euskaljakintza
Abe
14

Bi sarrera dohain euskaljakintzakoontzat Bertsolari Txapelketa finalerako

Egilea: Maite    euskaljakintza       Trackback

G puntuaGipuzkoako Bertsolari txapelketako finala ikustea gustatuko litzaizueke? Bada, Gipuzkoako Bertsolari Elkartetik bi sarrera iritsi dira ikastolara igandean jokatuko den finalerako. Zuzendaritzakoek bi sarrera horiek euskaljakintzako partaideoi eskaintzea erabaki dute egiten ari garen lan txukunaren errekonozimendu gisa. Detaile polita, ezta?

Finala, honezkero jakingo duzuen legez, Donostiako Illunbe zezen-plazan izango da arratsaldeko 17:00etan. Hementxe daukazue informazio guztia.

Beraz, joan nahi duzuenon artean zozketatxo bat egingo dugu. Zozketan sartzeko, bidali mezu bat postaz edo hementxe bertan iruzkin bat idatzi. Bi sarrerak pertsona bakar batentzat izango dira; honela, irabazleak nahi duenari gonbidapena luzatzeko aukera izango du. Gelako bi elkarrekin gustura joango bazinate, biok eman izena eta, era horretara, aukera bikoitza izango duzue! Zozketan parte hartzeko baldintza bakarra bertaratuko zaretela ziurtatzea da.

Inoiz izan al zarete horrelako ikuskizun batean? Ez dakit, bada, euskal kulturaren munduan badagoen hainbeste zale mugitzen duen beste gertakaririk… Giroa aparta izan ohi da (8.000 pertsona inguru espero dira aurtengoan), maila ere ez da nolanahikoa (duela gutxi euskaljakintzan izan genuen Jon Maia bertsolaria finalean lehiatuko da eta, horretaz gain, aurten goierritarrak ere izango dira). Ez galdu, beraz, unibertso hori gertutik ezagutzeko aukera paregabe hau. Norbait animatzen da?

Finalistak

Jon Martin Jon Maia
Aitor Sarriegi Aitor Mendiluze
Jexux Mari Irazu Unai Agirre
Iker Zubeldia Benat Gaztelumendi
Zabal ezazu:
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Twitter
  • FriendFeed
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • Identi.ca
  • Meneame
  • Netvibes
  • Tumblr
  • Posterous
  • RSS
  • PDF
  • Print
  • email

2 iruzkin

Iruzkina idatzi
  • a gravatar Egilea: Maite

    Aupa!

    Sarreren zozketa arratsaldeko zortzietan izango da (ordura arte epea zabalik dago). Ez dut uste ordu horretan notarioek lan egiten dutenik, baina zin dagizuet fidatzekoa naizela!

  • a gravatar Egilea: Maite

    And the winner is… Irati!

    Ze ondo, ezta? Txori txiki batek sailkapen-saioetan han eta hemen ibili zarela esan dit; beraz, seguro finalean gozatu ederra hartuko duzula!
    Ondo-ondo pasa. Gu hementxe gelditzen gara zure kronikaren zain…

Iruzkinen RSS   TrackBack URL

Iruzkina idatzi

                                               

top
Who links to my website?