HITZALDIA: Unibertsitatea Boloniako erronken aurrean
Lekua: Ordiziako Barrena jauregian, Areto Nagusian- Eguna: 2009ko martxoaren 31, asteartea
- Ordua: 19:30ean
- Norentzat: Irekia eta, batez ere, Batxilergoan dagoen edozein ikasle eta gurasorentzat
- Hizkuntza: Elebitan
Egitaraua:
Sarrera: Jakintza Ikastola
Aurkezpena eta moderazio lana: ANA LETURIA NABAROA (Jakintza Ikastolako guraso ordezkari eta EHUko Zuzenbide Fakultateko irakasle)
Europako Unibertsitate Eremua (EUE): Zer aldatuko da Unibertsitatean? NEKANE BALLUERKA LASA (Katedraduna EHUn. Kalitate eta irakaskuntza berrikuntzarako Errektoreorde eta Dekanorde izandakoa)
Planteamendu berriak irakaskuntza-ikaskuntzan. ECTS eta gaitasunak EDURNE TERRADILLOS ORMAETXEA (Zuzenbideko irakasle titularra EHUn. Kalitate eta irakaskuntza berrikuntzarako Dekanordea)
Mondragón Unibertsitatea Boloniako planteamendu berrien aurrean JON ALTUNA (Mondragon Unibertsitatea. Koordinatzaile akademikoa Goi Eskola Politeknikoan)
Ikasleak Boloniako planteamenduen aurrean UNIBERTSITATEKO IKASLE BAT (zehazteke)
Galdera-Erantzunak
Ondorioak eta amaiera













2009. urtea aldaketa handiko urtea izaten ari dela esan dezakegu; baina, aldaketengatik baino, urte hau ezagunagoa izango da jasaten ari garen krisia dela eta. 
Hauetariko dirudun gehienak milioi askoko murrizketa izan dute euren kontuetan; hala eta guztiz ere, sekulako dirutza irabazten jarraitzen dute. Adibide gisa, Bill Gates enpresariak gaur egun 40 mila milioi dolar inguru ditu, 2008an baino 18 mila milioi gutxiago. Beste batzuek ere sekulako aldaketa jasan dute euren libretetan. Zerrendako bigarrenak, Warren Buffetek, esaterako, egun 37 mila milioi ditu, 2008an baino 25 mila milioi gutxiago… Niri, diru zifra hauek ikusita, sekulako hotzikara sartzen zait gorputzean. Nola da posible batzuek hainbeste edukitzea, eta beste batzuek ozta-ozta bizirauteko baino ez? Nahiz eta hauek beraien diru kopurua murriztuta ikusi, ez dut uste asko eragingo dienik milioi batzuk gehiago edo gutxiago edukitzeak, berdin-berdin jarraituko dute bizitzen.









