euskaljakintza
ots
07

Sexua, alkohola eta rock & rolla

Egilea: arianeh    denetarik       Trackback

rockandrolaJakina da XXI. mendeko gizartea jasaten ari den egoera ez dela batere ona. Baina, harritzekoa bada ere, gaurko artikuluaren gaia ez da polítika ezta musika ere, gaurko gazteriak egunero bere gainean sostengatzen duen alkoholaren eta drogaren zama baizik.

Droga eta alkohola historian zehar uste baino lehenago ageri izan dira, gure arbasoen artean nork ez zuen whiski botila bat edan edota porro bat erre? Baina gure aitona-amonak ez bezala, guk substantzia hauen arriskuari buruzko informazio ugari jasotzen dugu: web desberdinetan, ikastolek eskaintzen dituzten hitzaldietan, droga edota alkoholaren aurkako kanpaina desberdinetan… Teoria oso ondo jasotzen da, baina zer gertatzen zaigu gazteoi praktikara pasatzeko orduan?

edariakIkasi ondoren, gazteen lema zera da: parranda, parranda eta parranda! Baina zer da azken finean parranda? Elvis Presleyren garaietan, taberna batean sartu eta rock & rolla entzutea zen ohikoena; gaur egun, aldiz, rock and rolla tinbak ordezkatu du eta pubak eta diskotekak taberna. Azkar eta labur esanda, parranda sexua, alkohola eta rock & rolla da, eta hori ez da guztiz txarra, baldin eta gauza bakoitza bere neurrian egiten bada. Hori da zuzen-zuzenean betetzen ez den baldintza, helburua ez baita garagardotxo bat edan eta zigarro bat erretzea, egungo tabernetan ikusten den egoera guztiz ezberdina da. Besteak beste, hamabi urteko haur batzuk vodka txupituak eta kalamua erretzen ikus ditzakegu, helburua ahal den mozkorrena jartzea izanik; eta, bitartean, besteok egoera penagarria dela esango dugu eta, honi buruzko gogoeta egin ondoren, zergatiaren bila abiatuko gara ezer gutxi egin gabe.

Arazo larri honen errua, noski, ez da norbait jakinarena, gizarte osoarena baizik; dagoena ikusirik, inork ez baitu ezertxo ere egiten hau gelditzeko. Dena den, auziari irtenbidea bilatu nahian, Eusko Jaurlaritzatik hasiko nintzateke. Oso taberna gutxi dira adinez beherakoei alkohola saltzen ez dietenak eta, beste gauzekiko traba jartzen den bezala, nire ustez, arazo honi agintariek garrantzi handiagoa eman beharko liokete, adibidez, tabernen saltzeko sistema gehiago kontrolatuz.

juergaHala eta guztiz ere, gazteen ikuspuntuan ipintzea ere egokia izan daiteke. Gazteak edatera eta alkohola kontsumitzera bultzatzen dituen arrazoietako bat egunetik egunera pairatu behar izaten duten zintzotasuna da, euren burua arauez eta baldintzaz osaturiko esparru baten barruan kokatzen dute, preso. Beharbada, larunbat gauetan, egoera horretaz ahazteko modu egokiena alkoholaren efektuetan murgiltzea da.

Hau guztia kontuan harturik, zaila da ondorio batera ailegatzea; izan ere, arazoa ez baita bost lerrotan konpon daitekeen horietakoa eta are gutxiago alde batera utz daitekeenetakoa. Hala ere, pixkanaka zabaltzen ari den txoko txiki honetatik gazteei zera esango nieke: sekulako mozkorraldiak alde batera utzi, eta benetan bizitzan garrantzitsua denari erreparatu (lagunak, tabernetan ezagut daitezkeen adiskideak..). Ahantzi alkoholak lotsa kentzen duela; momentuan hori gertatzen bada ere, hurrengo eguneko lotsa bikoitza izaten da eta…

Zabal ezazu:
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Twitter
  • FriendFeed
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • Identi.ca
  • Meneame
  • Netvibes
  • Tumblr
  • Posterous
  • RSS
  • PDF
  • Print
  • email

6 iruzkin

Iruzkina idatzi
  • a gravatar Egilea: Enovo

    Egi galanta azken hiru lerroetan esandakoa…
    Gaur egungo “arazo” ohikoena, batez ere 12 urteko umeak edaten ikusita.

  • a gravatar Egilea: alain

    Ederra benetan egin duzun lana, Ariane! goraipatzekoa da benetan.

  • a gravatar Egilea: arianeh

    1000 esker artikulua irakurtzeagatik, egia esan gaur egun gure gizartean kontuan hartzeko arazoa da! muxuak

  • a gravatar Egilea: gonzalillo

    gai interesgarria,egia da geroz eta ume gehiago ikusten direla larunbat gauetan(gurasoen kulpa nire ustez eta pertsonalitate falta).Hori bai tabernak ez balute 18 urte baino gutxigo duten gazteei sartzen uzten..non geratuko zinen?kalean…izan ere 17 dituzu…jaja =D>

  • a gravatar Egilea: arianeh

    Kontuz..gonzalo jaunak jada 18 ditu! jajaj

  • a gravatar Egilea: Dzmn

    Egia da gazteek gero eta lehenago hasten direla edaten eta hori oso larria da beraientzat. Denek dakigun bezala alkoholak kalte ederrak sor ditzake, baina gazte batean, garapen epean gainera, ezin dezakegu imajinatu sortu dezakeen aldaketak.
    Lan interesgarria Ariane! =D>

Iruzkinen RSS   TrackBack URL

Iruzkina idatzi

                                               

top
Who links to my website?