Noiz arte izango ditugu futbolean gol fantasmak?
Askotan izan dira futbolean “gol fantasmak“. Hauek, gainera, maiz polemika ugariren sorburu ere izan dira. Hori dela eta, futbol erakunde gorenak, hau da, FIFAk gai honen inguruan erabaki zorrotz bat hartu zuen, hau da, baloietan txipak eta zelaietan sensore moduko batzuk jartzea. Oraindik sistema hau proba moduan dago eta ez dute partida guztietan erabiltzen. Hala ere, orain dela gutxi jokatu den “mundialitoan” abian ipini da eta sistema honen babesle den FIFA oso gustura agertu da, ez bakarrik teknologia berri honek izan duen erantzunagatik, baita arazorik eman ez duelako ere.
Hala eta guztiz ere, etorkizunari begira, ez da espero lehenengo mailako partida guztietan erabiltzea; izan ere, baloietako txipak eta futbol zelaian jarri behar diren sensoreak oso garestiak baitira. Adidas etxe ezaguna eta Cairos Technologies izan dira baloia diseinatu dutenak. Azken honek esferikoaren barnean doan tresna elektronikoa egin du. Esan beharra dago, “baloi azkar eta elektroniko” bezala ezagutzen dela baloi berriztatzaile hau.
Baloi hauek duten funtzionamendua oso erraza da: futbol zelaian hainbat sensore daude. Hauek momentu oro baloia non dagoen esaten diote ordenagailu nagusi bati eta honek, gola adierazten duen marra pasatzean, seinale bat igortzen dio partiduko epaileak eramango duen erlojuari. Horrela, momentuan jakin izango du neurketako jaun nagusiak gola sartu den ala ez.
Dena den, beti gertatzen den moduan, denak ez dira sistema honen aldekoak. Aurka daudenen ustez, teknologia berri honek gaur egungo futbolak duen “giza alderdia” desagerraraziko du. Honez gain, futbola bere horretan, akats eta guzti, onartzea aldarrikatzen dute. Beraz, ez dakit teknologia berriak ala betiko sistema zaharkitua izango den onena…





Eguneroko hizkuntza-gatazkak arrakastaz kudeatzeko tresnak eskuratzea.
10 orduko ikastaroa izango da.
Duela gutxi Gabonetako oporrak izan genituen eta hemendik ez askora Aste Santukoak helduko dira. Denbora librea, beraz. Baina zer egiten dugu gure aisialdian? Aurretik beste asmo batzuk ditugun arren, gehiengook pantaila aurrean pasatzen ditugu lanera joan beharrik gabeko egun horiek.
Nork ez du ikusi inoiz lagun talde bat eta norbait munduarekiko harresi diren aurikularrak belarri zuloetan sartuta? Edo segapotoarekin jolasean eta bertan ez dagoenari mezuak bidaltzen? Badirudi gure ondoan daudenekin konformatu ez, eta aurrez aurre ez dagoenarekin hitz egiteko beharra sortzen zaigula. Horrelako gailuek distantzia handietako harremanak izatea ahalbidetzen digute eta alde onak ere badituela begi-bistakoa da. Hala eta guztiz ere, gertukoenganakiko erlazioa galtzeko arrazoia ez luke izan behar, ez eta aktibitate ezberdin eta fisikoak egiteko oztopoa ere.
Bestalde, bakoitzaren izatea eta informazio guztia (gizarte-segurantza, NANa…) interneten zintzilikaturik dagoenez, 
Aurreko batean, albistegia entzuten ari nintzela, berri hauxe entzun nuen: “Hemendik aurrera, seme edo alaba ipurdiko edota zaplazteko batez zigortzea ilegala izango da”. Belarrietan min egin zidan
Duela urte batzuk, baina, hau gertatzen al zen? Gure gurasoen garaian, eta baita gure garaian ere, ez zen burutik pasatzen masailako bat ematea ilegala izan zitekeenik. Bi aldiz pentsatu gabe, eta beldurrik gabe, ematen zuten (ziguten) belarrondokoa gure portaera zuzentzeko asmotan. Irakaskuntzan ere asko nabaritu da hori. Duela urte batzuk irakasleek egur gehiago ematen zieten ikasleei. Nire ustez, bere garaian belarrondoko bat ematea umea zuzentzeko ez da txarra.
Gainera, ez dut uste horrekin haurra traumatizatuko denik, edota bizitza osoan gogoratuko denik jasotako belarrondoko hartaz. Honekin, ez dut esan nahi umea jipoitzea ona denik; ezta gutxiago ere. Aitzitik, haurra fisikoki edota psikologikoki gaizki tratatzea gogor zigortu beharko litzatekeela iruditzen zait.





