euskaljakintza
ots
24

EGA: LEXIKOA lantzeko ariketak

Egilea: Maite    EGA, gure ekoizpenak, irakurlearen txokoa       Trackback                                          Idatzia inprimatu Idatzia bidali

Euskaljakintzakook, gure hiztegia aberastu nahian, azken egun hauetan lexikoa lantzeko ariketak sortzen ibili gara. Dakizuen bezala, azken urteetan berrikuntza ugari egon da EGA azterketan. Puntuazio sistema osoa aldatzeaz gain, hainbat ataletan -lexikoan, irakurriaren ulermenean eta ahozko proban- ere aldaketak txertatu dituzte. Lehen, Sinonimoak deituriko atalean, 10 esaldi ematen ziren eta esaldi horietako bakoitzean azpimarratutako hitzaren sinonimoa eman behar zen; orain, aldiz,  testu labur batean txertaturik, markatutako hitzen baliokide egokiak aukeratu behar dira. Hitz horietako bakoitzak dagoen testuinguruan duen esanahia kontuan harturik aukeratu behar da baliokidea. Probari Lexikoa izena eman diote. Bada, eredu berria jarraiki, gutako bakoitzak horietako jarduera bat sortu dugu.

Has gaitezen, baina, hasieratik. Ikasturteari ekiten diogunean, ikasle bakoitzak XX. mendeko euskal autore baten irakurgai bat hautatzen du.  Jarraian, autore eta liburuari buruzko informazioarekin, deigarriena iruditu zaionarekin eta iritzi kritikoarekin euskaljakintzako Irakurlearen txokoa atalean argitaratzeko artikulu bat idazten du (ikus gure Irakurlearen txokoaren gunea informazio gehiagorako). Bada, irakurritako liburu horiek baliatu ditugu lexikoa lantzeko jarduera hauek sortzeko. Ziur gaude gure Batxilergo 1eko ikasleei oso ondo etorriko zaizkiela EGA azterketaren Proba Idatziaren atal hori prestatzeko, eta, bide batez, hementxe uzten dizkizuegu zuei ere zuen hiztegia aberastu, euskal autoreen obrak ezagutu edo EGA prestatzeko.

Hemendik aurrera, ariketa hauek eskuragarri egongo dira euskaljakintza EGAn (sinonimoak/lexikoa atalean) eta euskaljakintzako eskuineko zutabean (ariketak atalean). Egin klik irudien gainean lanean hasteko:

LEXIKOA LANTZEKO ARIKETAK
Zabal ezazu:
  • del.icio.us
  • Facebook
  • FriendFeed
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • Identi.ca
  • Meneame
  • Netvibes
  • PDF
  • Posterous
  • Print
  • RSS
  • Tumblr
  • Twitter

2 iruzkin

Iruzkina idatzi
  • a gravatar Egilea: Dabid MArtinez

    Ortzadarra sutan instian irakurri genuen…

    Zenbat goxatu nuen liburu hori irakurtzen

  • a gravatar Egilea: Maite

    Aupa, Dabid!
    Ba, laster izango duzu Anjelen iritzi artikulua liburuaren inguruan. Ea berak ere gozatu duen!

Iruzkinen RSS   TrackBack URL

Iruzkina idatzi

                                               

top
Who links to my website?