euskaljakintza
urt
13

Komertzio txikien heriotza?

Egilea: maialen.aldasoro    arazoak, gizartea, orokorra       Trackback

kaleaGabonak edo udako oporrak, aste bukaera edo astegunak, zubiak edo jai egunak… edozein egunetan zerbait erosi behar badugu -bai arropa, bai oinetakoak, bai janaria, bai etxetresna elektriko edo hamar mila gauza gehiago-, dendetara jotzen dugu. Nora joaten gara, baina? Gure herriko komertzio txikietara edo merkatal gune handietara? Edozein egunetan, merkatal gune batera joanez gero, beti leporaino dagoela ikusiko dugu; gure herriko dendetara joanez, aldiz, askotan erdi hutsik edo hutsik ikusiko ditugu. Zer gertatzen ari da?, zergatik nahigo ditugu merkatal guneak komertzio txikien ordez?, zer du handiak txikiak ez duenik? Pasa gaitezen, bada, gaia atalez atal jorratzera.

Merkatal guneak ez dira atzo goizeko kontuak, aspaldikoak dira eta arrakasta handikoak gehienetan. Egia da erosotasun handiagoa, aukera anitz nahi dugun objetua aurkitzeko, promozio handiagoak produktuetan, autoentzako aparkaleku ugari, aisialdirako guneak… aurkituko ditugula merkataritza gune handietan. Hauek guztiak, orokorrean, ezin aurki ditzakegu komertzio txikietan; dena den, txikiek ere badituzte euren alderdi onak.

Hasteko, harrera. Komertzio txiki tradizional batera joaten garenean, atentzio handia eskaintzen digute. Gune handiak jendez lepo egoten direnez, korrika eta presaka hartzen gaituzte, eta edozein gauza saltzen digute. Bestetik, kalitatea. Hauetan, orokorrean, kalitate oneko produktuak aurki genitzake; izan ere, adibidez, elektronika alorrean dugun “Media markt ” delako kate handian,prezio merkeak aurkitzen ditugu, baina askotan ezin konpara ditzakegu komertzio txiki batean aurki ditzakegun produktuen kalitatearekin. Ondorioz, konfiantza ere eskaintzen digute txikiek, bere lanean espezializatuagoak daudelako.

merkatal guneBien alderdi on eta txar batzuk gainetik aipatuta, zer ari da gertatzen? Hauxe, bada, komertzio txikiak hiltzen ari direla. Bai, etorkizuna leizea baino ilunago dute komertzio txikiek! Eta hein handi batean, merkatal guneen ondorioz da, batez ere inguruan gertu badute baten bat. Jende askok, abantaila gehiago aurkituta, nahiago izaten ditu merkatal guneak; horregatik, komertzio tradizionaletara joateari utzi dio. Azken finean, merkatal guneek bai promozio, bai beherapen, bai publizitate edo mila gauza gehiagorengatik jendea irabazten dute; eta txikiek, ordea, eskaintzak edo beste edozer gauza egiten ahalegintzen badira ere jendea erakartzeko, ez dute irabaztea lortzen, ezta eta lortuko ere; izan ere, arestian esan bezala, handiak txikiak jaten ari baitira.

Are gehiago, krisian murgildurik egoteak ez du ondorio onik. Hemen ere zatirik okerrena komertzio txikiak nozitzen du,kontsumoa moteltzeak zuzenean eragin baitio komertzio tradizionalari; izan ere, jendeak diru gutxi gastatu nahi eta, behin eta berriz bai prentsan eta bai telebistan merkatal guneen eskaintza handiak ikusten ari garenez, horra jotzen du. Ondorioz, krisiak bultzatuta, urteko jai egun batzuetan, komertzio batzuk ateak ireki dituzte, mozkinak berreskuratzeko asmotan. Halere, agian ez da bide egokia; izan ere, honek merkataritza-gune handiek gauza bera egitea ekar lezake.

Aurreko guztia laburbilduz, zera esan daiteke: erosotasun edo aukera gehiago bilatzera merkataritza guneetara jotzen dugu. Nolanahi ere, merkatal zentro handiak ez du, inondik ere, merkatari txikia eta herriko bizitza sustatzen; aitzitik, faktore ilun bat da komertzio txikiarentzat. Beraz, iruditzen zait saltoki tradizionalak indartu beharrean daudela herriko ekonomia, nortasuna eta kultura galdu ez daitezen. Ez baitugu hori galtzea nahi, ezta?

Hona hemen bideo bat egungo errealitatearen erakusle:

Zabal ezazu:
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Twitter
  • FriendFeed
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • Identi.ca
  • Meneame
  • Netvibes
  • Tumblr
  • Posterous
  • RSS
  • PDF
  • Print
  • email

6 iruzkin

Iruzkina idatzi
  • a gravatar Egilea: benito

    > :D :-:) >:) >:)

  • a gravatar Egilea: lidiarana

    Noski ez dugula nahi Maialen! nik ez bahintzat! jeje. Egia da, egoera txarra dute komertzio txikiek, ezin baita ukatu denok jotzen dugula askotan merkatal zentro handietara, zuk aipatutako arrazoiengatik, herrian erosi ordez. Pena bat da hori eta, horregatik, beste komertzio handietara jo baino lehen herrian bertan behar duguna aurkitzen saiatu beharko ginatekeela iruditzen zait. Artikulu interesgarria :)

  • a gravatar Egilea: jonegarmen

    Erabat ados nago zurekin Maialen! Hipermerkatuen disdirak guztiz itsutuak gaitu. Alde batetara utzi dugu denda txikien gosotasun hori, beste denda motak eskaintzen diguten komoditatearengatik. Nire ustez gure herriko kontsumoa sustatu beharko genuke gure dendak ez daitezen desartarazi. Zorionak lanarengaitik!

  • a gravatar Egilea: irune.agirre

    Nik uste dut denborak izugarri eragiten duela aukeratzerakoan. Saltoki gune handiek behar dugun guztia -edo gehiena- denda berean erosteko aukera ematen diguten bitartean, herrietako komertzioetan dendarik denda ibili behar izateak denbora galarazten digu. Gainera, saltoki gune handien ordutegiak zabalagoak direnez, egun osoan zehar lan egiten duen jendeari merkatal guneetara joatea baino ez zaio geratzen askotan.
    Egun, komertzio txiki askok osatze funtzioa betetzen dutela esango nuke, merkatal guneetan erostea ahaztu zaizkigun gauzatxoak erosteko denda bihurtu direlarik. Tamalgarria? Ez dakit, azken batean, globalizazioaren beste ondorioetako bat da.

  • a gravatar Egilea: Tweets that mention euskaljakintza» Blog Archive » Komertzio txikien heriotza? -- Topsy.com

    [...] This post was mentioned on Twitter by Maite Goñi, Irune Aguirre and Lidia Araña, Euskal blogosfera. Euskal blogosfera said: Euskal blogosferan: to shoot an elephant, global screening, global screaming! http://feedproxy.google.com/~r/euskaljakintza/~3/_ZfPwu16a4M/ [...]

  • a gravatar Egilea: uberVU - social comments

    Social comments and analytics for this post…

    This post was mentioned on Twitter by euskaljakintza: [euskaljakintza] Komertzio txikien heriotza? http://bit.ly/5cY2uG...

Iruzkinen RSS   TrackBack URL

Iruzkina idatzi

                                               

top
Who links to my website?