euskaljakintza
Aza
15

Maitasunaren indarra

Egilea: mandueza    orokorra       Trackback

taj-mahalLehengo batean, nire izebaren etxean nengoela,  sarrerako paretan zintzilikatuta zegoen Taj Mahal eraikuntzaren koadro bati erreparatu nion. Izugarri gustatu zitzaidan; izan ere, harrigarria iruditzen zait honelako eraikuntza bat gizakiak egitea. Nire izeba duela urte pare bat bertan egonda zen eta nire aurpegia ikustean, bertako historia kontatzen hasi zitzaidan. Besteak beste, Indiako eraikuntzarik garrantzitsuena dela esan zidan. Halaber, maitasunari egindako monumentua dela erantsi zuen.

Taj Mahal Indian dago, Agrako hirian hain zuzen ere. Eraikuntza hau egiteko agindua Agran bizi zen Shah enperadoreak eman zuen. Monumentu hau bere emazte Muntaz Mhalagatik sentitzen zuen maitasuna adierazteko eraikiarazi zuen. Dioetenez, 1607an, enperadoreak Muntaz Mahal ezagutu eta erabat maitemindu zen. Handik gutxira, Muntazek 19 urte besterik ez zituenean, printzesa koroatu zuten. Hau Shahen bigarren emazte bihurtu zen, baita enperadorearen gustukoena ere. Zoritxarrez, ezbehar bat gertatu zen. Euren hamalaugarren haurra eduki ondoren, printzesak bere senarrari ekitaldi batera lagundu zion eta bertan hil egin zen. Dena den, hil aurretik honako eskari hauek egin omen zizkion enperadoreari:

  • Bere oroimenez oholtza bat sor zezan.
  • Berriro ere ezkon zedin
  • Euren ezkontzaren urteurrenean bere omenez egindako oholtza bisita zezan.
  • Haurrekin jarrera egokia izan, babestu eta maite zitzan.

1931. urtean hasi ziren printzesaren omenez egingo zuten eraikuntza altxatzen. Hogei mila pertsonek hartu zuten parte eraikuntza horren sorkuntzan; dena den, tamalez, horietako asko esklaboak ziren. Eraikin izugarri hura amaitu ahal izateko, hogeita bi urte behar izan zituzten. Interesgarria, ezta?

Prozesuarekin jarraituz, eraikina egiteko materialak elefanteen bidez ekarri zituzten, eta barrualdea eta kanpoaldea apaintzeko harri bereziak Bagdad, Txina, Afganistan, Tibet, Egipto, Persia, Yemen eta Errusiatik.

Esan beharra dago, enperadoreak hori guztia egiteko, sekulako dirutza xahutu zuela, eta, horren ondorioz, bere semeetako batek tronutik kendu eta kartzela antzeko batean sartu zuela bizitza osorako. Printze gaixoak bertatik ikusi behar izan zuen nola eraikitzen ari ziren bere ametsa.

Aipatu beharra dago, obra honen zuzendaria Listad Isa turkiarra izan zela. Esaten dutenez, eraikina egiten amaitu ostean, enperadoreak hari eskua mozteko agindu zuen, horrela ezin izango baitzuen errepikatu honelako monumenturik.

Gaur egun, Indiako monumenturik preziatuena da, baita munduko zazpi mirarietako bat ere. Ez hori bakarrik, munduan beti gogoratuko da maitasunari egindako oroigarri handiena bezala. Egia esan, izugarri gustatuko litzaidake inoiz eraikin hau gertutik ikusteko aukera izatea!

Zabal ezazu:
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Twitter
  • FriendFeed
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • Identi.ca
  • Meneame
  • Netvibes
  • Tumblr
  • Posterous
  • RSS
  • PDF
  • Print
  • email

3 iruzkin

Iruzkina idatzi
  • a gravatar Egilea: eagirresarobe

    Ooooooooooo! Ze polita! Zoragarria da maitasunak zenbat gauza eder sortzeko ahalmena duen! Eztei-bidaian Kurdistanetik bizirik ateratzen banaiz bertara joaten saiatuko naiz.
    Oso artikulu hunkiorra Miren!

  • a gravatar Egilea: arotegi

    Ez neukan ideiarik ere zergatik egin zuten Taj Mahal-a. Hala ere, oso istorio interesgarria iruditu zait.
    Zorionak Miren!

  • a gravatar Egilea: kabeledo

    Miren benetan interesgarria iruditu zait kontatu duzun istorioa, egunen batean gonbidatuko nuazu zure osabaren etxera istori miresgarri horiek entzutera.

    Egia esan, izugarri maite izan zuen Muntaz enpradoreak bere emaztea. Eta oso zoritxarrekoa izan zen hainbat miseria gerta zitzaizkiolako. Baina halere aurrera segitu zuen.

    Miren, benetan interesgarria zure artikua; benetan, izugarri gustatu zait.

    ZORIONAK MIREN ETA SEGI HORRELA!

Iruzkinen RSS   TrackBack URL

Iruzkina idatzi

                                               

top
Who links to my website?