Ume horien etorkizuna gure esku dago

Urtearen azken egunean gaude. Duela aste batzuk hasi ginen urteari amaiera emateko prestatzen: ospakizunak, opariak, asmo ezin hobeak… Egun hauetan maitasuna, elkartasuna eta solidaritatea gure artean nabarmenak dira; eta, urtero bezala, jostailuen iragarpenekin batera, hasi dira ume txiroei laguntzeko iragarpen eta kanpaina hunkigarriak. Hauek ikustean, gure zorteaz jabetuta, izugarrizko gupida sentitu dugu eta nolabait erruki sentitzen garela ere esan dezakegu. Bestela esanda, hain egoera tamalgarrian bizi diren haurrak ikusteak nahigabetu egiten gaitu eta, situazio hori saihesteko ahalegin eskasak egiten ditugula ikusita, nolabait erruki sentitzen gara.
Hori horrela izanda, asko izaten dira Gabonetan hirugarren munduko umeak lagundu edo “apadrinatzeari” ekiten diotenak. Aldiz, oporrak amaitu bezain laster, mota hauetako kanpainak gutxitu egiten diren heinean, bakoitza bere betiko errutinan sartzen da, aurreko guztia ahaztu eta bertan behera geratzen dira gure asmo on guztiak. Ez al zaizue iruditzen egunero pentsatu beharko genukeela benetan gure laguntza behar duten ume horietan?
Bost segundoro ume bat hiltzen da, eta seitik batek bost urte baino gutxiago izaten ditu. Gehienetan inongo zailtasunik gabe senda edota aldez aurretik saihets daitezkeen gaixotasunak izaten dira heriotza horien kausa. Hauen guztien artean gosea da herrialde txiroko biztanleek pairatzen duten genozidiorik nagusiena. Bestalde, zenbait ikerketaren emaitzek diotenez, herrialde hauetan 2,2 milioi ume HIESak jota daude; eta VIH birusa dela eta, 12,5 milioi umezurtz geratu dira. Horretaz gain, milioika umek ez daukate oinarrizko hezkuntza jasotzeko aukerarik, ezta edateko ura lortzeko abagunerik ere. Bestela esanda, ez dituzte guztiok merezi ditugun funtsezko eskubideak bereganatzen.
Populazioaren erdia baino gehiago bizi da aipatutako egoera lastimagarri horretan (2004koak dira ezkerrean azaltzen diren datuak). Gure laguntza ezinbestekoa da arazo larri honi aurre egiteko, gu baikara aurretik aipatutako zoritxar horiekin guztiekin akabatu eta ume txiroei behingoz bizitza duina eskain diezaiekegun bakarrak. Aldiz, batzuetan gogoratzen ez garelako edota, hobeto esanda, gogoratu nahi ez dugulako, ezikusiarena egiten dugu; eta beste batzuetan, Gabonetan, esaterako, zerbait egiten saiatzen gara. Baina, zoritzarrez, hori ez da nahikoa; izan ere, gutxi batzuk baitira Gabonetan ere zerbait egiten dutenak.
Ondorengo mapak populazio txiroaren zabalkuntza erakusten digu (lodituta dauden guneak pobrezia gehien duten herriak dira). Txirotasun handiena Afrika erdialdean dago; txikiena, aldiz, Japonian.

Aurreko guztia aztertuta, gai kezkagarri honi aurre egiteko ordua iritsi dela esan dezakegu; eta, horretarako, gure alderdi geurekoiari uko egin eta benetan behar dutenei laguntza txiki bat eskaini beharko diegu. Guztia, beraz, gure eskuetan dago.




DGTk behin eta berriro esaten du errepideetan zuhurtziaz gidatu behar dela istripuak ez gertatzeko. Baina, egia da, zuk zuhurtziaz gidatzea ez duela ezertarako balio gero beste gidari batek axolagabekeriz gidatzen badu eta honen erruagatik zurekin talka egiten badu edota errepidearen egoera txarraren erruz istripua izaten baduzu.
Errepideak hobetu eta urtero berrikusi
Egun hauetan denok pentsatu dugu Olentzerori zer eskatu. Egia esan, buruan opari ugari izan ditugu. Batzuek arropa eskatuko zenuten, edo, agian, beharrezko objekturen bat, kontsolak…mila gauza. Oraintsu, ordea, Erregeei zer eskatuko diegun pentsatzen ari gara. Nik, egia esan, oraindik ez daukat garbi, baina interneten arakatzen ibili ondoren, joko batzuen berri izan dut. Hona hemen ikusi dudana.
Abenduaren 14an euskaljakintzako ikasle bakoitzari posta elektronikoz 
Aipatzekoa da, 10eko txikiko gai oro heriotzaren ingurukoak izan zirela. Oso sentiberak guztiak eta oso bertso onak entzun ziren. Hala ere, honek eztabaida ugari sortu zuen ikuslegoaren artean. Batzuek ondo pasatzera gindoazela eta gai alaiagoak behar zirela zioten, eta beste batzuek, gaiak aproposak zirela. Nik hasiera batean lehenengoen iritzia babestuko nukeen, baina horrelako bertsoak entzun eta gero, eta malkoa ateratzeko zorian eduki nuela kontuan hartuz gero, gaiak erabat gustatu zitzaizkidala esan beharrean nago.
Buruz burukoan lan hauek egin behar izan zituzten Beñatek eta Aitorrek: binaka, gaia emanda, puntutan, zortziko txikian zortzi bertso; ondoren, gaia emanda, sei puntuko motzean hiruna bertso; eta azkenik kartzelako lanean, bakarka, gaia emanda, nahi den doinu eta neurrian hiruna bertso.
Bi bertsolarien jardunean ikusle guztiok benetan gozatu genuen. Biek erakutsi zuten finalean egotea merezi zutela eta ikusleok txaloz eskertu genien. Beraz, horrela bukatu ziren bertso puntuagarriak. Puntu guztiak batuz, txapelduna… Aitor Mendiluze!!! Txapela, merezitako ondorioa dudarik gabe.






