euskaljakintza
Abe
03

Abenduaren hiruan (ere), euskara ahoan

Egilea: Irati Otamendi    euskara       Trackback

Gaur, abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta, euskararen inguruko pasarte bat kontatzera natorkizue. Duela urte asko Argitxoren gutun bat jaso nuen, Ikastolako jolastokian jolasean nenbilela nire ahizpak eman zidana. Ezer gutxi zegoen gutunean idatzita, baina karta hura jasotzeak izugarrizko poza eman zidan. Gaur egun oraindik irribarrea eragiten dit gutun hori irakurtzeak.

Harrigarria da nola lortu zuen Argitxok gutun soil baten bitartez lauzpabost urteko haur bat euskararen garrantziaz jabetzea. Egunero euskaraz hitz egiten ari ote nintzen begira zegoela iruditzen zitzaidan, eta beti saiatzen nintzen euskara ahalik eta gehien ahoan izaten.

Orain, ordea, jabetzen naiz euskararen egoera gero eta zailago bilakatzen ari dela; izan ere, berau zapaltzen duten legeak gero eta gehiago dira. Euskararen normalizazioaz etengabe hitz egiten digute, euskararen erabilera normalizatzen ari diren irudia saltzen diguten; baina bitartean, adibide bat jartzearren, Euskal Herrian haur asko dira euren medikuari ulertu ezin diotenak.
Geure ama hizkuntzak historian zehar egoera latz eta zailagoak ere bizi izan ditu, baina, zorionez, garai hartan asko izan ziren euskaraz hitz egiten jarraitu zutenak eta haiei esker mantentzen dugu maite dugun hizkuntza gure egunerokoan, haiei esker jarraitzen dugu euskaldun izaten. Izan ere, zer da, ba, euskaldun egiten gaituena? Bada, horixe, euskara. Orain geurea da erantzukizuna; jarrai dezagun, beraz, euskaldunok euskaldun egiten gaituen hori zaintzen.

Zabal ezazu:
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Twitter
  • FriendFeed
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • Identi.ca
  • Meneame
  • Netvibes
  • Tumblr
  • Posterous
  • RSS
  • PDF
  • Print
  • email

3 iruzkin

Iruzkina idatzi
  • a gravatar Egilea: Lierni

    Noski baietz! Gaur euskararen eguna izanik, inoiz baino gehiago euskaraz! Hona hemen euskararen jatorriaren inguruko bideo bat nahi duenarentzat:

  • a gravatar Egilea: 2011-ENE 2011 « Batxilergo2ko HISTORIA eta EKONOMIA ETA ENPRESA

    [...] Asteko azken lan eguna zenez, atzorako prestatu genituen ekintzak ikastolan, baina, egia esan, GAUR da Euskararen Nazioarteko Eguna. Inoiz esan degu hemen, bat ala bestea, antzeko samar dela, Euskararen Eguna 365 horietako edozien izan baitaiteke… baina, aitzakia bat behar da, ospakizunak egiteko, ekintzak biltzeko, akordatzeko… Egunerokotasunean, euskara erabiltzea da funtsezko ekimena eta ospakizuna. Egun zehatz honetan, berriz, kartelak zabaldu, musika entzun edo abestu, bideoak ikusi, euskararen erabilerari buruzko grafikoak aztertu edo euskararen hedapena kontatzen diguten dokumentalak ikusi ditzakegu Jakintzan… [...]

  • a gravatar Egilea: 2011-ENE 2011 (benetakoa!) « Batxilergo1eko HISTORIA eta PSIKOLOGIA

    [...] Asteko azken lan eguna zenez, atzorako prestatu genituen ekintzak ikastolan, baina, egia esan, GAUR da Euskararen Nazioarteko Eguna. Inoiz esan degu hemen, bat ala bestea, antzeko samar dela, Euskararen Eguna 365 horietako edozien izan baitaiteke… baina, aitzakia bat behar da, ospakizunak egiteko, ekintzak biltzeko, akordatzeko… Egunerokotasunean, euskara erabiltzea da funtsezko ekimena eta ospakizuna. Egun zehatz honetan, berriz, kartelak zabaldu, musika entzun edo abestu, bideoak ikusi, euskararen erabilerari buruzko grafikoak aztertu edo euskararen hedapena kontatzen diguten dokumentalak ikusi ditzakegu Jakintzan… [...]

Iruzkinen RSS   TrackBack URL

Iruzkina idatzi

                                               

top
Who links to my website?