euskaljakintza
abu
01

Lokailuak lantzen

Egilea: Maite    denetarik       Trackback                                          Orria inprimatu Orria bidali

LOKAILUAK LANTZEN:

Lokailuak landu nahi badituzu, hementxe duzu jarraian hainbat jarduera. Azken Hautaprobetan eskatu izan duten legez, esaldiak moldatu behar dituzu lokailu jakin batzuk erabiliz.

Honen inguruan zertxobait gehiago jakin nahi baduzu, jarraitu irakurtzen.

 

PERPAUSAK ELKARTZEKO BIDEA: LOKAILUAK.

Testu mailako loturak adierazteko erabiltzen ditugun hitzei lokailuak esaten zaie. Lokailuak hitz solteak dira, hau da, ez dira atzizkiak. Juntagailuak ez bezala, metatu egin daitezke; hau da, perpaus berean lokailu bat baino gehiago ager daiteke.

Lokailuak bost multzotan sailka ditzakegu:

1. Aurkaritzakoak: aurretik esandakoari aurkaritza adierazteko, adibidez: ordea, berriz, ostera, aldiz, aitzitik, bitartean, artean, alta, alabaina, dena dela, hala ere.

2. Ondoriozkoak: testuan zehar esandakoaren ondorio gisako zerbait adierazteko, adibidez: beraz, bada, hortaz, orduan, honenbestez, horrenbestez, halatan.

3. Kausazkoak: testu mailako kausazko loturak adierazteko, adibidez: izan ere, zeren, ze.

4. Emendiozkoak: aurretik esandakoari zerbait gehitu edo gaineratzeko, adibidez: bestalde, halaber, orobat, berebat, behintzat, segurik, behinik behin, bederen, bederik.

5. Hautakariak: testuan adierazitako gauza edo ideien artean hautatzeko, adibidez: bestela, osterantzean, gainerakoan, gainontzean, ezpabere.

Zabal ezazu:
  • del.icio.us
  • Facebook
  • FriendFeed
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • Identi.ca
  • Meneame
  • Netvibes
  • PDF
  • Posterous
  • Print
  • RSS
  • Tumblr
  • Twitter

Iruzkin 1

Iruzkina idatzi
  • a gravatar Egilea: irune.agirre

    Idazterakoan lokailuak txertatzeko ditudan zailtasunak kontuan izanda, oso baliagarria egin zait orrialde honetako edukia. Lokailuen inguruko azalpena argia da, eta lantzeko ariketak egokiak. Mila esker edukiak eskura jartzeagatik!

Iruzkinen RSS   TrackBack URL

Iruzkina idatzi

                                               

top
Who links to my website?