AHOZKOAREN ULERMENA I. Hasierako garaiaz, zer dio Arzakek?
- Umetatik jakin zuela sukaldaria izango zela.
- Lagun baten aholkuz sartu zela Ostalaritza Eskolan.
- Amak beti esaten ziola hobe zuela aparejadore izan.
- Txikitan sukaldean sartu ere ez zela egiten.
Zer iritzi du gaur egungo sukaldaritzaz?
- Antzina bezala, egun ere bizitzeko janariak prestatzea dela sukaldaritza.
- Sukaldari izateko ikasketak egitea ez dela beharrezkoa, nahikoa dela gogoa izatea.
- Besteak beste, gozatzeko prestatzen direla janariak.
- Arnasteko airea bezain garrantzitsua dela.
Jateko ohiturei eta kulturari buruz, zer dio?
- Herrien maila gastronomikoak zerikusi zuzena duela kultura mailarekin.
- Ez liratekeela aldatu behar, herrien nortasunari eusteko.
- Kultura mailak ez duela adierazten gastronomia maila.
- Jatea jatea dela eta kultura kultura.
Zein sekretu du Arzakek plater berriak sortzeko?
- Lankideen laguntzagatik ez balitz, ezinezkoa litzateke.
- Naturak eta inguruak laguntzen diote, artistei bezala.
- Osagaiak nahastuz sortzen ditu plater berriak, ez dago hori bezalakorik.
- Sukaldariari, artistari ez bezala, inspirazioa batean-bestean ikusten dituen gauzek ematen diote.
Zer deritzo gastronomiaren mundializazioari?
- Musikan gertatzen dena gertatu beharko litzatekeela.
- Berdin-berdin presta litekeela plater bat hemen edo atzerrian.
- Sukaldaritza mota ezberdinek aberastu egiten dutela gastronomia.
- Herrialde bakoitzak bere sukaldaritzari eutsi behar diola.
AHOZKOAREN ULERMENA II. Euskal sukaldaritzaz eta munduko sukaldaritzaz diharduela, zer dio Arzakek?
- Ameriketatik ekarritako produkturik gabe, ez genukeela izango euskal sukaldaritza tradizionalik.
- Frantziako sukaldaritza artistikoa denik ezin esan daitekeela.
- Txinako gastronomia perfektua dela.
- Batak bestean duen eragina saihesten saiatu behar dela.
Zerk egiten du sukaldaritza erakargarri?
- Berebiziko garrantzia du bezeroengan pentsatzeak.
- Plater ugaritasunak erakartzen du jendea, batez ere.
- Sukaldaritza berrian azkartasunak janariak berak baino leku handiagoa du.
- Azkartasunaren eta ugaritasunaren arteko orekak.
Nola bateratzen dira teknika eta kalitate oneko sukaldaritza?
- Teknikarik ez balitz, gaur egungo sukaldaritza ezinezkoa izango litzateke.
- Teknikak teknika, sukaldariaren gogoa eta pasioa dira funtsezko.
- Sukaldaritzari kalitatea denborak ematen dio, luze jardun behar da prestatzen.
- Zenbat eta teknika aurreratuagoak, orduan eta artifizialagoa sukaldaritza.
Zein zaletasun du Arzakek?
- Eskubaloia du ikaragarri gustuko.
- Aspaldi golfean aritzen zen.
- Ez du gauza askorik behar dibertitzeko.
- Inoiz ez du zaletasun berezirik izan.
Zer dio Euskal Sukaldaritza Berriaren Mugimenduari buruz?
- Pedro Subijanak eta Arzakek beste sukaldari batzuei ikasita egina dela.
- Euskal Herrian egiten ziren kultur aldarrikapenen haritik sortua dela.
- Sukaldaritza tradizionala gainditzeko egina dela.
- Sukaldaritza tradizionalaren gabeziak betetzera datorrela, gehienbat.