euskaljakintza
ots
13

“Pixka bat es mucho” bene-benetan?

Egilea: Maite    EGA,euskara       Trackback

Ega 07-08 azterketakGaur goizean zur eta lur geratu naiz Administraziotik dei bat jasotzean. EGAko 2008ko azterketak saretik kentzeko eskatu didate, hori bai, egindako lana eta materialen baliagarritasuna aitortu ondoren. Liburu argitaratu berriak “bere ibilbidea egin arte” ezin izango dut denon eskura ipini, hau da, hemendik urte bat edo bi igaro arte nire ordenagailuan gorde beharko dut egindako lana, eta EGAko azterketariek ezingo dute eredu berria ezagutu liburua erosi ezean.

Oihartzun handia izan du egunotan ariketak sareratzearen kontua (1, 2, 3…); agi denez, bati baino gehiagori ondo letorkioke materiala klik batera izatea. Beraz, baliabide horiek erabiltzeko asmoa zenutenoi adierazi nahi dizuet, jasotako eskaera eta argudioekin bat ez etorri arren, onartzea baino ez zaidala geratzen eta oraintxe bertan saretik kenduko ditudala, Administrazioak atzera sareratzea begi onez ikusi arte. Dena den, hausnarketarako hainbat puntu utzi nahi dut:

  • Administrazioarekin bat egiten dugu gure hizkuntza lau haizeetara zabaltzeko asmoan. Agian, ameslari hutsak izateagatik, guk ez ditugu zailtasunak ikusten partekatzen dugun xedea lortze aldera.
  • Egindako lana eta materialen baliagarritasuna aitortuta, ez al luke Administrazioak berak material hori denon eskura doan ipini behar?
  • Hainbeste ordu, lan, giza eta ekonomia baliabide gure herrian euskara eta teknologia berriak  sustatzeko, eta trabak ipini behar al dizkiogu bi horiek uztartzen dituen egitasmo eskuzabal bati?

Amaitzeko,  garrantzitsuena baliabide hauek denon eskura egotea iruditzen zaigunez, egindako lan guztia Adminsitrazioaren esku ipini nahi dugu. “Pixka bat es mucho“, guk gehiago nahi dugu.

Zabal ezazu:
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Twitter
  • FriendFeed
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • Identi.ca
  • Meneame
  • Netvibes
  • Tumblr
  • Posterous
  • RSS
  • PDF
  • Print
  • email

32 iruzkin

Iruzkina idatzi
  • a gravatar Egilea: joxe

    Ze lotsa, benetan. Ze lotsa!

    Animo, ez zait besterik bururatzen.

  • a gravatar Egilea: Txelis

    Aupa Maite:
    Beste behin, ikusten dugu, zenbait pendilajek ez dutela ideia handirik zer den egun batean bai eta hurrengoan ere bai ikasleekin aurez aurreko lanean aritzea. Behar dituzten baliabide guztiak eskaintzea. Batzuek nahiago dute beren funtizonario estatusari eutsi eta kitto.
    Eutsi goiari Maite. Behea nahiko utzita dago eta.

  • a gravatar Egilea: nEGArgura | Teketen

    [...] Testu hau itzuli! eu es » Berri nEGArgarri batekin esnatu naiz gaur Maiteri EGAren azken liburuaren digitalizazioa kentzera behartzen dute. Maite ezagutzen dut eta bera baino pertsona langile, eskuzabal eta bizi [...]

  • a gravatar Egilea: haritz

    Animo maite!

    Herri administrazioko arduradunek ez ei dute ulrtzen beren jarduna herritar guztiok ordaintzen dugula eta, beraz, domeinu publikoko materiala izan beharko litzatekeela ekoizten duten guztia.

    Ardura politikoa ulertzeko modu benetan bitxia…

  • a gravatar Egilea: haritz

    Oharra: Ardura publikoa esan nahi nuen.

  • a gravatar Egilea: Galder

    Lotsagarria da diru publikoarekin egindako gauzak ez egotea guztion eskura. Nik ere nire blogean zabaldu dut honen berri.

  • a gravatar Egilea: eagirresarobe

    “Ukan” birusa baino gaitz kaltegarriagoak dabiltz hortik zehar dirudienez. Lasai Maite, izan herritar zintzoa eta zerbait behar dutenean botoa eskatuko dizute eta.

  • a gravatar Egilea: nEGArgura | Hetzordua

    [...] dut EGAko azterketak digitalizatu eta euskara azterketa honetarako prestakuntza ematen zuen Maiteri material hori ken dezan eskatu diotela, antza EGA negozio bat delako. Porrota eta negozioa, aldi [...]

  • a gravatar Egilea: aetxeberria

  • a gravatar Egilea: Atzerapausoa euskararentzat | JAKINTZA IKASTOLA ORDIZIA

    [...] beste motako albiste bat eman behar izan zuen: EGArako materialak kenarazi dizkiote saretik. “Pixka bat es mucho” bene-benetan? izenpean, mezu hunkigarria bezain mingarria idatzi behar izan du. Administrazioko arduradunak [...]

  • a gravatar Egilea: amujika

    Maite, izugarria da web honetan egiten duzun lana euskararen alde! Zenbatek atera ote dute ega zure lanari esker?

    Burua goian!

  • a gravatar Egilea: Fakun Aznarez

    Mila esker Maite eta eutsi debekuari (ezabatzeari), zuk egindako lanari esker askok urrutitik maila mantentzeko aukera izango dugu. Agindurik ez, askatasunean ikas dezagun! =D>

  • a gravatar Egilea: gaztelumendi ((i)) » zaindu maite, egin duzun hori

    [...] neurtuko ditugu guk beraiek? Hauteskundeak al dira kotoi froga bakarra? Nork epaitzen du epailea? Maiteri egin diotenak ez du izenik, adjetibo guztiak labur, ttiki, ez deus; euskara irakasle agiria baino gehiago merezi du gure [...]

  • a gravatar Egilea: kagate lorito

    Hau da eusko jaurlaritzaren euskararen aldeko apostua…

    ongi dago horrelakoak jakitea, karta guztiak mahai gainean daude orain…

    cervantesek idatzi zuenez:
    “ladran Sancho, señal que cabalgamos”

    animo maite

  • a gravatar Egilea: Teknopataren txokoa > Blogariak Amaraunean, 2009/02/15

    [...] esateko eta gainera, egunotan zoritxarrez albiste bilakatu zaigun Maite Goñi IKTeroa, Jaurlaritzak EGA azterketen online bertsioak saretik kentzeko eman dion agindu lotsagarriaren inguruko azalpenak [...]

  • a gravatar Egilea: "Eskatu" dizute ala agindu?

    Aupa Maite!

    Gustatuko litzaidake esatea harritu egin nauela kontatzen duzun hori baina tamalez, ez. Horrelako beste batzuk ere ikusita dauzkagu.
    Barka ezazu gehiegi galdetzea bada baina NOLA eskatu dizute on-line material horiek saretik kentzea, telefonoz edo idatziz?
    Nork sinatu du eskaera/agindu hori? Ze argudioekin? Ze mehatxuekin? (Jabego intelektualaren legea-edo aipatu dizute?)

  • a gravatar Egilea: euskalseo

    Ideia bat proposatzen dut. EGA – 2007 – 2008 AZTERKETAK testuarekin esteka jartzea orri honetara: http://www.euskaljakintza.com/2009/02/13/pixka-bat-es-mucho-bene-benetan/

    Honela, Googlen bilaketa hori egiten denean lehen postuan orri hau aterako da eta mezua behar berdina dugun pertsona gehiagoren artean zabalduko da.

  • a gravatar Egilea: Pravda Txikia » Blog Archive » krisiaren irabazleak

    [...] (kontura zeharka badator ere, ezin nuen aukera pasatzen utzi):  Azken aldi honetan gure artean ere bada hau egiten saiatu denik -offline oinura online aplikazioen bidez-, eta bada ere hau ulertu ez duenik. Eta gero [...]

  • a gravatar Egilea: Maite

    Animo!!
    Hemen zurekin gara Davidek eman digu zure berri eta soilik apoioa bada ere hemen gaituzu.
    Egoera lotsagarriak slatu behar ditugu eta gure artean lagundu. Zerbait gehiago egin badezakegu…
    Endikaren bertsoak dioen bezala: hementxe gaude, hementxe gaude
    Maite

  • a gravatar Egilea: Hontza

    Badakigu… EAJ-PNV-ren negozioa da Euskara…

  • a gravatar Egilea: X Larretxea

    Animo Maite!
    Tamalgarria da lau xoxengatik horrelako merkantilismo hutsa Administraziotik erakustea. Gero seguru nago miloiak gastatuko dituztela triptiko “txorra” bat argitaratzen edo ez dakit zeri buruz kanpaina egiten.

    Nik, nire haserrea beste nolabait azaldu nahiko nuke.

    Zurekin kontatuak jarri den “lumbreras” horren helbide elektronikoa jakingo banu prest nago, eta beste asko ere seguraski, berari idatzi eta “hainbat” gauzatxo esateko.

    Egiten dugu?

  • a gravatar Egilea: jon ander (ikasle ohia)

    lotsagarria!!!!!!!

    denok dakigu zure lanak ikasle guztiei egiten dien onura, jakintzako eta beste ikastetxeetako ikasleei ere.

    maite, jaraitu horrela eta kontutan izan izan duen oihartzuna, zure lana euskararen alde ez du atzerapauso bat egin, bi aurrera baizik.

  • a gravatar Egilea: Ana Navarri

    Kaixo Maite:Axular Lizeko Gaztelani Mintegitik, gure elkartasuna adierazi nahi dizugu. Copyrightena zenbait kasutan ulertzen da baina…irakaskuntzaz ari gara? Haiek nahi dute Euskarako profilak eta EGA jendeak gainditzea. Nik EGA atera nuenean ez zegoen horrelako aukerarik eta gaur egun nere tutoretzako ikasleek horrelako bitarterik izatea zoragarria iruditzen zait. Ez dut ulertzen haien aitzakia “bidea lortzeko bestea dela”, hauxe da, ordaintzea…? Mesedez.
    Animo! Zuekin gaude
    Ana N =D>

  • a gravatar Egilea: errenteria

    Kaixo Maite¡¡¡

    Euskaldun berria naiz eta nik zure ariketak, azterketak…material guztiak erabili nituen.
    Lotsagarria da, egin dutena.
    Gero euskara zabaldu nahi dutela esaten dute.Azkenean, dena bezala, negozio bat da.
    Hala ere, eskerrik asko zure laguntzagatik.

  • a gravatar Egilea: Ekaitz

    Ulergaitza den zerbait ulertzen ez dut denborarik galduko…animo eta besarkada handi-handi bat Bartzelonatik!

    ektz

  • a gravatar Egilea: Josi

    Aupa Maite:
    Zu segi aurrera, batzuentzat aurreratuegi bazabiltza ere!
    Animo asko ta ondo segi =D>
    Js

  • a gravatar Egilea: Juan

    Eskerrik asko, Maite, honek kikiltzen ez uztearren; zuri deitzea erabaki duenak hobe luke bere lehentasunak berrikusiko balitu.

  • a gravatar Egilea: Teknopataren txokoa > Blogariak amaraunean, 2009/02/22

    [...] Berriz ere Benito, Josi eta hiruron txanda, eta joan den astetik soka luzea ekarri duen gaia: 2007-08ko EGA azterketak saretik erretiratzeko agindua. [...]

  • a gravatar Egilea: SASKI-NASKI :: EGA azterketa eta txiringitoak. :: February :: 2009

    [...] mendeko "Ezagutzaren Gizarte" honetan ezin dut ulertu Maiteri gertatu zaiona. Lehenengo begiratu batean ematen du gaizki ulertu bat izan behar dela baina han eta hemen iritziak [...]

  • a gravatar Egilea: Eider

    kaixo!!!beno, lokailuak lantzeko ariketak bilatzen ari nituen, bihar azterketa dut eta, eta horrek web orri honetara eraman nau.
    bakarrik horrela segi eta zuen web-a izugarri ona dela esan nahi nuen!!
    musu asko

  • a gravatar Egilea: lore eta maialen

    oso aspergarria da

  • a gravatar Egilea: Cris

    Webgunea hizkuntza Euskaraz ikasteko eskatu nahi dut …
    Eskeri asko

Iruzkinen RSS   TrackBack URL

Iruzkina idatzi

                                               

top
Who links to my website?