo, epelak hartuta!
- Zu bai ederto hor epeletan!
Irabazteko premia larria zuen; horregatik, joko zikina erabili zuen. Hau da: ..... , joko zikina erabili zuen.
- Irabazterakoan
- Irabazi behar izanagatik ere
- Irabazi beharraren irabazi beharraz
- Irabazteko zorian
Hoa eta oso arrain bitxiak ikusiko ..... !
- dizkiat
- dizkik
- haute
- dituk
Zein ahula den hori! ..... da eta!
- Lastoa baino bigunagoa
- Hazkurria baino zurbilagoa
- Haizea baino iharragoa
- Orbela baino makalagoa
Ohitzea, jadanik ez izaten hastea da. Hau da:
- Ohitu ahala, gure izaera itzaliagoa da.
- Dagoeneko, ez dugu ohitzeko betarik hartzen, gero eta gehiago nahi dugu beti.
- Ez daukaguna aldiro irrikatzen ohituta gaude.
- Garenaz sekula ez aspertzea da ohitzea.
Deitu mesedez, .....
- aldaketarik baldin badaude.
- gure premian izanez gero.
- gure lagunaren bat gaixotzen bada.
- kalera irteteko gogoekin gaude eta.
Horien artean ez dago askok uste duten .....
- bezain alderik
- adinako alderik.
- beste aldea.
- hain alde handia.
Egoera biren artean zangalatrau bizi den pertsona edo gauza, nahasia edo nortasun erabatekorik ez duena. Hau da:
- Ez ur eta ez salda.
- Ez negar, ez barre.
- Ez zirt eta ez zart.
- Ez jan, ez lo.
Mesedea egin ..... , hurrengo baten zeuk ere egin...
- diet / diezazuten
- diot / dakizun
- dizut / diezadazun
- didazu / diezazudan
Zein hitz bikote dira egokienak?
- elur maluta / harri txintxarra / lur zokila / mahats alea
- elur txintxarra / harri zokila / lur alea / mahats maluta
- elur zokila / harri alea / lur maluta / mahats txintxarra
- elur alea / harri maluta / lur txintxarra / mahats zokila
Egundoko poza hartu nuen neu aukeratu nindutela entzun nuenean. Hau da: ..... neu aukeratu nindutenean!
- Hura poza hartu nuen
- Hura poza hartu nuena
- Hura bai poza hartu nuen
- Hura poza hartu nuela
Hipoteka ordaindu ezinik, etxetik atera dute gizagaixoa. Hau da:
- Bertan goxo egin du, hortaz.
- Hori da mauka egin diotena!
- Zorrak kitatu dizkiote, beraz!
- Kale gorrira bota dute!
Sekulako aitzurra dauka Enekok! Nola dago?
- Haserre bizian.
- Oso kezkatuta.
- Erabat nahastua.
- Mozkortuta.
Pertsona libreak bere begikoena duen hartantxe hasten du eguna; esklaboak, aldiz, asper gaizto egina dagoen lan hartan. Hau da:
- Menpekoari dagozkio pertsona askeak zokoratzen dituen behar aspergarriak.
- Pertsona askeak begitan hartzen du bere lana; menpekoak, aldiz, lanik gogaikarrienak hautatzen ditu.
- Bere egiteko kutunari ekiten dio pertsona askeak; menpekoak, berriz, bere arlo desatseginari.
- Lan gorrotagarrienean ere, pertsona askea pozik dago, eta menpekoa, aldiz, amorratuta.
Jan ondorengo urdaileko ondoeza:
- biharamuna
- baztanga
- behazuna
- bihotzerrea
Hauxe da bi alderdiak bereizten dituena, ..... , itunari buruz duten irizpide erabat kontrajarria.
- aitzitik
- halaber
- haatik
- hots
Idazkera. Zein da zuzena?
- Etxearen aurrekaldean hartuko duzu nere loreen usai gozoa.
- Etxearen aurreko aldean hartuko duzu nere loreen usai gozoa.
- Etxearen aurrekaldean hartuko duzu nire loreen usain gozoa.
- Etxearen aurrealdean hartuko duzu nire loreen usain gozoa.
Badakigu lege hori ez dutela erraz aldatuko. Hau da: Lege hori ez dute ..... aldatuko.
- beren beregi
- bere horretan
- hori eta horrenbestez
- hor nonbait
Zein dago GAIZKI?
- Ezkailuaren hortza
- Oilarraren gandorra
- Erlearen eztena
- Barraskiloaren oskola
Arduradunari dagokio arazo hori argitzea baina, harrigarria bada ere, .....
- ez du fitsik esan.
- txor-txor hitz egin du.
- bereak eta bi esan ditu.
- hitz-aspertua egin du.
....nor ikusi dudan kalean! Ba, Goenkale-ko Maria Luisa!
- Ez dakizula
- Ezetz asmatuko
- Ezetz dakizula
- Ezetz jakin
Itxurak egiten ditu horrek, egiaz dena baino gehiago dela erakutsi nahi du. Hots:
- Beste oilar batek egingo dio kukurruku.
- Uste ez duen zakurrak egin dio zaunka.
- Orratza haria baino luzeagoa du.
- Lehengo lepotik du burua.
3.000 langile kaleratu eta 100 milioiko zorra aitortu du enpresa ezagun horrek. Hau da:
- Hondoa jo du.
- Bete-betean jo du.
- Erdiz erdi jo du.
- Alde-aldera jo du.
Oriok, Zumaiak eta San Pedrok hartu dituzte, ..... , Kontxako estropadetako lehen hiru tokiak.
- lekuan lekuko
- oro har
- hurrenez hurren
- besteak beste
Ona da nor izan nahia, nahiz eta bidearen amaieran nor hori ezerezaren errainu gertatu. Hau da:
- Norberarentzat helburu handiak izan behar dira, gerora mamitzen ez badira ere.
- Handiagoa da zerbait izateko ametsa izatea ezer ez lortzeko beldurra baino.
- Etorkizunak desitxuratuko ditu bere burua ederresten duten guztien ametsak.
- Gu nor izateko ahaleginean ibili arren, denborak argituko du gure asmoak bete diren ala ez.
Zazpi suspentso! ..... zure emaitzen berri izatean!
- Pikutaraino jarriko dira gurasoak
- Epelak hartuko dituzte gurasoek
- Gozo jarriko dira gurasoak
- Aho betean jarriko dira gurasoak
Ni ez naiz jirabiraka ibiliko, zuzen-zuzen esango dizuet esan beharrekoa. Hau da: ..... esango dizuet.
- Bertatik bertara
- Halabeharrez
- Propio
- Itzulingururik gabe
Zein EZ da jarraipen zuzena? Ez al duzu gogoratzen zer esan nizun ..... ?
- lehengo egunean
- lehengoan
- aurreko batean
- beste egunean
Horrelako estutasunik! Oilaskoaren hezurra ..... eta ni arnasa hartu ezinik, ito beharrean!
- kontrako eztarritik joan
- galtzarbean sartu
- ahotan hartu
- aho zabalka hartu
Arazoa larria da eta ez dago .....
- zer egitekorik.
- zer eginik.
- zer egiterik.
- zer egiteko.
Zein da zuzena?
- Lege hori aldaketa handia suposatzen du.
- Denon esku dago arazoei aurre egiteak.
- Gurasoak dira erabakitzen dutena zer egin
- Itsusi samarra dirudi horrela jarduteak.
Arlo horretan ..... hainbat azalpen eman ..... guri.
- dabiltzanak / gaitzakete
- dabiltzatenek / gintuzkete
- diharduenak / zitzakeen
- dihardutenek / diezagukete
Ez dute berogailurik piztu eta .....
- gorputza zur eta lur eginda daukat!
- hotzak hiltzen nago!
- hotzak akabatzen nabil!
- hotzez dardarka nago!
Hau da gosea hau! ..... eta!
- Tripak ujujuka ditut
- Eztarria urratuta daukat
- Tripak orroka ditut
- Barruak irakiten ditut
Horrelaxe heldu da maratoilaria helmugara, hiru ordu arineketan eman ondoren:
- Arnasestuka.
- Amasa batean
- Berandutik berandura.
- Bizkarra berotuta.
Tolosa inguruan omen dago Kortezubi herria. EZETZ erantzuteko:
- Inondik ere, Tolosan!
- Zer Tolosa, eta zer Tolosa ondoko!
- Egongo ez da, ba, Tolosa inguruan!
- Zera egongo da Tolosa inguruan!
Beharrezko zaizkit matematika eta informatika, baina desatseginak .....
- baita.
- ere.
- ere bai.
- baita ere.
Ondo ikasteko, dakitenei ari ..... galdezka.
- diegu
- gatzaizkie
- diezagukete
- gintuzten
Egia zor du kritikoak, alegia gogoan bata eta ahoan bestea duela ez ibiltzea. Hau da:
- Zorretan da kritikoa, egia eta adierazpena uztartzen ez dituelako.
- Kritikoak egia zor dio irakurleari, pentsatzen duena esateko gogorik ez badu ere.
- Egiarekin zorretan da kritikoa, hemen hau eta bestean hori esaten duelako.
- Benetan uste duena adierazi behar du kritikoak, zintzoa izango bada.
Nola errepikatu osorik bi ordu luzeko hitzaldi mamitsua? ..... baino ez dizkizuet kontatuko!
- Nondik norakoak
- Handi-handiak
- Ika-mikak
- Aurrez aurrekoak
Idazkera. Zein da zuzena?
- Ez da erreza bidea ostopatzen duen jende guztia sahiestea.
- Ez da erreza bidea ostopatzen duen gente guztia sahiestea.
- Ez da erraza bidea oztopatzen duen gente guztia saihestea.
- Ez da erraza bidea oztopatzen duen jende guztia saihestea.