Zein ziren Auzmendiren rnutikotako janzteko ohiturak?
- Bere kasa jantzi izan da beti.
- Hamalau bat urterekin hasi zen arropa amaren laguntzarik gabe erosten.
- Etxean arropa gutxi izan arren, Goierrin bazen berezi janzteko ohitura.
- Lanegunetan nahiz igandean berdin janzten zen, gerra osteko ume guztiak bezala.
Lazkaotik Hernanira aldatu zen. Zein arrazoik bultzatuta?
- Lazkao handiagoa zen, baina Hernani bizitzeko errazagoa.
- Lazkaoko giroa itogarria zitzaion, eta koadrilan hiru lagun baino ez ziren.
- Bere burua baztertuta ikusten zuen eta ez zeukan arrakasta handirik.
- Lazkaoko dendan emandako hogeita bost urte latzak aski iruditu zitzaizkion.
Modan, mundurik mundu, zein irizpide izan du Auzmendik?
- Jende ezezagunaren alde egitea, hemen gerora arrakasta izango zuelakoan.
- Pariseko dendarik ospetsuenak hartu zituen eredutzat.
- Pariseko hippyen jai giroa nabarmentzen du berak.
- Nahiago zituen hippyen musika eta jaiak haien janzkera baino.
Janzkerari dagokionez, nolakoak dira donostiarrak?
- Gizonak, atzerakoi samarrak dira, ez baitiote inori jaramonik egiten.
- Emakumea berritzaileagoa da, baita beste arlo batzuetan ere.
- Gizonak, emakumearen eredutik hartzen dutenez, oso klasikoak dira.
- Beti esan ohi denez, donostiarren estiloa aurreratu samarra da.
Gaztetxoen janzkeraz, zer dio Auzmendik?
- Antzina baino diru gutxiago gastatu arren, skateboard estiloa dela nagusi.
- Uniformismo handia dutela oraingo gazteek, lehenagokoek adina.
- Janzteko berdin zaleak direla, ideologikoki ere berdintasuna nahi dutelako.
- Oso mugatuta eta lotuta daudela gaztetxoak nahiz sortzaileak.
Auzmendiren arabera, zer da dotoretasuna?
- Gutxi gastatu arren, estetika jakin bati eustea.
- Jendea ez aspertzeko, arropa ahalik eta sarrien aldatzea.
- Norbere izaera eta tankera neurriko arroparekin egokitzea.
- Familiaren estetika aintzat hartzea eta garatzea
Jantzia neurrira egiteko, bezeroa biluztea komeni zaio jostunari?
- Bai, baina kikilagoak omen gara bakarka biluzteko.
- Bai, eta Donostian bezeroak ausartu egiten dira taldeka joanez gero.
- Bai, baina biluztasunak ez dauka garai bateko garrantzirik.
- Bai; Tunickek hainbati ateratzen die argazkia soinekoa egin aurretik.
Ekologiaren eraginari buruz, zer iritzi du Auzmendik?
- Kartoiaren eta plastikoaren erabileraren alde dago.
- Ez du gogoko egurraz baliatzea, eta zalantzaz beterik dago.
- Jarrera ekologistak gaitzesten ditu eta plastikoaren aldekoa da.
- Berak kartoia baztertuko luke, ekologistek nahi duten bezala.
Zer esaten da larruaren erabilerari buruz?
- Oilasko nahiz krokodilo larruaz baliatzen direla moda sortzaileak.
- Abeletxeko animalien erabilerak ekologisten protesta eragin duela.
- Desfileetako artistek ere larruzko jantziak dituztela soinean.
- Gaur egun ere, erruz saltzen direla larruzko jantziak.
Auzmendiren ustez, zein da Balenciagaren tokia munduko izen ospetsuenen artean?
- Balenciaga Pariseko handiak baino berritzaileagoa zen.
- Balenciagak forma erantziak zituen maite
- Itzal handia zeukan Balenciagak, baina estali egiten zuen emakumea.
- Parisen kubismoa zen nagusi; Balenciagak forma klasikoak jorratu zituen, ordea.