euskaljakintza
eka
30

Amaiera ezin hobea ibilbide luze bati agur esateko.

Egilea: anazabal    jakintzako berriak       Trackback

Iaz nire herrikide den Junek egin bezala, nik ere ikastolari agurra artikulu honen bidez eman nahi diot. Lehengo asteko ostiralean eman genion amaiera afari eder batekin ikastolan igarotako urteei. Adierazi ezin den sentimendu triste eta, aldi berean, pozezko batekin aurkitu nintzen gaua aurrera zihoan heinean. Urteetan atzera begiratu nuen eta ahaztuko ez zaizkidan oroitzapenez betea zegoela ikusi nuen. Onak zein txarrak baina nire bizitzan zeresan handia eman dutenak. Orain egoera bestelakoa da, txiki-txikitatik elkarrekin egon ostean nork bere bizitzarekin aurrera egingo du giro ezberdin batean. Ikastolan aspaldi izan den talde berezi eta garaiezinak agur esango dio, beraz, Jakintzako familiari.

Ostiraleko afaria hizpide hartuz, aipatu beharra dago gure gelako mutilek izan zuten lana beraiek aritu baitziren zerbitzari eta sukaldari lanetan Jokinen gidaritzapean. Neska koadrila, ostera, poteoan aritu ginen afari ordua iritsi bitartean. Niri, hala ere, gehien afari ondorengoa gustatu zitzaidan. Han zegoen saltsa eta esan beharra!!! Batzuek urtean zehar gertatutako gaizki ulertuak konpondu, besteek elkarri txisteak kontatu eta konturatzerako goizaldeko ordu biak ziren. Elkartetik irten eta tabernetarako bidea hartu genuen. Bertan izan ginen hauek itxi artean. Goizeko hiru eta erdiak joak zirela jende gehienak etxera joateko erabakia hartu bazuen ere, parranda zaleenok Segurara joan ginen egunak nola argitzen zuen ikustera. Honela, bada, gosaltzeko ordurako etxean ginen eta ondoren, nekeak eraginda, lotara joan ginen afaria errepikatu beharra dagoela hausnartuz. :smile:


Cool Slideshows!

Zabal ezazu:
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Twitter
  • FriendFeed
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • Identi.ca
  • Meneame
  • Netvibes
  • Tumblr
  • Posterous
  • RSS
  • PDF
  • Print
  • email

3 iruzkin

Iruzkina idatzi
  • a gravatar Egilea: anazabal

    woww!!
    A ze nolako argazki sorta!! Kostata baina azkenean ondo geratu da :grin:. Beno ni, behintzat, errepikatuko den esperantzan geratzen naiz aiooo

  • a gravatar Egilea: egarmendia

    Hau da hau azken artikulu puska!!!! jajaja
    Hasiera zerorrek eman zenion eta amaitu ere hala egin behar!!! argazkietaz hobe ez ezer esatea ez dakit ba ere dezenterik egongo ote den, egia esan ez dut horiei begira egoteko astirik artu nahiko lan daukat bestela ere…
    Ni Alaitzekin ados, egunen batean errepikatu beharrekoa!!:wink:
    Eta zorte on selektibitatera goazen guztioi!!!
    aioOoOoOoO

  • a gravatar Egilea: Maite

    Animo mordo bat selektibitatera zoazten guztioi!!! Ziur nago aurrekoek erraza dela esango zizuetela baina trago txarra pasa egin behar…Eutsi goiari hiru egun berehala pasatzen dira eta!!! :wink:

Iruzkinen RSS   TrackBack URL

Iruzkina idatzi

                                               

top
Who links to my website?