euskaljakintza
urt
19

Abortua zazpi urtetan bikoizturik

Egilea: obidegain    denetarik       Trackback                                          Idatzia inprimatu Idatzia bidali

erabakitzeko eskubideaBa al zenekiten, 2007. urtean, 112.000 abortu baino gehiago egin zirela estatu mailan? 2000. urtean egin zirenen bikoitza, eta hauetatik 15.000 hemeretzi urte baino gutxiago dituzten emakumezkoetan izan ziren. Harrigarria, ezta? Abortu gehienak klinika pribatuetan egin dira, %98 hain zuzen ere; gainontzekoak, aldiz, publikoetan. Dena den, datu aipagarrienetako bat izan daiteke abortu horietatik guztietatik 10 besterik ez direla bortxaketagatik izan. Umea galdu nahi duen emakumea bikote eta haurrik gabea, ikaslea eta hogeita bost urtez beherakoa izan ohi da.

Espainia mailan gaur egun abortua hiru kasutan baino ez da legala: haurdun dagoen emakumearen osasuna edo bizia arriskuan dagoenean, bortxaketa kasuan edo fetua gaizki eratua badago. Gainerako kasu guztietan ilegala da. Planeta osoa kontuan hartuz gero, herrialde garatu gehienetan librea da abortua, hau da, legediaren aurrean onartua dago.

Egun, gizartea bost talde ezberdinetan dago banatua: muturreko ideologia kontserbadorea dutenak, ideologia kontserbadore moderatudunak, erdibideko jarreradunak, liberalak eta, azkenik, muturreko liberalak. Gizartean, beraz, abortuaren inguruko iritzi ezberdinak daude; izan ere, ez dute iritzi bera izango katolizismoa praktikatzen duen pertsona batek, eta abortua aurrera eramaten duen ginekologo batek, esaterako. Lehenengoak abortua ez luke inolako kasutan onartuko, eta hurrengo eguneko pilula hartzea ere abortutzat joko luke. Bestalde, gero eta gehiago dira pilula honen bila doazen gazteak, bai preserbatiboa hautsi zaielako eta baita metodo antisorgailurik erabili ez dutelako ere. Batzuek ez dakite pilula hau hiru egun baino lehenago hartu behar dela; beste batzuek, ordea, ez dute pentsatzen pilula honen gehiegizko erabilerak zein eragin dituen, eta pilula hau antisorgailu modura erabiltzen duen gazterik badago.

hurrengo eguneko pilulaKomeni da esatea azken urte hauetan gehien erabiltzen den antisorgailua gizonezkoen preserbatiboa dela. Honek %97ko eraginkortasuna du, bai haurdunaldia eta baita sexu-transmisiozko gaixotasunak ekiditeko orduan ere; horretaz gain, erraz eskura daiteke farmazia edo tabernetako makinetan. Pilula antisorgailuak ere asko erabiltzen dira.

Ni abortu librearen aldekoa naiz. Ez zait iruditzen honekin umea galtzera bultzatzen denik; izan ere, abortatu nahi duenak hemen edo hemendik at berdin-berdin egingo duelakoan bainago, baina bai ekidin daiteke gerora begirako hainbat arazo. Iruditzen zait norberak ikusi beharko lukeela zer den komenigarri berarentzat.

Zabal ezazu:
  • del.icio.us
  • Facebook
  • FriendFeed
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • Identi.ca
  • Meneame
  • Netvibes
  • PDF
  • Posterous
  • Print
  • RSS
  • Tumblr
  • Twitter

2 iruzkin

Iruzkina idatzi
  • a gravatar Egilea: ian

    Aupa, monamí! Asko eskertu dut zure ikuspuntua; izan ere, artikuloan aurrera nindoan heinean, zure iritzirik agertuko ez zela uste izan dut! Ni ere zurekin bat nator, hau da, abortu librearen aldekoa naiz. Abortatu edo ez, artikuloko argazkian ageri den bezala, pertsona berak erabaki beharko luke!

    Gai interesgarria, Konpi! Muxu bat!

  • a gravatar Egilea: eagirresarobe

    Askotariko iritziak sortzen dituen gaia da, baina iritzi horiek ez dira beti ideologiarekin bat etortzen, askotan orokortzen badira ere.
    Nire kasuan, ez nintzateke gai izango abortatu edo nire umekia erailtzeko, ezta pilula famatua hartzeko ere. Garbi daukat EDOZEIN EGOERATAN EGONIK ERE, haur horri bizitza emango niokeela. Horrek ez du esan nahi katolizismora edo beste moduko korronteetara hurbiltzen denik nire pentsaera.
    Sarritan entzun izan dut oso gogorra behar duela izan abortatzeak. Horrela izango da ziur aski. Hala ere, dezente latzagoa izango litzaidake, niri behintzat, haurdun geratu ezin izatea.
    Datu adierazgarri horien atzean dagoen arrazoiaren bila ibili ostean, honako ondoriora iritsi naiz: dirudienez, gero eta zentzugabeagoak gara gazteok. Badirudi gure bizia baino ez zaigula axola, “ondo pasatzeko” gure umeena aurretik eraman behar badugu ere. Garbi dago informazio nahikoa dagoela eta baita gura ez den haurdunaldia sahiesteko nahi beste baliabide ere. Zertarako arriskatu?

Iruzkinen RSS   TrackBack URL

Iruzkina idatzi

                                               

top
Who links to my website?