euskaljakintza
urt
25

EGA: Ahozko Probaren simulazio bideoa

Egilea: Maite    EGA, gure ekoizpenak       Trackback                                          Idatzia inprimatu Idatzia bidali

Duela urtebete inguru EGAko ahozko azterketaren bideo baten berri izan nuen. EGAko azterketaren atal hau zertan datzan azaltzeaz gain, bideo hartan hainbat bikote ikus zitekeen ahozko azterketa egiten. Material ezin hobea iruditu zitzaidan ikasleei erakusteko; izan ere, oso urduri joaten baitira proba hau egitera, eta azterketa pausoz pauso ikustea oso lagungarria -eta lasaigarria, agian- izan zitekeela iruditu zitzaidan.

Horrela, EGAko arduradun batekin harremanetan ipini eta baimena eskatu nion bideoa plazaratzeko, zehazki euskaljakintzan EGA prestatzeko dugun txokoan eskegiteko. Zoriotxarrez, hainbat arrazoi tarteko, baimena ukatu zidaten. Dena den, ikasleei begira izugarrizko dokumentu grafikoa iruditu zitzaidanez, egunen batean guk geuk antzeko zerbait grabatuko genuela pentsatu nuen. Aurreko asteburuan, tramankulu guztiak prestatu eta grabazioari ekin genion.

Komeni da hainbat puntu argitzea. Alde batetik, bideo hartan ikusi genuena islatzen saiatu gara, baina ni ez naiz inoiz egon azterketa barruan. Bestetik, ariketa ezberdinen iraupena errespetatu nahi izan dugu, nahiz eta gerta litekeen esku-hartzeren batean osorik ez betetzea. Bideoarekin batera, grabaziorako prestatutako azalpena ere hementxe uzten dizuegu, azterketaren dinamika argitze aldera.

Ez dago esan beharrik, jatorrizko grabazioaren aldean, geurea oso apala dela, medio eta ezagutza mugatu baina borondate onenarekin egindakoa.

Amaitzeko, bihotzez eskertu nahi dut anaia Txerra, euskaljakintza 5eko Laura Zabala eta Irune Agirre eta gure ikasle ohi Ainhoa Mujikaren laguntza (azken biak azterketarien lan gozakaitzean).

EGA Ahozko Probaren azalpena eta azterketaren simulazioa

Zabal ezazu:
  • del.icio.us
  • Facebook
  • FriendFeed
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • Identi.ca
  • Meneame
  • Netvibes
  • PDF
  • Posterous
  • Print
  • RSS
  • Tumblr
  • Twitter

7 iruzkin

Iruzkina idatzi
  • a gravatar Egilea: Tweets that mention euskaljakintza» Blog Archive » EGA: Ahozko Probaren simulazio bideoa -- Topsy.com

    [...] This post was mentioned on Twitter by iturri, Maite Goñi and ainhoa, Euskal blogosfera. Euskal blogosfera said: EGA: Ahozko Probaren simulazio bideoa: Duela urtebete inguru EGAko ahozko azterketaren bideo baten berri izan nuen… http://bit.ly/5BLZui [...]

  • a gravatar Egilea: uberVU - social comments

    Social comments and analytics for this post…

    This post was mentioned on Twitter by euskaljakintza: [euskaljakintza] EGA: Ahozko Probaren simulazio bideoa http://bit.ly/7dxEAe...

  • a gravatar Egilea: Josi

    Irakasle hau mundiala da!
    Eskubiderik ez duela bideo bat jartzeko? Ba bideoa berak sortzen du eta listo.
    Aurrera fandangoa Maite!!!!
    Josi =D>

  • a gravatar Egilea: EGA: Ahozko Probaren simulazio bideoa

    [...] bere blogean azaltzen duen bezala, ikasleak oso urduri joaten ohi dira proba hori egitera eta azterketa pausoz pauso azaltzen duen [...]

  • a gravatar Egilea: Maite

    Josi, zuk ikusi duzu ze “ekipoa” dudan hemen??? Horrela, edozer egitea erraza da!!!

  • a gravatar Egilea: Leire

    Mila esker! Benetan oso baliagarria! =D>

  • a gravatar Egilea: irune.agirre

    Aitortu beharra daukat ahozko proba hau EGA bera baino zailagoa egin zitzaidala. Batetik, kameraren presentzia. Bestetik, izango zuen oihartzunaren jakitun, erantzukizunaren pisua. Urduritasuna errealitatearen jabe egiten denean, batzuetan, errazena ere zail bihurtzen da. Baina une batez sentitu nuen ezintasuna pizgarriak, jendearentzat baliagarri izango zenak, gainditu, eta egin nuen, nola edo hala, egin beharrekoa. Izan ere, niretzat izugarria da nik egindako ezer jendearentzat lagungarri izan daitekeela ikustea. Horregatik, beraz, proiektuan parte hartzeko aukera eman izanagatik, eskerrak eman nahi dizkizut, Maite. Mila esker horregatik, eta baita grabatzerakoan izandako pazientziagatik ere!

Iruzkinen RSS   TrackBack URL

Iruzkina idatzi

                                               

top
Who links to my website?