euskaljakintza
Aza
04

Heriotza Zigorra= ERAILKETA

Egilea: jon.cid    arazoak,gizartea       Trackback

heriotzaHeriotza zigorra Estatuak lege konkretu bat hautsi duen gaizkilea exekutatzean datza. Hori izango litzateke, sinple-sinple azalduta, kontzeptuaren definizioa. Agian, ez zen beharrezkoa artikulu honetako hainbat lerro erabiltzea hura deskribatzeko, denok baitakigu, tamalez, zer esan nahi duen eta. Baina, badaezpada, beti komeni da azalpentxo bat ematea, irakurle guztiek izan dezaten argi zeri buruz ari garen.

Gizarte, zibilizazio edota herrialde ia guztiek erabili izan ohi dute heriotza zigor bezala, euren historiako garairen batean; eta, egun, munduko herrialde askotan jarraitzen du indarrean. Eta ez, ez da Hirugarren Munduko gauza bakarrik. Europa eta Ozeania osoan abolitua dago dagoeneko, salbuespen batzuekin; baita Hego Ameriketako herrialde gehienetan ere. Hala ere, badira oso garatuak diren lurraldeak, AEB eta Japonia esaterako, non legezkoa eta indarrean den oraindik.

Legala da, baina legala izateak ez du inondik ere morala izatea ziurtatzen. Morala al da pertsona bati, egin duena egin duela, bizitza kentzea zigor modura? Nire iritziz, ez. Ezerk ez du pertsona baten heriotza justifikatzen.

Alde batetik, Nazio Batuen asanbladak 1948ko abenduaren 11n atera zuen Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren 3. artikuluaren aurka doa funtsean. Bizitzaren aurka, gizabanakoaren eskubiderik oinarrizkoenaren aurka; gizaki hori hiltzaile, bortxatzaile, torturatzaile edo delakoa dela ere. Zigorra jaso beharko du, zalantzarik gabe, baina zertarako balioko du gaizkilea akabatzeak bere mailan jartzeko ez bada? Ezinezkoa da, alde batetik, bizitzaren alde egitea; eta, bestetik, heriotza zigorrak suposatzen duen erailketa publikoa defendatzea. Kontraesana da, hipokresia, faltsukeria. Bizitza unibertsala da, denok dugu bizitzarako eskubidea gizaki garen heinean. Talde horretan denok gaude; baita gaizkilea ere. Horregatik, heriotza zigorra demokraziaren eta Jainkoaren hitzaren (ikus Hamar Aginduetako 5.a) aurka doan konbentzimendu osoa dut. Beraz, benetako demokrata, kristau edo bizitzaren defendatzaile sutsuak ezingo du inoiz heriotza zigorra defendatu, kontraesanean erori nahi ez badu behintzat.

Bestetik, adituen arabera, heriotza zigorrak ez du onura sozialik; hau da, ez du ezertarako balio delituak ekiditeko. Ez dago frogatua heriotza zigorra praktikatzen den herrialdeetan debekatuta dauden besteetan baino erailketa edota bortxaketa gutxiago dagoenik. Beraz, esan daiteke ez duela balio gaizkileak beldurtzeko, delitua burutu ez dezaten.

Gainera, gerta daiteke prozesu judizialetan erroreak egotea, eta errugabea den pertsona exekutatua izatea; batez ere garatu eta garapen bidean dauden herrialdeetan, non epaiketa juxtu bat eramateko baliabideak urriagoak diren. Esaterako, Columbiako Unibertsitateko ikerketa batek dioenez, AEBtako Floridako Estatuan, 1973 eta 1995 bitartean, lautik hiru heriotza zigor kondena baliogabetu egin zituzten errore larriak detektatu zirelako. Hauek exekuzioak aurrera eraman aurretik antzeman ziren, baina beste asko ondoren hauteman ziren. Errugabe askok galdu du bizia horrela.

Horregatik guztiagatik, munduan zehar pertsona askok nik bezala pentsatzea gustatuko litzaidake, heriotza ez dela justiziarentzat alternatiba. Bai, aldiz, askatasun eza. Biziarteko kartzela-zigorrak heriotza zigorra ordezkatu beharko luke eta hura aplikatu heriotza zigorra ez dagoen herrialdeetan, Europan esaterako. Gizakia aske izateko jaioa den izakia da; beraz, askatasun falta da zigorrik gogorrena. Azken finean, heriotzak ez luke gure esku egon behar.

Zabal ezazu:
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Twitter
  • FriendFeed
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • Identi.ca
  • Meneame
  • Netvibes
  • Tumblr
  • Posterous
  • RSS
  • PDF
  • Print
  • email

9 iruzkin

Iruzkina idatzi
  • a gravatar Egilea: jonegarmen

    Arrazoi oso duzu Jon! erabat nator zure iritziarekin. Justizia erabat zaharkiturik geratu da arlo honetan (hainbat lekutan). Oso garrantzitsua iruditzen zait jendeari bergogoratzea zer gertatzen ari den gaur egun.

  • a gravatar Egilea: Twitter Trackbacks for euskaljakintza» Blog Archive » Heriotza Zigorra= ERAILKETA [euskaljakintza.com] on Topsy.com

    [...] euskaljakintza» Blog Archive » Heriotza Zigorra= ERAILKETA http://www.euskaljakintza.com/2009/11/04/heriotza-zigorra-herailketa – view page – cached DBHO 2. mailan Euskal Hizkuntza eta Literatura lantzeko bloga [...]

  • a gravatar Egilea: lidia.arana

    Zure ikuspuntua oso era egokian azaldu eta defendatu duzula iruditzen zait Jon. Egia esan zurekin bat nator, hobeagoa izango litzateke biziarteko kartzela-zigorrak jartzea, juxtuagoa iruditzen zait. Eta ez litzateke gaizki egongo preso horiek inork egin nahi ez dituen lan publikoak gauzatzera behartuko balituzte, horrela gizarteari ekarpenen bat egingo liokete behintzat.

  • a gravatar Egilea: Maialen O

    Oso gai interesgarria, Jon! erabat ados nago zurekin, argi dago gaizkileak zigorra jasan beharko duela, gogorragoa edo leunagoa egin duenaren arabera, baina bizia kentzea gehiegizkoa iruditzen zait. Zuk esan bezala, morala ez den gauza bat da eta gaur egun onartezina izan beharko lukeena.

  • a gravatar Egilea: ainhoa

    Jon, badakigu gai honi buruz ugari dakizula, guztiz gogoko duzun gai bat delako, eta dakizuna ongi erabili duzulakoan nago. Lan bikaina!

  • a gravatar Egilea: oihane.huesa

    Benetan artikulu ona. Asko gustatu zait eman duzun argudioa. Izan ere, heriotza zigorrera kondenatua dagoena hiltzen duena, zuk esan bezala, kontraesan izugarrian erortzen da. Heriotza zigorra baldin badago denentzat da, baita gaizkilea hil duenarentzat ere. Baina ez al da hobe kate bat hasi baino, hasieratik moztea, hau da, heriotza zigorra ezereztatzea?

  • a gravatar Egilea: mindy

    this is great.Great post.

  • a gravatar Egilea: rebeca

    alde batetik conforme nao zure argudioarekin,baina bestetik inork ez du inoren bizitza kentzeko eskubidea ta norbait hain garrantzitsu edo indartsu sentitzen bada hilketa edo bortxaketa bat eiteko kontsekuente izan behar da ta auerre ein behar du edozer gauzari.Gauzak ein baino lehen pentsatu behar da.

  • a gravatar Egilea: j.cid

    oso ongi azaldu duzu rebeca, inork ez du inoren bizitza kentzeko eskubiderik, ezta “inor” hori gaizkile ankerrena bada ere. Hilketa hilketa da, edonork burutzen duela ere, baita Estatuak berak ere.

    Arrazoi osoa duzu, kontsekuentea izan behar da bakoitzak egiten dituen ekintzekin, baina horretarako existitzen da kartzela zigorra eta artikulua idatzitakoan argi utzi nuen bezala biziartekokartzela zigorra.

Iruzkinen RSS   TrackBack URL

Iruzkina idatzi

                                               

top
Who links to my website?