euskaljakintza
urt
23

Noizko emakumeen aurkako indarkeriaren amaiera?

Egilea: mikel.zurutuza    arazoak, gizartea       Trackback

Emakumeen aurkako indarkeria, egun, pil-pilean jarraitzen duen arazo bat da. Arazoa ez da eraso fisikoetara mugatzen, hitzezko erasoek eta mehatxuek ere edonor mintzen dute. Egunero hiltzen da munduan emakumeren bat aipaturiko arazo honengatik. Hau gelditzeko, heziketa da garrantzitsuena nire ustez. Umeak gizon eta emakumeen arteko berdintasunean hezi behar ditugu. Honek denborarekin gizonezkoak emakumeak baino gehiago ez sentitzea eta erasoak gutxitzea lekarkeela uste dut. Emankundek dio “Berdintasunak gizonago egiten zaitu”.

Lehenengo, iraina; gero, mehatxua; ondoren, jipoia… Gero? Gero, kartzela. Iaz, Ertzaintzak 902 pertsona atxilotu zituen emakumeen aurkako indarkeria eragotzita. Hauek harrapatutakoak dira; dena den, kasu errealen aurrean gutxi dira; izan ere, asko eta asko denuntziatu gabe geratzen baitira. Bortxaturiko emakumeek ez dute askotan adorerik euren “maiteak” salatzeko. Zer egin egoera honen aurka? Nik ez dut erantzunik.

Zigor zorrotzagoak eta lege bereziak beharrezkoak dira. Zer lortzen da horrekin, baina? Azkenean kalera itzuli eta hasitako lana bukatzen dute, bortxatzaileak ez dira gelditzen euren biktima hil arte. Konponbiderik gabeko arazoa ote da orduan? Heziketa da konponbidea, aurretik aipatu bezala. Etxean, eskolan, kalean… txiki-txikitatik berdintasunean hezitako umeak ez dira bortxatzaile izango, eta baliteke, denborarekin, bortxaketa gure eguneroko albistegietatik desagertzea.

Zabal ezazu:
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Twitter
  • FriendFeed
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • Identi.ca
  • Meneame
  • Netvibes
  • Tumblr
  • Posterous
  • RSS
  • PDF
  • Print
  • email

3 iruzkin

Iruzkina idatzi
  • a gravatar Egilea: jonegarmen

    Aupa Mikel! oraingoan gai gogor bat hautatzea erabaki duzu eta ongi defendatu duzu, zorionak!
    Egia da zaila dela gai hau tratatzea, izan ere, hau sufritzen duten emakumearen gehiengoak ez du salatzen gertatutako. Bi arrazoi nagusi egon daitezke horretarako; lehenengoa, “ez da berriz gertatuko” eta bigarrena, legeak gai hauetan oso geldoa delako eta beldurra dutelako.Nire ustez hori arazo oso larria da, izan ere, emakumeak behin bere gizona salatzean 24 orduak babestuta egon beharko luke juizioa bukatu arte eta ez da horrela izaten. Eta hori behin juiziora iristen denean, ze bitartean “orden de alejamiento” delako paper horrek bakarrik babesten du emakumea.

  • a gravatar Egilea: Tweets that mention euskaljakintza» Blog Archive » Noizko emakumeen aurkako indarkeriaren amaiera? -- Topsy.com

    [...] This post was mentioned on Twitter by Maite Goñi and Maider Goitia, Euskal blogosfera. Euskal blogosfera said: Noizko emakumeen aurkako indarkeriaren amaiera?: Emakumeen aurkako indarkeria, egun, pil-pilean jarraitzen duen ar… http://bit.ly/5EkLiu [...]

  • a gravatar Egilea: mikel zurutuza

    Arrazoi osoa duzu jone, zer egin honen aurrean? nik ez dakit…

Iruzkinen RSS   TrackBack URL

Iruzkina idatzi

                                               

top
Who links to my website?