euskaljakintza
ira
14

Pirateria, lapurreta ala negozioa?

Egilea: lgarmendia    denetarik,musika       Trackback

pirateriaUrterik urtera gizakiak aurrerapauso itzelak ematen ditu arlo askotan. Gure aiton-amonen garaian, esaterako, nork imajina zezakeen telefono mugikor bat edukitzea, messenger bidez beste norbaitekin txateatu ahal izatea edota mp3 txiki batean musika guztia alde batetik bestera eramatea posible izango zenik? Inork ez, egia esan. Eta guk, ordea, ezin dugu irudikatu ere egin teknologiarik gabeko gizarte batean bizitzea. Arlo honek gaur egun horrenbeste egin du aurrera, non berari lotuta bizi baikara. Hain da handia dugun menpekotasuna, ezen dagoeneko musika, liburuak, jokoak… ordenagailu baten bitartez lor ditzakegun. Honi lotuta pirateria deritzoguna dator, noski.

Egun, pirateria arazo izatera iritsi da; izan ere, gero eta film, musika, liburu… gutxiago erosten dira, hauek guztiak erraz internetetik jaisteko aukera baitugu. Honek artistei, autoreei eta diskoetxeei ekonomikoki bete-betean erasotzen die. Baina gu ez gara tuntunak. Zergatik erosi asko balio duen zerbait, gutxigatik lortzeko aukera edukita? Adibidez, merkatuan dagoen edozein disko askoz ere gutxiago ordainduta  eskuratzea dugu Top Manta delakoan. Hori gutxi balitz, eMule, Ares edo bestelako programak erabilita, dohainik lor dezakegu nahi dugun musika guztia saguarekin klik pare bat eginez.

Hariarekin jarraituz, pirateriak diskografiei izugarrizko kaltea suposatzen diela esan dugu. Baina, egia esan, baliteke hau pixka bat bidezkoa izatea, kontuan izan behar baita kaltetuenak ur handiko arrainak direla, hots, guri dirua ateratzen saiatzen diren diskoetxe interesatu horiek. Beste alde batetik, artistak edo idazleak ere kalteturik ateratzen direla esan beharra dago eta ideia hori gutxiago gustatzen zait.

DVD pirateriaEdonola ere, nire ustez, pirateria arrazoi sinple bategatik ematen da: gizarte kontsumista batean bizi gara eta horrexek gauzak erostera bultzatzen gaitu. Ez gara konformatzen disko bat edo bi edukitzearekin. Ez horixe! Gustatzen zaizkigun disko guztiak nahi ditugu, baina ezin dugunez hori guztia ordaindu, bide errazagoa bilatzen ahalegintzen gara eta, teknologia berriez baliatuz, pirateriara jotzen dugu. Horrela, nahi duguna lortzen dugu, berekoiak bihurtzen gara eta ez dugu kontuan hartzen artistei egiten diegun kaltea. Gauzak horrela, hauei hainbeste kostatu zaizkien lanak dohainik eskuratzen ditugu, lapurretaren itzala beste edozein aitzakiaren pean estaliz.

Egia esan, ez dakit arazo honen konponbidea zein izango litzatekeen, ezta zer izango litzatekeen onena ere. Baina diskoetxeek prezioak jaitsiko balituzte, agian, arazo honi konponbidea emateko bidean jarriko ginateke. Zer diozue zuek?

Zabal ezazu:
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Twitter
  • FriendFeed
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • Identi.ca
  • Meneame
  • Netvibes
  • Tumblr
  • Posterous
  • RSS
  • PDF
  • Print
  • email

Iruzkin 1

Iruzkina idatzi
  • a gravatar Egilea: Magic

    Kaixo:
    Hasi baino lehen, artikuluak transmititzen duen mezuarekin bat ez natorrela esan beharra daukat.
    Nik uste dut kontzeptu batzuk argitu behar direla honetaz hitz egiten hasi aurretik. Nire iritziz, “Pirateria” kontzeptua oker erabiltzen duzu eta “Top manta” P2P sareekin nahasten dituzu. CD baten kopiak kalean saltzen dituena pirateatzen ari dela esan dezakegu, baina besteekin, P2P sareen bidez, bere diska partekatzen duena, dirua irabazteko asmorik gabe, ez du ezer ilegalik egiten ari (eta epaileek garbi esan dute hori).
    Bestalde, Egun, pirateria arazo izatera iritsi da; izan ere, gero eta film, musika, liburu… gutxiago erosten dira, hauek guztiak erraz internetetik jaisteko aukera baitugu. Honek artistei, autoreei eta diskoetxeei ekonomikoki bete-betean erasotzen die, diozunean, gezur handi bat esaten ari zara. Izan ere, sekula baino musika gehiago kontsumitzen da, sekula baino kultura gehiago saltzen da eta hauek guztien inguruan mugitzen diren “negozioak” sekula baino diru gehiago irabazten ari dira.
    Gertatzen dena da, negozioen formulak aldatu egin direla. Adibidez, Itunesen irabaziak ikaragarriak dira eta etengabe hazten ari dira. Mugikorren tono, pantaila… eta horren inguruko negozioa %80 hazi da azken hilabeteetan eta pere progresioa ikaragarria izan da azken urteotan. Zuzeneko kontzertu kopurua eta bertara doan jende kopurua ikaragarri hazi da. Horren ondorioz, artistek irabazten duten diru kopurua progresio geometriko batez hazten ari da. Horrela jarrai nezakeen beste gauza askorekin, CDen salmenta izan baita jaitsi den gauza bakarra. Noski, horrekin lotuta, lan egin gabe eta duela urte asko egindako lanaz bizi nahi duten Ramoncin bezalako “artisten” irabaziak jaitsi dira.
    POrtzierto, azken urteotan disketxeen eta SGAEren etekinak inoizko handienak izan direla, ba al zenekien?
    Besterik gabe, jarraitu zuen gauzak partekatzen; zuen ezagutza, zuen muskia, zuen iritzia…. horrekin guztiok irabazten baitugu.
    Gora kultura eta ezagutza askea!!!

Iruzkinen RSS   TrackBack URL

Iruzkina idatzi

                                               

top
Who links to my website?