Zer egingo dugu petrolioa bukatzen denean?

Denok dakigunez, automobilak gasolinari esker ibiltzen dira, baina honek asko kutsatzen du gure mundua. Inkesta batek dioenez, familia bakoitzeko bi auto daude. Beraz, erraz ikus daiteke honek suposatzen duena: gasolina kopuru handiaren beharra eta, honekin batera, izugarrizko kutsadura. Hala ere, ez dut kutsaduraz hitz egingo, petrolioari buruz baizik.
Zientzialariek diotenez, 2050. urte inguruan amaituko da petrolioa. Hortaz, zer egingo dugu? Nola mugituko dira gure automobilak? Horretarako hainbat irtenbide dago. Alde batetik, elektrizitateari esker ibiltzen diren beribilak erabil ditzakegu. Honela, ez genuke kutsatuko eta, gainera, energi iturri berriztatzailea denez, inoiz ez litzateke amaituko. Horretaz gain, ez genuke gastatuko hainbeste diru, elektrizitatea gasolina baino merkeagoa baita. Bestetik, hidrogenoari esker ibiltzen diren autoak daude. Hauek ere ez dute batere kutsatzen eta hidrogenoa amaigabea da.

Ikusten denez, hainbat aukera dago. Ez dut lehenago aipatu, baina beste energia iturrii batzuei esker ibiltzen diren autoak ere badaude, olioari esker ibiltzen diren motorrak, esate baterako. Orduan, zergatik ez dute gasolina kendu eta energia iturri hauek kotxeen motorretan ipini? Jakina da mundu honetan automobil asko dagoela eta hauek mugiarazteko petrolioa beharrezkoa dela une honetan; honek erosle asko dakar eta, honekin batera, petrolio jabeek irabazten duten neurrigabeko dirutza. Nire ustez, horixe da beste energia iturriei esker ibiltzen diren autoak ez ateratzearen arrazoia, honek gasolina ez erabiltzea ekarriko bailuke eta, ondorioz, petrolio jabeen salmentek ikaragarrizko jaitsiera izango lukete.
Nire uste apalean eta aurreko guztia kontuan izanik, energia iturri alternatiboez mugituko diren autoak ez ditugu epe laburrean erabiliko, aipatu dugun legez, interes ugari baitago tarteko. Petrolio guztia amaitu arte, beraz, jai daukagu! Eta agortzen denean, zer egingo dugu?
Amaitzeko, bideo honetan motorrek sortzen duten kea, inguruan dagoen kutsaduraren eragile aipagarria, ikus dezakezue:



















2007-Abe-19, 14:26
Unai, oso artikulu intersgaria. Azken urteetan zerbait aurreratzen ari garen arren, arrazoi daukazu eta petrolioa amaitu arte jai daukagu!!!!! >:)
2007-Abe-19, 18:12
Ez dakit zuek zer egingo duzuen, baina, ni behintzat dirua aurrezten hasi naiz Suedia alde polit horretan etxetxo bat erosi, behi eta ardi batzuk jarri, baratza landu… Bertan bizi besterik ez dugu izango hona desertua iristean.
Eta, OJO, estatubatuarrak izango dira CO2 isurketen erantzule nagusiak, baina Kanadan etxe mordoa erosten ari dira, ez dira tontoak EZ! Planeta pikutara bidali eta eurak behintzat salbu jarri!
PD: Ohartuko zineten, baino nahiko negatiboa naiz lurraren etorkizunaren inguruan…
2007-Abe-19, 18:49
Nik behintzat urte batzuen ondoren, diru pixka bat badut, auto ekologiko bat erosiko dut, badakizue hidrogenoz ibiltzen diren horitako bat.
Egia da gaur egun ezin dugula petolioa alde batera utzi zeren dena horrekin ibiltzen baita. Baina ez badugu kontzientzia sakona hartzen ezin izango dugu arazo larri honi buelta eman. ETA GAINERA ARAZO HORI EKIDITEKO TEKNOLOGIA BADUGU!!
Baina denek dakizuenez honen atzean ekonomia dago eta dirua dagoen lekuan… beste guztia bost axola du.