euskaljakintza
Aza
07

Egipto, benetako miraria

Egilea: aetxeberria    orokorra       Trackback

piramide_aurreanEgipto aldizkari eta egunkarietan asko azaltzen den herrialdea da gaur egun, bai bere edertasunagatik, baita oso modan jarri den lekua izateagatik ere. Jende askori gustatuko litzaioke bertara joatea egun batzuk pasatzera eta bertako zenbait toki ikustea. Uda honetan zorionekoa izan naiz; izan ere, El Cairoko zenbait mirari ikusi ahal izateaz gain, herrialde honetaz pixka bat gehiago ikasi ahal izan dut.

El Cairo oso famatua da, bertan aurkitzen baitira piramideak. Baina benetan horren ikusgarriak al dira? Egia esaten badizuet, bai. Erabat harrigarria da garai haietan zituzten baliabideekin horrelako monumentuak egin ahal izatea. Hiru piramide desberdin daude, eta horietako bietan sartzeko aukera ematen dute. Nik bakarrean sartzeko aukera izan nuen, eta barrutik ez zitzaidan horren ikusgarria iruditu. Gehien harritu ninduena piramideen tamaina da. Betidanik jakin izan dut handiak direla, baina errealitatean ikusi arte ez nuen pentsatuko horrenbeste zirenik. Bertako inguruetan Egiptoko jende asko ikusten da, eta denek zurekin argazki bat atera nahi izaten duteNi ez nintzen gutxiago izan, noski! Zapi bat jarri zidaten buruan eta beraiekin atera nuen hainbat argazki. Ondoren, beraien gamelu batera igo ninduten bertan argazkiak gehiago ateratzeko.

Piramideen ingurua bisitatu beharreko toki bat da, baina ez bakarra. El Cairon toki ikusgarri gehiago daude, horietako bat benetan polita den Citadelako meskita dugu. 1830. urtean eraiki zuen Yusuf Bushank greziarrak. Meskita ikusteaz gain, etxea ere ikus daiteke, eta beraiei egindako erretratuak nola eta noiz egin ziren azaltzen dizute. Baina benetan bitxia iruditu zitzaidana bertakoek kontatzen duten meskitan gertatutako istorioa da. Meskita hau Mohammed Aliren menpean omen zegoen. Eta kondairak dioenez, jendea aurka zuen hartzen zituen erabakiengatik. Horregatik, egun batean herriko biztanle guztiak elkarrekin Citadelara joatera erabaki zuten Mohammedi boterea kentzeko asmoz. Bertara iritsi zirenean, Alik bere zaldia hartu eta meskita aurreko harresia saltatuz ihes egitea lortu omen zuen.

Denek esaten dutenez, Egiptoko museoa bisitatu beharreko beste leku bat da. Egia esango dizuet: bertan egon nintzen, baina ez zitzaidan gehiegi gustatu, agian, ez nuelako inongo gidarik eta ez nekielako nondik hasi museoa aztertzen. Hala ere, ez nintzen bertako gauza bitxienak ikusi gabe gelditu. Benetan txundigarria da nola kontserbatzen diren harriak, piezak, eta baita momiak ere. Hamar momia ikusteko aukera izan nuen, besteak beste, bere garaian aldaketa handiak ekarri zituen Ramses II.aren momia.

Nire ustez, dena den, Egiptoko aipagarriena bertako jendea da. Izugarria da nola kezkatzen diren zuregatik, beti laguntzeko prest daude, eta zer gutxirekin diren zoriontsu! Kaletik paseatzen zoazenean, denek nahi dute zurekin hitz egin edota zu agurtu. Kanpora afaltzera joan ginen batean, esaterako, taxi-gidariarekin gaueko hamaiketan hotelera bueltatzeko gelditu ginen eta, azaltzen ez zenez, bi mutil gu hotelera eramateko prest agertu ziren berehala. Beraiekin hitz egiten hasi eta konturatu ginen pixkanaka-pixkanaka Egipton ere gauzak aldatzen ari direla. Lehen inork ez zuen edaten edota neska-laguna izaten; gaur egun, ordea, bai. Neska gazteak jada ez dute beloa eramaten eta ez dituzte garai batean egin beharreko errezo guztiak egiten. Dena den, hau guztia aldatu egiten da Ramadan jaian. Nahiz eta, esan bezala, gauzak eraldatzen joan, jai honek berdin jarraitzen du: gazteek egun arruntetan zenbait gauza betetzen ez dituzten arren, jai honetan dena betetzen dute, hau da, ez dute erretzen, ez dute jaten, ez dute urik edaten… Eguzkia ezkutatzen denean, familia osoa elkartu eta jan egiten dute, baita errezatu ere.

Amaitzeko, onartu beharra daukat izugarrizko zortea izan dudala bertara joateko aukera izan dudalako; halere, ezin izan dudanez dena gustatuko litzaidakeen bezala ikusi, noizbait bueltatzea espero dut.

Zabal ezazu:
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Twitter
  • FriendFeed
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • Identi.ca
  • Meneame
  • Netvibes
  • Tumblr
  • Posterous
  • RSS
  • PDF
  • Print
  • email

7 iruzkin

Iruzkina idatzi
  • a gravatar Egilea: Iñak

    Askok eta askok ikasi beharko genuke besteekin atseginagoak izaten, egiptotarren modura. Egunen batean bertara joango naiz , eta egunero gogoraraziko dizut bertan izan naizela Amaia! (Zuk egiten duzunearen antzera)

    Lan bikaina Etxe! Segi horrela!

  • a gravatar Egilea: obidegain

    Bisitatuko nitukeen herrialdeen artean nuen, eta artikulu honen ondoren gogo gehiago ematen du!
    Muxu bat!

  • a gravatar Egilea: jon

    Jo……

    Egiptora zindoazela esan zenidanean lur jota geatu nintzen, behin eta berriz esan nizun maletan tokitxo bat egiteko baina ez zen ala izan. Beste batean izan baherko da.

    Artikulua bikaina eta amaieran jarri dituzun argazkiak are gehiago!
    zorionak!

  • a gravatar Egilea: eagirresarobe

    Momiek atzeraka ematen didaten arren, ez dago zalantzarik Egipto bai historikoki eta baita kulturalki ere bisitatzeko moduko lekua dela.
    Gainera, asko esan nahi du leku batean egon denak berriz itzuliko litzatekeela esateak.
    Herritarrei dagokienez, asko gustatuko litzaidake euren bizimodua ezagutzea, eurengandik asko ikasi genezakeelakoan bainago.
    Gameluak ikusteak ere, polita behar du izan.
    Ea inoiz joateko abagunerik ote dugun!

  • a gravatar Egilea: aetxeberria

    Eztizeen noiizbait gamelua batean ibiltzen bazara, KONTUUZ!! niik ia-ia lurra jan nueen,,
    lasai joon hurrengo batean bueltatzen banaiz tokitxo bat egingo dizut maletetaan. Bizitzan behin gutxienez joateko lekua da.

  • a gravatar Egilea: Maite

    Benetan toki interesgarria dirudi Egiptok! Grezia eta Egipto daude nire bidaien artean, baina zure artikulua irakurri ostean agian Egipto aukeratuko dut e? jajaja!
    Zergaitik ez dugu inter rail bat antolatzen bertara? jajaja!
    Lan txukuna eta argazki polita Amaia, segi horrela!

    Asko ikasi eta muxu bat!

  • a gravatar Egilea: meskitxabel

    Mitekin ados nago Egiptora joaten bagara?¿?¿

    zorionak Atasio artikulu benetan interesgarria egin duzu! muxu bat!!!!

Iruzkinen RSS   TrackBack URL

Iruzkina idatzi

                                               

top
Who links to my website?