Archive | iraila, 2009

Kilometroak 09

Udazkena Donostian
Zurriolaren ertzean
Kilometro jai-giroa
Etorkizuna hurrean
Ilusioa piztu zait
Ikusi zaitudanean
Mundura egin nahi nuke
Zurekin aldamenean (…)
Gure leihoa
Mundua da
Gure bidea
Euskara da
Gure gogoa
Elkarlana
Kilometroak (…)

kmk-09_logoa_250Dagoeneko jakingo duzun bezala, urriaren 4an, ospatuko da Donostian Kilometroak 2009, Gipuzkoako ikastolen festa, “hirekin mundura” lemapean. Aspaldiko ohitura denez ikastolen arteko elkarlana, aukera paregabea dugu, igandean, Donostia aldera hurbildu eta euskara eta ikastolei gure elkartasuna eta, nola ez, gure laguntza eskaintzeko.

Antolatzaileek behin eta berriro esaten ari direnari jarraiki, tren zerbitzua erabiltzea aholkatzen dizuegu Donostiara hurbiltzeko. Maiztasun handiz ibiliko dira igandean RENFEko trenak eta zalantzarik gabe, trenarena da aukerarik onena Donostiatik joan-etorria egiteko. Denborarik gal ez dezazun, eta Donostiara iritsi bezain pronto zirkuiturako sarbideren bat topa dezazun, hementxe dituzu sarrerak:

ZIRKUITURAKO SARRERAK:

Zirkuituan sartzeko bost sarbide egongo dira:
1. Donostiako mendebaldetik datozenentzat, Kursaaleko zubian.
2. Bigarren zubiti, edota Gros nahiz Egia-Loiolatik datozenentzat, Nafarroako etorbidearen erdi-erdian dagoen errotondan.
3. Kotxeretako gunea. Intxaurrondo auzotik eta Garbera eta 27. Poligonoko aparkalekutik datozenentzat.
4. Ategorrietako tren-geltokian, (Renfe) trenez datozen guztientzat.
5. Uliako Haztegietan, Trintxerpe-Pasaiako aparkalekutik datozenentzat.

Besterik gabe, eta egun eder bat pasatzeko aukera izan daitekeelakoan, har ezazue gure agurrik beroena.

(Jakintza.net-etik hartua eta moldatua)

Comments { 0 }

Klik batera saltokian eskura dezakezun guztia

Aurreko batean, kuxkuxean nenbilela Consumer Eroski aldizkaria eskuetan, artikulu erakargarri batera iritsi nintzen. Jarraian datorren paragrafoan pausatu nituen begiak:

Merkataritza elektronikoa etorri eta gurean geratu da, betirako nonbait, urterik urte geroz eta azkarrago hazten ari baita: Espainian, 2005ean aurreko urtearen aldean, %16 handitu zen baina 2006an %30 hazi eta 2.800 milioi euro fakturatu zuen. Azterlarien iritziz, une hauetan Espainiako merkataritza nazional osoaren %1era iritsi da, Estatu Batuetan hartu duen mailara (%5) oraino gerturatu ez bada ere.

interneten erosiInternet bidez erosketak egiteaz ari gara, alajaina. Nahi dugun gauzarik arraroena ere bertan ikus dezakegu salgai, baina sarri askotan salmenta hauek anonimoak izan ohi dira. Horregatik, etxetik mugitu gabe produktu bat eskuratzeak bere alde txarrak ere baditu, iruzur baten aurrean egon baikaitezke. Egoera honen inguruan hausnarketa egiten hasiz gero, konturatuko ginateke erosketa burutu aurretik hainbat aholkuri arreta jartzea komenigarria dela. Hasteko, erabakia hartu baino lehen bi aldiz pentsatu eta eskaintzaren lehen inpresioarekin bakarrik ez geratzea da egokiena. Ez hori bakarrik, zalantzen aurrean informazioa eskatu, eta enpresa erregistratua dagoen edo ez ikusi. Horrez gain, beste kontu bati ere arreta ipini behar diogu. Arropa erosteko garaian, esaterako, ez pentsa webguneko argazkian azaltzen den kamiseta zuri berdin egokituko zaizunik; beraz, saltokietan probatzeko duzun aukera hori ez ezazu horrela galdu! Jarraian, informazio pertsonala eskatuko dizute. KONTUZ! Kontu-korrontearen edota kreditu-txartelaren zenbakia eskatuz gero, ez zaitez besterik gabe fida. Amaitzeko, bidaien kasua aipatuko dugu. Internet bidez bidaia bat eskuratu nahi izanez gero, egiaztatu prezioak bidaia agentziekin.

Honaino iritsita, zein dira, bada, baliabide honen alderdi positiboak? Aurrekoagatik ez badirudi ere, bat baino gehiago dira! Internetek eskaintzen dituen produktuak mundu osoko saltoki guztietan dauden produktuak dira. Honek esan nahi du kanpoko produktu, botika edota garrantzizko zerbaiten beharrean bagaude, ez dugula zertan bidaia hori egin produktu hori eskuratzeko. Webgune fidagarri asko daude eta horien erabilerak aurrerapen itzela suposa dezake; horregatik, webgune horiez informatzeak bere garrantzia du.

e-commerceDena den, produktu eta zerbitzu bitxiak ere hortxe daude. Jaso dudan eskaintza bati buruz hitz egingo dizuet. Duela ez asko, zur eta lur geratu nintzen ikasleoi egiten zaigun proposamen batekin. Irailean azterketak dituzten unibertsitateko ikasle horiei txuletak egiten dizkieten jendea omen dago, eta txuleta horiek sarean salgai ipini!

Abantailen haritik tira eginez, sarrera-salmenta zerbitzua aipatu beharra dago. Zine, futbol partidu, antzerki edo kontzertu baterako sarrerak aldez aurretik eskuratzeko aukera eskaintzen du sareak, ikusteko irrikaz gauden ikuskizun horretarako sarrerarik gabe gera ez gaitezen. Gainera, Internet 24 orduz irekita dagoen denda elektronikoa izanik, edozein momentutan egin daitezke erosketak eta informazio guztia eguneratua eskaintzen du.

Lehen aipatu bezala, erosketak egiteko Internet erabiltzen dugunok gero eta gehiago gara. Nire helburua ez da baliabide honen inguruan informazioa ematea, zuek erosketak era honetan egitera animatzera baizik. Behin webgune bakoitzaren nondik norakoak argi dituzuenean, oso erosoa da eskatu duzun hori etxean izatea klik batez eta egun edo aste batzuen esperoan. Horregatik nago gehiago erabili beharko genukeela erosteko modu hau. Bi aldiz pentsatu, eta ez zaitezte alderdi negatiboekin geratu, gakoa informazioa eskuratzea baita. Lehen esan dudan bezala, behin fidagarri den webgune batekin topo eginez gero, aukera txalogarriak eskuratuko dituzue eta ia erosketa gehienak Internet bidez egitea erosoago egingo zaizue.

Jarraian ikus dezakezuen bideoak, guztia laburbiltzeaz gain, gauzak argiago ikusten lagunduko dizue:


 

 

 

Comments { 1 }

Barrea, estresaren aurkako terapia

Estresa denok barreterapiaezagutzen dugun hitza da, baina ba al dakigu benetan zein den bere esanahia? Gure gorputzak sortzen duen erantzun fisiologiko bat da, beldurra edota situazio desatsegin baten aurrean gehienetan. Nola konturatu gaitezke estresa dugula? Nori bere modura eragingo dio; dena den, zenbait sintoma komun edo denei gertatzen zaizkienak badaude: kontzentratzeko gaitasuna galtzea, antsietatea, gauza garrantzitsuak ahaztea… Baina nola datorkio hau guztia bizitza arrunt bat daraman pertsona bati? Estresa sortzeko arrazoirik garbiena kanpoko jarduerak dira; beste era batera esanda, normalena kanpotik sortzen diren jarduera desatseginengatik garatzen da, eta ez norberak egiten duenagatik. Ez da situazio bakar batengatik izaten, pilaketa batengatik baizik. Ba al dago estresa gainditzeko terapiarik? Bai, noski. Halere, ez da terapia perfekturik existitzen, denontzat baliagarria den edabe magikorik. Gaur egun, ordea, gaixotasun honi aurre egiteko, askok eta askok erabiltzen duten terapia barrearena da.

Filosofo asko izan dira barrea eta umorearen garrantziaz konturatu direnak eta Sigmund Freud dugu horietako bat. Bere saioetan, eragin negatiboa askatzeko, barre egiten zuten. Urte batzuk beranduago, zenbait ikerketa zientifiko egin ondoren, konturatu dira Freudek egiten zuena oso ona dela estresa askatzeko, gure kortexak karga elektriko negatiboak libratzen baititu barre egin ondoren. Hala ere, ez da gaur egungo gauza; izan ere, duela 4.000 urte txinatar tenpluetan osasun arazoak zituzten pertsonak bildu eta barrea erabiltzen baitzuten estresaberaien arazoak konpontzeko. Denboran gugandik gertuago, 70. hamarkadan, Norman Cousins kazetari estatubatuarrari gaixotasun bat diagnostikatu zioten. Zenbait medikuren aholkua jarraituz, Chaplinen pelikulak ikusten hasi zen. Ezin da esan ziurtasun osoz barrearengatik desagertu zela bere gaixotasuna, baina kontua da hura desagertu egin zela. Ez da kasu bakarra izan. Zergatik eman garrantzia barreari, bada? Ez al dago beste metodorik estresa desagerrarazteko? Horixe baietz! Dena den, barreak gorputzeko 400 muskulu baino gehiago aktibatzen ditu, eta honek bibrazio negatiboak askatzen ditu. Gero eta enpresa, osasun instituzio, talde… gehiago dira barrearen terapia erabiltzen dutenak beraien partaide edo langileek osasun arazoak alde batera utz ditzaten.

Baina terapia hau ez da estresa desagertzeko bakarrik erabiltzen, jendeak hobeto sentitzeko erabiltzen duen ariketa bat ere bada barre egitearena. Horretaz gain, besteak beste, erlaxatzeko, kreatibitate gehiago lortzeko, eta beldurrak zein depresioak desagerrarazteko erabiltzen da. Terapia hau blokeoak, estresa eta traumak desagerrarazi edo alde batera uzteko erabiltzen da, bizitza arrunta eraman ahal izateko, alegia. Gainera, barreak buruko minak eta bizkarrekoak kentzen ditu; izan ere, zenbait medikuk dioenez, 5-6 minutuko barreak analgesiko baten efektuak ditu. Ikerketa askoren emaitzen arabera, terapia honen hartzaileak helduak dira. Hori dela eta, zenbait ondorio atera dituzte: helduak haurrak baina barre gutxiago egiten dute. Jakinik barrearen onurak zeintzuk diren, ordea, horrek ez du zertan horrela izan.

Hala ere, estresa menderatzeko beste zenbait terapia eta ariketa burutzen dira munduan zehar. Yoga eta Pilates dira usuenak, antza. Bi yogajarduera hauek estresa gainditzeko modu berezia erabiltzen dute: muskulu eta arnasaren bitartez oreka mentala lortzen saiatu. Nolanahi ere, pertsona batzuek ez dituzte gogoko horrelako ariketak, eta adrenalina gehiago dituztenak aukeratzen dituzte: boxeo, puenting, aero kick boxing eta ildo berekoak. Epinefrina delakoaren bitartez, estresa kanporatzen da mota hauetako jarduerak burutzean.

Aurreko guztia laburbilduz, ondorio argi bat atera daiteke: bizitza honetan barre gehiago egin behar da. Barreak une onak emateaz gain, osasunerako oso ona den terapiatzat hartzen da. Horretaz gain, ikusi dugun bezala, estresaren aurkako terapia ugari dago, lortu behar den gauza bakarra da bakoitzarentzat egokiena bilatzea.

Comments { 0 }
-->