AHOZKOAREN ULERMENA IMaite Artola zergatik ez zen Kabulera joan?
- Bisarik lortu ez zuelako.
- Kabulen kazetari asko zegoelako.
- Ez ziotelako sartzen utzi.
- Kabulen ETBko kazetariak zeudelako.
Zein izan zen Maite Artolaren kazetari-lana Afganistanen?
- Errefuxiatuekin-eta aritu zen.
- CNNrentzat lan egin zuen.
- Lehena izan zen bonbaketen berri ematen.
- Irailaren 11ko gertaeretan egon zen.
Zer dio Maite Artolak errefuxiatuez?
- Gehienak Bin Ladenen alde daudela.
- Kanpin-dendarik ere ez dutela lo egiteko.
- Etxera berehala itzultzeko asmotan iristen direla errefuxiatuen guneetara.
- Hainbatek gerra zergatik den ere ez dakitela.
Zer gertatu zen Pakistaneko mugan igarotako hiru asteetan?
- Bonneko konferentziakoak talibanekin ados jarri ziren.
- Argia sortzeko generadorea eskatzeko deitu zuen Maitek irratira.
- Talibanak errenditu egin ziren.
- Kontaktu bat iritsi zenerako Afganistanerantz abiatuak ziren.
Kandaharrerako bidaia ohi baino luzeagoa izan zen. Zergatik?
- Gerrillariek gerarazten zituztelako.
- Otoitz egiten gelditzen zirelako.
- Ramadana amaitua zegoelako.
- 150 kilometroko bidea zelako.
AHOZKOAREN ULERMENA IIZer zeraman Maite Artolak Kandaharrera zihoala aurpegia estaltzeko?
- Burka.
- Txadorra.
- Ezer ez.
- Sarea.
Afganistango Zero Eremuaz, zer dio?
- CNNkoek bakarrik ematen zutela horren berri.
- Manhattangoa bezain ezaguna dela.
- Afganistanen izan badela horrelako eremu bat.
- Kazetariek behin eta berriz hitz egiten dutela horretaz.
Kandaharreko biztanleek...
- onartua dute sufrimendua.
- ez dute aurpegira begiratzen.
- izotza erabiltzen dute, mina arintzeko.
- ez dute ezer kontatzen beren arazoez.
Zein da Afganistan hegoaldeko emakumeen egoera?
- Ez dute burkarik erabiltzen.
- Asko ibiltzen dira kalean.
- Hiri handietan bizi dira, Kabulen esate baterako.
- Tradizioaren eraginez eramaten dute burka.
Zer sentimendu du Maite Artolak, Afganistandik itzuli ondoren?
- Harro dago bertsio ofiziala gainditzeko egindako lanaz.
- Afganistan denok gogoan dugula uste du.
- Eguneroko arazoak handiagoak iruditzen zaizkio orain.
- Estatu Batuek bertsio zuzena zabaltzen dutela uste du.