Condorcet-eko Markes jauna(k)
- Maxie-Jean-Antoine Nicolas de Caritat ezizenez ezagutzen zuen mundu guztiak.
- emakumeen eta gizonezkoen eskubideak, bienak, aldarrikatzen ditu bere liburuan.
- idatzitako libururik ezagunena argitaratu zen urtean argitaratu izanak bere kezkak hobeto ulertzen laguntzen digu.
- zuzenean parte hartu ez bazuen ere, Frantziako Iraultzaren aztarnak ageri dira bere lanean.
Nolako parte-hartzea izan zuen Frantziako Iraultzan?
- Mugimendu feministek antolatutako asanblada eta eztabaidetan parte hartu zuen.
- Politikari modura parte-hartze zuzena izan zuen.
- Pariseko komunako idazkari eta La Societé aldizkariko kazetari izan zen.
- Bere garaiko filosofo, matematikari, ekonomialari eta pentsalarien aitzindaria izan zen.
1789ko lelo nagusiek
- askatasuna, bakea eta anaitasuna aldarrikatzen zituzten.
- emakumeak herritarren eskubideetara biltzen zituzten,
- herritarren erdiak baino ez zituzten kontuan hartzen.
- sonoritate handiko hitz eta terminoak gizarteratu zituzten.
"Anaitasun" hitzak
- gainerako bi leloek baino garrantzi handiagoa izan zuen mugimendu feministen artean.
- gizonezko nahiz emakumezko guztiak biltzen ditu Bizkaian.
- gizonezkoen nagusitasun kutsua saihesten du.
- berez ez ditu emakumeak aintzat hartzen.
Zer dio Begoña Muruagak garai hartako emakumeen egoeraz?
- Kultura edo zientzia munduan nabarmentzen ziren emakumeek ere ez zutela gizartearen
onarpenik lortzen. - Aukera, eskubide eta betebeharrik gabeko emakumeak zirela.
- Burgesiak ez bezala, emakumeen eskubideak onartzen zituela.
- Prostitutak zirela betebehar adina eskubide zituzten bakarrak.
Historian zehar emakumeek
- senarra eta seme-alabak zaintzeko ardura baino ez dute izan.
- etxe barruko lanak baino ez dituzte egin izan.
- etxeko lanaren eta kanpokoaren artean aukeratu behar izan dute.
- klase sozialaren araberako betebeharrak izan dituzte.
Nerea Arestiren tesian agertzen diren argazkiek
- testuko hitzek baino adierazgarritasun handiagoa dute.
- Bermeoko portuan arraina saltzen egoten ziren emakumeak erakusten dituzte.
- Bermeoko industria eta nekazal giroa irudikatzen dute.
- XIX. mendearen hasierako emakumeek nola lan egiten zuten erakusten dute.
XX. mendearen amaieran eta XXI. mendearen hasieran emakumeak zer lortzen ari dira?
- Soldata, eskubide eta maila sozial berriak.
- Lehen ere egiten zituzten lanengatik diru-sari hobeak.
- Etxetik kanpora lan egin ahal izatea.
- Erantzukizun handiko lanetan gizonezkoei aurre hartzea.
Tradizioak eta ohiturek
- emakumeak sentimenduen mende bizi zirela frogatzen dute.
- emakumezkoen alde jokatzen zuten.
- berebiziko indarra dute gauzek dauden-daudenean jarrai dezaten.
- asko baldintzatu zuten Condorcet-eko Markesaren pentsamoldea.
Condorcet-eko Markes jaunak, egindako hausnarketetan
- agerian uzten du filosofo misoginoen eragina.
- zalantzan jartzen zuen emakumezkoak eta gizonezkoak ezberdinak direla.
- emakumeek eskubide natural berdinik ez dutela dio.
- emakumea ezberdintasun sozialetara bideratzen duena natura dela nabarmentzen du.