Lurretik 10.000 kilometrora!
Gaur egun arrisku gutxien duen garraioa hegazkina dela ziurtatzen da. Hala ere, jendeak oraindik ere beldur puntu hori edukitzen du. Kontua da, istripuren bat gertatzen denean, hildako gehien bertan agertzen direla, eta horrek eragin handia du. Nahiz eta ez jazo istripu ugari, erreakzioa desberdina da hegazkin istripu bat edo kotxe istripu bat ikustean. Zarrasta handiagoa ematen digu hegazkin bat erortzean, beste batekin talka egitean eta hainbeste hildako ikustean. Edozer arazorengatik istripuren bat gerta daitekeela eta ezin duzula zeure burua salbatu pentsatze hutsak atzera bultzatzen zaitu. Zergatik ezin saihestu zirrara puntu hori hegazkinean zauden momentu oro?
Lehenik eta behin, kotxe eta hegazkin istripuak alderatuz, desberdintasuna oso nabarmena da. 1990 eta 1999 bitartean, urteko 20 hegazkin istripu batez besteko gertatu ziren mundu osoan zehar. Hori ikusirik, ondoriozta daiteke akzidente bat egoteko oso probabilitate gutxi daudela. Egunero 22.000 hegaldi inguru egon ohi dira eta, beraz, argi eta garbi ikus daiteke hegazkina munduko garraiorik seguruena dela. Bestalde, automobilei dagokienez, Espainian egunero istripu ugari daude, 40-50 inguru asteburuetan soilik. Hortaz, ezberdintasuna izugarria da.
Bigarrenik, aipatzekoa da hegazkinen garapena. Gizakiak hegan egitea ia ezinezkoa zen Wright anaiak lehengo aldiz hegan egitea lortu zuten arte. Hortik orain ditugun hegazkin harrigarrietara iritsi gara. Gaur egun, teknologia dela medio, ia ezinezkoa da akatsen bat egotea. 1994. urtean, Boeing 777 hegazkina atera zen ordenagailuz osaturik lehenengo aldiz. 2001ean, “RQ-4 Global Hawk”ak Estatu Batuetatik atera zen Australiara iritsi arte. Bidaia horrek 23 ordu eta 23 minutu iraun zuen eta tripulatu gabeko bidaiarik luzeena izan zen. 2005ean, “Airbus A380”a atera zen, eta bidaiari gehien zituen lehen hegazkin komertziala izan zen. Hala ere, aurreko hegazkin horri “Antonov An-225”ak gailendu zitzaion 1988. urtean. Geroztik, munduko hegazkinik handiena izan da. Beraz, argi ikusten da, urteak aurrera doazen heinean, hegazkinak ere aurrera doazela eta gero eta seguruagoak direla eta garatuagoak daudela.
Aurreko guztia laburbilduz, zera esan daiteke: hegazkina munduko garraiorik seguruena da; beraz, hegazkin istripu bat gerta daitekeen bezala, beste hainbat istripu gerta daiteke. Ez da beti okerrena begiratu behar; izan ere, nire ustez, argi eta garbi ikus daitezke hegazkinak dituen abantailak. Ondorioz, beldurrak alde batera utzi eta lasai ibili.























2010-urt-21, 6:56
[...] This post was mentioned on Twitter by Maite Goñi, Euskal blogosfera. Euskal blogosfera said: Lurretik 10.000 kilometrora!: Gaur egun arrisku gutxien duen garraioa hegazkina dela ziurtatzen da. Hala ere, jend… http://bit.ly/70F8xO [...]
2010-urt-24, 12:54
Guztiz konbentzitu nauzu Naore! jajaja. Beno, ni aurretik hegazkinean ibilita nago, baina beldurra duen jendeak zure artikulua iakurriko balu lagungarri izango lotzaiokeela uste dut. Beti irudiu zait bitxia normalean jendeak ez pentsatzea, autoan dijoala, istripu asko gertatzen direla, eta norberari gertatzea probablea dela. Hegazkinean igo orduko, ordea, denok uste dugu gure hegazkina izan daitekeela istripua jasango duen gutxi horietako bat. Gainera, nork daki? Etxetik atera orduko lorontzi bat buru gainera erori eta bertan gera zaitezke, eta horregatik ez gara denok etxean geratzen. Ezin gara beldurrez bizi, hori uste dut nik behintzat.