euskaljakintza
Aza
06

Atal berria euskaljakintzan: Gaurko Hitza

Egilea: Maite    Euskara, euskaljakintza       Trackback                                          Idatzia inprimatu Idatzia bidali

Pixkanaka-pixkanaka hiztegia aberastu nahi duzu? Bada, aste honetan Gaurko HItza delako atal berria estreinatu dugu euskaljakintzan. Gure asmoa egunero hitz berri bat azaltzea da, ahalegin berezirik egin  gabe, euskararen oinarrizko hiztegiaz haratago joan gaitezen.

Non topatuko dugu hitz berria?

Euskaljakintzako albo-barran, goialdean, egunero hitz berri bat ipiniko dugu. Bertan klik eginez, sortu dugun blog berrira joango gara. Eguneko hitza hiru ikuspuntu ezberdinetatik ikusi ahal izango dugu:

Nola kontsultatu ateratako hitzak?

Hitz bakoitza hasierako letraz gordeko dugu; beraz, kontsulta egiteko garaian, etiketak letrak izango dira. Gauzak horrela, A letra klikatuz, esaterako, ordura arte hizki horrekin hasitako hitz guztiak ikusi ahal izango ditugu.

Ariketak

Hamabostean behin, gainera, ariketa bat ipiniko dugu azken tarte horretan ateratako hitzak hobeto finkatzeko, eta, noizbehinka, errepaso orokorra ahalbidetuko digutenak ere sartuko ditugu.

Hiztegi kaskarra duzu? Ez galdu, bada, gurekin ikasteko aukera… 

5 Iruzkin

Iruzkina idatzi
  • a gravatar Egilea: zabaldu.com

    Gaurko hitza: hiztegia aberastu euskaljakintzarekin…

    Euskaljakintzakoek beste ekimen interesgarri bat abiatu dute: Gaurko hitza (http://euskaljakintza.wordpress.com). Bertan egunero hitz baten esanahia, sinonimoak eta adibideak azalduko dira, pixkanaka gure hiztegia aberasteko asmoz….

  • a gravatar Egilea: Jozulin

    Txunditu (harritu, zurtu, liluratu, miretsi, aho zabalik geratu, aho zabalik gelditu, konkortu, zur eta lur geratu, konkor geratu) egin gaituzue berriro. Zuek asmatuko ez duzuena!!

  • a gravatar Egilea: eagirre

    Kaixo aspaldikos!
    Zemuz bizi gea ikastola alde hortan Maite ta konpañia? Ikusi det ia gure argazkie kendu dezutela, ta esan beharren nao gu askoz hobeto ateratzen giñela, gehien bat aurrenekotakok, jaja! Nabaritzen da aurten ebai laneako gogokin zabiltzatela, baino kostauko zaizue guk baino hobeto ittea… Bueno, ba aer noiz dauketen tartetxo bat (bakizue uni-e eztala ikastola…) ta pasatzen naizen ikastolatio. Txintxok izan ta lan asko in! Ta Maite ez agobiau ikasle gizajok… jaja! Aioouuu

  • a gravatar Egilea: Maite

    Ja,ja,ja, Jozulin! Oso ona.

  • a gravatar Egilea: Maite

    Aupa, Eñaut! A ze kasualitatea (eta ze poza)! Aurrekoan, juxtu, zuetaz akordatu nintzen: gustura ibiliko zineten unibertsitatean, galduta, estresatuta, txoratzen… Pasatuko zara bisita egitera eta gorabehera guztiak kontatzera, ezta?
    Ikusten duzu euskaljakintzan martxa erabat hartuta gabiltzala. Zuen nibela mantentzea zaila izango zela pentsatzen nuen, eta, tira, ikusten duzu nola etorri diren aurtengoak, eeee! Irakurri besterik ez dago egiten ari diren lanak!!!!! Tartea daukazunean, animatu zerbait idaztera (ondo legoke unibertsitateko esperientzia azaltzea edo…). Ados????
    Ikusten duzu, ni beti bezala, “agobiatzen”…

Iruzkinen RSS   TrackBack URL

Iruzkina idatzi

                                               

top