Mendigoizale hitzari buruz, zer dio Segurolak?
- Aspaldi honetan goiz jaikitzearekin lotzen duela.
- Berak ez, baina askok "mendi+goiz+zale" ulertu izan dutela.
- Edozein modutan ulertuta ere, ez zaiola sekula atsegin izan.
- Mendi gailurretara igotzearekin lotzen zuela txikitan.
Zer dakigu Eibarko mendigoizale taldeari buruz?
- 1922 aldera egin zuela bere Anbotoko igoera ospetsua.
- Haiek orduan ireki zuten bidea gaur egun erabiltzen dela.
- Juan San Martin euskaltzain ohia zela taldearen burua.
- Bide bat aurkitu zutela, baina gaur inork ez duela erabiltzen.
Zein izan zen gazte eibartar haien berrikuntza?
- Haitzean gora zuzen abiatu ziren.
- Ordura arte inork urratu gabeko gailurrak zapaldu zituzten.
- Mendizaletasunaren hazia erein zuten gure artean.
- Artzainek bakarrik zapaltzen zuten bidetik ausartu ziren.
Urkiolako artzainak, zergatik egin zien deiadar mendigoizaleei?
- Ohiko bidea alde batera utzi zutelako.
- Laino artean, galtzeko arriskuan ikusi zituelako.
- Astoak bezain ergel jokatzen ikusi zituelako.
- Ahuntzaren bidea utzi eta astoarena hartu zutelako.
Segurolaren ustez, zein da mendigoizaleen "sukar" horren eragilea?
- Batez ere, nork bere gorputza trebatu eta izpiritua sendotu beharra.
- Gehienbat, gizakiaren ezereza estaltzen duen jolasteko gogoa.
- Jolas hutsa da mendigoizaleen helburu bakarra.
- Jolasteko gogoa eta heriotzaren arriskua, biak elkarrekin uztartuta.
Mendigoizaleen gozamena, atsegina ... Segurolak ez du horretan sinesten. Izan ere
- paretak zailtasunaren arabera sailkatzea da mendigoizaleen ardura nagusia.
- Neil Armstrong astronautaren urrats handia da garaitu nahi dutena.
- mendigoizaleei berdin die zein horma igo edo menderatzen duten.
- marrara heltzea, tontorrera iristea da benetan axola zaiena.
Nola ohartu da Segurola mendi tontorrak igotzea gauza serioa dela gaur egun?
- Nagusiek, gozamena eta atsegina eragiten duten ekintzen artean onartzen dutelako.
- Autogileek ere mendigoizaletasuna sustatzen eta babesten dutelako.
- Lanean, guraso izatearen edo ezkontzearen parekoa delako, baimena lortzeko.
- Edozein denbora-pasak bezala, lan egunak libre hartzeko aukera ematen duelako.
Zer erakusten dute hildako mendigoizaleei egiten zaizkien omenaldiek?
- Herrietan dolua eta galerazko giroa nagusitzen dela modu batean edo bestean.
- Herriak meritua berdin aitortzen diela gazterik hiltzen diren guztiei.
- Herritarrek mendigoizale eroriak drogaren mendean hildakoen parean jartzen dituztela.
- Kiroldegiak aproposak direla mendigoizaleei omenaldiak egiteko.
Segurolaren arabera, mendigoizaleak heroi bihurtu ditu herriak. Izan ere
- herritarrek inoiz beteko ez dituzten helburuak betetzen ditu mendigoizaleak.
- ordezkari gisa hartzen ditu eta bandera artean ohoratzen dituzte.
- mendigoizaleek gizarteak beste alor batzuetan dituen gabeziak ordezkatzen dituzte.
- heroi bihurtu nahian, herriaren izenean jokatzen dute mendigoizaleek.
Oro har hartuta, zer uste du Segurolak mendigoizaletasunari buruz?
- Kontuak kontu, errespetagarria iruditzen zaio.
- Mendigoizaletasuna ohore handiko zerbait dela.
- Gehiegikeria hutsa bihurtu dela.
- Bultzatu beharreko kirola dela.