Alonso eta McLaren taldearen arteko haustura
Azken egunetan ikusi ahal izan dugunez, McLaren eta Fernando Alonsoren artean dagoen erlazioa hautsitzat eman dezakegu. Halaber, esan dezakegu datorren denboraldian, egunkari askok adierazten duen bezala, Fernando talde berean ikustea zaila izango dela, Ron Dennis eta Fernando Alonsok gero eta gutxiago hitz egiten baitute. Honen guztiaren zergatiak ulertzeko, hastapenetik azaltzen hasi beharra dago.
![]()
Alonsok urte hasieran, McLaren taldean sartzean, urte oparotxoa izango duela pentsatu zuen. Baina ez daki bere lankideak, Lewis Hamiltonek, gauzak oso gogor jarri behar dizkiola bere estreinaldian. Urte hasiera bikaina dute bi gidariek, azken honek batez ere, lehenengo aldia izateko oso ondo moldatzen ari baita. Dena ondo doa Monacoko zirkuitua iristen den arte. Hemen, Alonso eta Hamiltonen arteko harremana aldatzen hasten da. Hamilton, inongo arrazoirik gabe, bere lankidea aurreratzen saiatzen da irratitik bere ingeniariek hori galarazten saiatu arren. Alonso konturatuta dago bere telemetriako informazioa ezkutatu beharra daukala; izan ere, Alonsok bere autoan egindako hobekuntzak Hamiltoni pasatzen baitzaizkio. Ondorioz, inongo esfortzurik egin gabe, britainiarrak kotxe hoberena eskuratzen du.
Gauzak honela, McLaren taldea bitan banatzen da. Hamiltonen mekaniko eta ingeniariak eta Alonsorenak. Informazioa ezkutatzen hasten dira eta Alonso eta bere patroiaren arteko loturak hausten hasten dira. Artean, Ron Dennis gehiago arduratzen da Lewisi gertatzen zaionarekin Alonsok lortzen dituen emaitzekin baino. Baina benetako lotura apurketa hori Hungaroring zirkuituan gauzatzen da. Alde batetik, ia denok dakigu gertatutakoa larunbateko kalifikazio saioan. Alonsok Hammilton izorratu duela adierazten du FIAk. Honen ondorioz, salaketa bat jasotzen du Alonsok eta atzeratuta atera beharra dauka lasterketan. Aldi berean, Ron -erabat haserre ikusitakoarekin- Alonsorengana joaten da esplikazio eske. Ordutik aurrera, Alonso eta Dennis ez dira gehiago “aurpegietara” begiratu. Bestetik, prentsa britaniarra Alonso gogor kritikatzen hastend da eta alemaniar egunkari batzuk ez dira atzean geratzen. Aipatu behar da kritika horietatik asko Alonsoren izaerari zuzendutakoak direla.
Horren ondorioz, asturiar gidaria talde barruan deseroso samar dago. Egunkari guztiek bistakoa dena galdetu arren (ea bere lekua Mclaren taldea den edota urte amaieran taldea utzi behar duen), Fernando galdera horiei guztiei uko egiten saiatzen da.
Britaniar taldea gauzak okerrera ezin dutela jo pentsatzen ari denean, Ferrari eta McLaren arteko espioitza kasua plazaratzen da. Badirudi Nigel Stepney eta Mike Coughlan ingeniariek beraien artean taldeko informazioa elkartrukatzen dutela. Ferrarik hau guztia FIAra salatzen du eta erakunde honek, kasu guztia aztertu ondoren, inoiz ikusi ez den isuna ezartzen dio McLaren taldeari: 100 milioi dolar (72 milioi euro). Hori gutxi izango balitz, konstruktore txapelketako puntu guztiak erretiratzen zaizkio. Dena den, gidariek beraien puntuazioak mantentzen dituzte.
Denok dakigun bezala, azken lasterketetan Alonsok Hamiltonekiko zuen tartea gutxituz joan den arren, gaurkoan erretiratu egin behar izan du, munduko txapelketa bere etsaiaren eskuetatik inoiz baino gertuago utziz. Halere, oraindik ere edozer gerta daiteke aurtengo txapelketa zoro honetan… Zein iritzi duzue auzi honi buruz?







2003ko azaroaren 22. Sydney. Ingalaterra eta Australiako errugbiko selekzioek norgehiagoka gogor batean ari dira munduko kopa jokoan baitago. Australiak etxean jokatzen du eta horrek taldea bultzatzen du, baina ingelesek ez dute esku hutsik joan nahi. Jokalariek laurogei minutu luzez sufritu ondoren, azken minutuan, Jhonny Wilkinson joko zabaltzaile ingelesak drop bat sartzen du, Ingalaterrako selekzioa munduko txapela aldarrikatuz eta, adituek diotenez, historiako errugbiko munduko txapelketa onenari amaiera emanez.
Hala eta guztiz ere, Zelanda Berriari aurre egingo dion hainbat selekzio badago. Nire ustez, Hegoafrika da horietatik garbiena. Nahiz eta bere jokalaririk onenetariko bat, Schalk Burger, lehen partiduan
Christian Aid
Honez gain, beste klima aditu batzuek esan dutenez, tenperatura igoera honen ondorioz, 2080. urtean munduko biztanleriaren heren batek, 2.300 milioi pertsona, ez du behar guztiak asetzeko urik izango eta beste 600 milioi pertsonak ez du ahora eramateko janaririk izango. Honela, errefuxiatuen kopurua izugarri handituko da, batez ere, baliabide hauek eskuratzeko piztuko diren gerrate ugariren ondorioz. Aidekoek











