urr
05
Azkenak izan daitezkeen hitzak…
Egilea:
amujika
euskaljakintza
Trackback
| 1. Amak inoiz ez modura begietan du tristura eskutik heldu gabe ibiltzeko garaia heldu da. Negar zotinka barrura gu ere ez hain gustura inozentziak dena barkatzen ei duen mundura. |
2. Aulkitxoan eserita Tom ta Jerryren tirita jolas antsiak urratutako zaurian jarrita bi zangoak zintzilika txikiak gara apika nahiz paperean marrazten jakin ama eta aita. |
3. Masailetako malkoen bustia kendu ondoren barkatu esan eta musu bat emanez lehenbailehen konturatu naiz bederen jada zein loturik gauden zapatilako kordelak lotzen ikasi baino lehen. |
| 4. Zenbakiak, abd-a grisa, gorria, berdea jada “alpino” erabiltzeko dugu ohorea. Gurea da boterea, jakintzaren ondarea nahiz oraindik ez errespetatu marraren legea. |
5. Ipuinak bukatu dira denbora bere harira ume gorriei forma berria ematen ari da jada eskola handira heldu gara, baina tira oraindik ere jarraitzen dugu gorantza begira |
6. Nola hala alabaina batuketak alajaina! abakoari esker ukitu dugu ia gaina. Oso ongia, bikaina jakintsuak gara baina behatzik ezta zenbat dakigun kontatzeko haina. |
| 7. Hiru bider lau: dozena, bat zati hiru: herena ez dakit zer den ilusioa, broma edo pena. Ustez osoa nintzena dago zatitan etena konturatzean zerbait, baina ez dakigula dena. |
8. Ia behin jauna hartuta gizalegea ahaztuta umeak gazte bihurtu arte prozesua dauka inbidiaren disputa mutil zabarren burruka eta neskatxak finak bai, baina iletik helduta. |
9. Haurrak ez garenekoa: “top”-a eta hilekoa, baina oraindik armarioan: “top isilpekoa”. Jarriko nuke lepoa beti dela antzekoa: taldean lider bat dago beti ta zu menpekoa. |
| 10. Oilanden dema gerrate talde txikiak estalpe hitz egin ordez alde egitea ahulenen ate denok ez ginenez parte ibiltzen gara aparte lagunak ere etsai direla sinisten den arte. |
11. Nahiz ez bilatu modurik ez genion eman urik zimeltzen utziz gure bihotzak gupidaz husturik, baina hala uste dut nik: hobe ez izan damurik agian orain ez ginelako egongo baturik. |
12. Onartu daiteke jada berriz bildu gara hara! Elkarren falta sumatu dugu denok beharbada trailari eta trailara ia denok joaten gara larunbatero aitzakipean mahaiaren bueltara. |
| 13. Gure azken pasartea bukatu eta bakea bihar adio esango dizut ai lagun maitea! hau da errealitatea probestu nahi dut tartea zaila den arren bertso batean dena esatea. |
14. Hau esango nizueke: ametsak ez daude merke baina lortzeko egin zirenez ahal direnak bete! dena dago egiteke mila esker eta suerte! Dena ez baina ni naizenaren zerbait bazarete! |























2009-urr-05, 20:49
Zoragarria!
Zeinek esan hamabost urte hain azkar igaroko zirenik.
Muxu bat Ainhoa.
2009-urr-06, 13:06
OSo oso polita ainhoa!!! =D> Hobe ezin daiteke adierazi. muxu bat ainhoa ta urren arte!
2009-urr-06, 14:36
“Txitxipollo” Ainhoa!! Benetan zoragarria!!!
2009-urr-06, 20:06
Oilo ipurdia jarri zait Ainhoa! eta ez oilasko bazkariagatik. Gu ere, zati batean behintzat, zugatik gara garena. Eskerrik asko eta laster arte!
2009-urr-06, 23:53
[...] ikastolako ikaslea izandako Ainhoa Mujikak grabatutako bideo-bertso zoragarri hau gure ikastolako Euskaljakintza blogean argitaratu dute eta bere edertasunak hona ekartzea merezi [...]
2009-urr-07, 0:59
Nire mezua ezabatu egin da :/
Niri ere “txitxipollo” jarri zait, Antxo! Eztizenek arrazoi du, gu gaur garen bezala, zaititxo batean zuregatik izan da!
Asteburura arte, pitxon!
2009-urr-07, 16:33
Mila esker Ainhoa, benetan diozuk hunkituta entzun dudala zure bertso sorta zoragarria.
Bromarako tartea eginez, izenburua aldatuko nuke, izan ere, ez al dira zure azken hitzak izango Jakintzaren ingurumarian. Honelako sormena eta edertasuna behar beharrezkoak ditugu.
2009-urr-07, 17:23
[...] euskaljakintza» Blog Archive » Azkenak izan daitezkeen hitzak… http://www.euskaljakintza.com/2009/10/05/azkenak-izan-daitezkeen-hitzak – view page – cached DBHO 2. mailan Euskal Hizkuntza eta Literatura lantzeko bloga — From the page [...]
2009-urr-07, 22:44
Mila esker bertso hauengatik, Ainhoa! Eredu izan daitezela zuen lekukoa hartuko dutenentzat. Segi zure hitzekin eta ahotsarekin gure euskara gozatzen eta gozarazten.
2009-urr-08, 15:03
Eskerrik asko zuen hitzengatik, benetan! oso pozik nago harrera bero onengatik eta ez zaituztet bakean utziko! zure baimenarekin, Maite, tarteka txoko honetan idazten jarraitu nahi nuke! eskerrik asko!
2009-urr-09, 23:17
Galdetzea ere, Ainhoa!
Badakizue euskaljakintza zuek zaretela, hemen daudenak orain eta hemendik pasatutakoak; beraz, zure idatzien zain geratzen naiz. Portzierto, bideo grabazioa ere egiteko prest (etxeko zapatilak jantzi eta lehengoan bezala…) 
2009-urr-17, 10:57
[...] ikastolako ikaslea izandako Ainhoa Mujikak grabatutako bideo-bertso zoragarri hau gure ikastolako Euskaljakintza blogean argitaratu dute eta bere edertasunak hona ekartzea merezi [...]