Burka airean
Azken egunetan, Sarkozyk burka Frantziako leku publikoetatik at ikusi nahi duela esan duenetik, berriro zabaldu da burkaren erabileraren alde eta kontrako ikuspegien eztabaida. Honek ni ere hausnarketara eraman nau. Lehendabizi, burkaren jatorriak irakurri ditut, estali hau daramaten emakumeen ikuspegia ulertzeko xedearekin.
Labur esanda, emakumeak goitik behera estaltzen dituen tela honen atzean dagoen historiak erlijioan du jatorria. Afganistango populazioaren %80 talibanen (mugimendu politiko islamikoa) menpe dagoenetik, emakumeen bizitza debekuz eta arriskuz betea dago. Burka da horien erakusle garbietako bat. Gizonak ez erakartzearren, emakumeen gorputzak erabat estalita egon behar du tela honen atzean; baita begiak ere (sare itxurako tela batekin, ikustea ahalbidetzen diena), begiradari ere gorputzeko beste edozein zati erakusteari bezain besteko garrantzia ematen baitiote. Honekin, emakumeak gizonaren agindupean daudela ondoriozta dezakegu; lehen aipatutako debekuen artean, gizonek ez bezala, emakumeek ez baitute ez hezkuntza, ez lanerako eta ezta osasun zerbitzuak jasotzeko aukerarik. Baina ikus dezagun zergatik askok eta askok ez dugun islamak ezarritako janzkera hau onartzen.
Erlijio hau oso zabaldua ez dagoen herrialdeetako kaleetan edo beste zenbait lekutan burkadun norbait ikusiz gero, aurpegi arraroz begiratuko dugulakoan nago. Hainbat kasutan, ez dutelako onartzen; eta beste batzuetan, ordea, nahiz eta onartu ohikotzat jotzen ez dutelako. Gure herrialdeetara etorri eta bertako kultura eta ohituretara ez moldatzeagatik dago gaizki ikusia burka, ez baitut uste inori ondokoak zer janzten duen axolako zaionik. Halere, ez da gauza bera aurpegia bistan eramatea, edo burka delakoarekin bere azpian ezkutatzen den pertsonaren ezer ez ikustea, emakumea den ere ez baitakigu, eta horrek mesfidantza apur bat ere ematen du.
Asko entzuten den beste esaldi bat integrazioarena da. Izan ere, nahiz eta haien herrialdean jantzi hauek eramatera derrigortuak izan (asko dira gogoz kontra jarri behar izaten dutenak), emakume ugari dago bertatik kanpo bizi eta burkaren itzaletik irteteko beldur dena. Halere, beldur honi aurre egiteko prest egon behar dute aukeraturiko jatorri berrian gizarteratuko badira. Izan ere, haien herrialdera joaten denak burka edo, gutxienez, hiyab (burua eta lepoa bakarrik ezkutatuz aurpegia estaltzen ez duen zapia) izeneko tela zatia jantzi beharra dauka; beraz, bertako ohiturak errespetatzea gustatzen zaien bezala, haiek bisitatzen duten herrialdekoei begirunea erakutsi beharko liekeela iruditzen zait.
Goitik behera estalia joatea gaizki ikusia egotearen beste kausetako bat emakumeen eskubideen kontra joatearen alde egiten duela da. Europar Batasuneko hainbat herrialdek burka eramatea emakumea gutxiestea dela diote, baina ez zait hori arrazoi nahikoa iruditzen honen erabilera debekatzeko. Gainera, kontraesanean erortzen dira UEko Oinarrizko Eskubideen 18.artiukuluan, erlijio batekoa izanik bere adierazpena ezin galerazi daitekeela argi adieraziz.
Amaitzeko, beraz, erlijio islamikoa ugaria ez den herrialdeetan burkaren erabilera debekatzea alde batetik ondo iruditzen zait, lehen esan bezala gizarteratzean arazoak ekartzen dizkiolako, batez ere, tela horren azpian dagoen emakumeari. Bestetik, erlijioaren adierazpena debekatzearen aurkakoa naiz, herrialdez aldatzeak ez baitu zertan zure pentsaeran inolako eraginik izan. Horregatik, burkaren antzekoak diren Chador eta Hiyab (honetan ere aldeko eta kontrako iritziak daude musulman praktikanteen artean) janztera bultzatuz, bi alderdien arteko adostasuna lor daitekeela uste dut: erlijioaren agerpena debekatu ez eta aurpegia bistan uzten duen zapiaz estali.
Informazio gehigarria:
Burka eramatearen edo ez eramatearen ondorioak:
- Cuadernos de Kabul: jugar al fútbol sin burka
- Sabira Mateen: “El ‘burka’ es como una cárcel”
- La testigo del burka declara sin velo y achaca la polémica a ‘la ignorancia’


















2010-urt-28, 18:22
Gai polemikoa dudarik gabe, hausnerketa sakonetara eramaten gaituena gutako asko behin baina gehiagotan.
Gai honen inguruan dudan iritzia oso argia da; nire uste apalean, etorkin orok du gure herrira etortzeko eskubidea edozein arrazoik bultzatzen duela ere, ez baitugu ahaztu behar euskaldunok ere bere garaian etorkinak izan ginela, Argentinan esaterako. Baina kontuan hartu behar da etorkina izanik pertsona hauek gure bizimodua eta kultura onartzera behartuta daudela, eta gure kulturaren barnean ez da sartzen aurpegia estalita eramatea ezta herri musulmanetan ematen den emakumeen eskubideen bortsaketa sistematikoa. Kontuan hartu behar da baita ere, zuk esan bezala Oihane, herri horietara mendebaldeko emakumeak joatean orduan bai, eurek bertako ohiturak onartu behar dituztela. Zer gertatzen da ba, guk errespetatu beharra dauzkagu euren ohiturak beren herrialdetan eta beraiek geureak ez? Beraz, eta hausnarketa honen ondoren, burka debekatzearen aldekoa naizela esan dezaket, uste baitut, jende hau gure herrian dagoen bitartean ezin dugula onartu emakume horiek jasaten duten jazarpena, azken batean burkak suposatzen duen inposaketa honen biktimak baitira.
2010-urt-29, 8:00
[...] This post was mentioned on Twitter by Maite Goñi, Maialen Aldasoro and Maider Goitia, Euskal blogosfera. Euskal blogosfera said: Burka airean: Azken egunetan, Sarkozyk burka Frantziako leku publikoetatik at ikusi nahi duela esan duenetik, berr… http://bit.ly/9w4PIl [...]
2010-urt-29, 22:41
Ados nago burka debekatzearekin, esan duzun bezala emakumeen eskubideen kontra doa eta gainera ez dakizu barruan nor dagoen. Erlijio adierazpena debekatzeaz hitz egitean nire ustez toki publikoetan burka debekatzea logikoa iruditzen zait, izan ere, iraultza frantsesetik mendebaldeko zibilizazioak (Frantziak batez ere) ikasi du estatua eta erlijioa bananduta egon behar direla. Errepublika Frantsesaren ezaugarrietako bat laizismoa da eta etorkinek ezin dute hori aldatu. Gainera, askotan, burka eramaten duten emakumeek familiak derrigortuta eramaten dute bere borondatearen kontra.
2010-urt-31, 13:39
Social comments and analytics for this post…
This post was mentioned on Twitter by euskaljakintza: [euskaljakintza] Burka airean http://bit.ly/b0BiPi...
2010-ots-01, 19:13
Zurekin bat nator ni ere Jon. Etorkin orok du edozein herrialdetara joatea berak duen arazoa konpondu ahal izateko, lehen esan duzun bezala, euskaldunok ere bere garaiean izan ginen eta. Ala eta guztiz ere, konuane duki behar dugun gauza hori da; erlijio eta herrialde bakoitzak dugun kultura.
EZ zait bidezkoa iruditzen gu emendik at joaten garenean, hau da, berain lurraldetara joaten geranean berein zenbait ohitura bete beahr izatea beraik hemen daudenean betetzen ez dituzten bitartean. Adibide bezala burka dugu.