Berridatz itzazu ondorengo esaldiak. Ahalik eta gutxien aldatu behar dituzu goiko esaldiko hitzak. Inoiz bat kendu edo beste bat sartu beharko da, baina beti ere esaldi bakar bat osatuz.
Irakurri ondorengo oharrak erantzuten hasi aurretik:
1. Erantzun zuzen bat baino gehiago egon daiteke hainbat kasutan. Dena den, guk ontzat emandakoak baino ez ditugu ipini. 2. Puntuazioa zaindu: beharrezkoa denean koma jarri eta beti amaitu esaldia dagokion puntuazio ikurrarekin (gehienetan puntu bat izango da). 3. Puntuazio ikur bakoitzaren ondoren, beti tartea utzi behar da hurrengo hitza idatzi aurretik.
Ez dago Erdi Aroko garai ilunetara jo beharrik jauntxoen bidegabekeriak aurkitzeko. __________________________gabe _____________________________________ .
Azkenean, ezin izan zaituztegu itsasora eraman. ________________________...terik _________________ .
Ez duzu urrutira joan beharrik egun ederrak gozatzeko. ____________________ barik ___________________ goza _____________ .
Herri hura txiki-txikia zen eta bertan ezin sal zitekeen merkantziarik. _________________________________________________saltzerik.
Lotsaren lotsaz, Mikelek ezin izan zuen jendaurrean hitz egin. __________________eta, _________________________ gauza _______________ .
Ezin zioten ukatu horrelako txikikeriarik hainbeste urtez lagun eta bizikide izandakoari. ______________________ uka __________________________ izan _____________________ .
Trebezia eta gogoa behar dira horrelako ur handietan sartzeko. Ez dago _________________ gabe _____________________ .
Sari hori lortu nahi duzula? Bada, zozketa horretan parte har dezakezu! ___________________________________________________ daukazu!
Bere erantzuna gogorra izan zitekeen, halakorik esaten bazion. Gogor erantzun_______________________________________.
Nolatan ez zintzaizkieten bisitan joan eta horrela arratsalde-pasa egin? Bisitan joan_______________________________________________ .