Haur-pornografiari EZ!
Asko eta asko dira egunero umeen bideoen bila sarean ibiltzen diren pederastak. Gaur, azaroak 20, Umearen Egun Unibertsala da, eta anonimotasunaz baliatuz ehunka haurren bizitzak zapuzten dituzten horien aurka egiteko egun aproposa dugu, egunero-egunero borrokatu behar genukeen arren.
Internetek muturren aurrean jartzen die euren irrika sexual gaixoti eta gaitzesgarria asetzeko abagunea. Sareak, ordea, euren aurkako kanpaina bat antolatu du. Blogokanpaina honen xedea ahalik eta blog gehienek “Haur-pornografiari EZ” (Pornografía infantil NO) esaldia idatziz Interneteko bilatzaileak betetzea da. Modu horretan, lotsagarrikeria horrekiko erdeinua argitara emango dugu. Esaldi horretaz gain, pederasta eta pedofiloek bilatzaileetan erabiltzen dituzten “angels”, “lolitas”, “boylover” edo “preteens” moduko terminoak txertatuko ditugu, burugabe horiek aipatutalo bilaketak egiten dituztenean, praktika horiek salatzen dituzten idatziekin topa daitezen.
Euskaljakintzak blogokanpaina honekin bat egin nahi izan du, gizartea astintzen duen errotik moztu beharreko “arazo” horren aitzi, bere hondar aletxoa ipini eta indibiduo lizunen ekintzak salatzeko. Haur-pornografiari EZ! (Pornografía infantil NO)

















2008-Aza-20, 15:17
Ez nekien gaur zela eguna!
Gaixotasun batek egin dezakeena…
2008-Aza-20, 22:46
Sentitzen dut Iñaki, baina ez nator guztiz bat zurekin. Gaixoek, orokorrean, ez dute gaitza bilatzen eta horren aurka jarduten dute, hots, ez dira euren gaixotasunaren errudun. Gizatxar horiek, ordea, ondotxo dakite zertan dabiltzan eta ez dute inongo lotsaren arrastorik. Gainera, euren “balentriak” kontatzen dizkie elkarri. Ez dut uste ez gaixoak, ez pertsonak eta ezta bizitzea merezi dutenak direnik ere.
2008-Aza-21, 13:49
sinesgaitza iruditzen zait horrelako gauzak egin ditzaken pertsonarik izatea!
Muxu bat!
2008-Aza-23, 19:08
Horien artean denetik egongo da bai gaixoak eta baita “sano” askoak ere. Negargarria da hau ere beste eguneroko gertakizun asko bezalaxe. Detaile polita!