HIRUGARREN MUNDUA
Denok dakigu gaur egun zein egoeratan aurkitzen diren hirugarren munduko familiak, eta badakigu hirugarren munduko biztanleak Asian eta Afrikan bizi direla normalean. Bertako jende asko goseak eta egarriak jota hiltzen da, edo bestela edozein motatako gaixotasun batengatik, sendatzeko botikarik ez daukatelako.
Hori gutxi balitz, herrialde hauetako ume asko eta asko, bizi ahal izateko, txiki-txikitatik hasten dira lanean. Gainera, beraiek erabiltzen dituzten lan tresnak, guk erabiltzen ditugunekin alderatuz, izugarri atzeratuak dira. Esaterako, egurra eta pisuzko gauzak astoz garraiatzen dituzte alde batetik bestera edo, bestela, bizkar gainean.
Herrialde txiro hauetako jendeak egun askotan ez dauka zer jan, eta egiten duten lan guztiaren truke miseria bat besterik ez dute jasotzen. Hainbat kasutan ez dute oinetakorik erabiltzen eta, erabiltzekotan, beraiek plastikozko botilekin eta bi zapirekin egindakoak izaten dira. Arropa kontuan, ez dute arropa askorik erabiltzen, ez baitaukate zer jantzi eta, hotza egiten duenean, horietako asko gaixotuta hiltzen dira.
Hori guztia jakinda, oraindik ere gu kexu eta kexu gara. Behar ez ditugun gauza asko eskatzen ditugu, eta ez dugu bakerik ematen hura lortu arte. Etxebizitzei begira, adibidez, gureak eta beraienak alderatuz, alde handia dagoela ikusiko dugu. Izan ere, gure etxeak gutxi gorabehera handiak, beroak, politak, erosoak eta tresna berriz beteak dira. Beraienak, ordea, oso xinpleak dira, lau egurrez eta lastoz egindakoak, hotzak, logela eta sukalderik gabekoak…
Kontuan izan beharreko beste alderdi garrantzitsu bat eskolatzearena da. Guk protesta besterik ez dugu egiten ez dugulako ikastolara joan nahi edo ez dugulako ikasi nahi edo ez zaigulako ikastea gustatzen. Edonola ere, 3. munduko haurrek ez daukate hori aukeratzerik; izan ere, beraiek ikasi nahi bai, baina ez daukate horretarako aukera askorik. Askok ez dakite ez idazten ezta irakurtzen ere! Gu eskolaz ahaztu nahian eta beraiek, berriz, ikasteko aukera baten bila.
Benetan tamalgarria da duguna apreziatzen ez jakitea. Ez zaizue horrela iruditzen? :sad: Esan beharra dago, dena den, nahiz eta nahikoa ez izan, gaur egun GKE ugari dagoela pertsona horiei laguntzeko prest. Gero eta jende gehiagok, gainera, adoptatu edo besoetan hartzen ditu horrelako umeak azkenaldian maiz burutzen diren kanpaina ezberdinen ondorioz. Hori dela eta, gero eta lan handiagoa egiten ari gara denon artean.
Amaitzeko, zera esan nahi nuke: laguntza beharrean dagoenari laguntza eman behar zaio. Ea poliki-poliki beharrizan gorrian dagoen jendea egoera tamalgarri horretatik ateratzea lortzen dugun!

















2007-eka-20, 23:57
Kaixo laguna:
Zure idatzi oso txukuna eta interesgarria iruditu zait. Hala ere, hurrengo galdera gehituko nioke:
Zergatik gertatzen da guzti hori?
Horri erantzutea ez da batere erreza eta gainera erantzun kontrajarriak aurki ditzakegu nori galdetzen diogun. Baina gauzak noizbait aldatzea nahi badugu ezin diogu galdera hori egiteari utzi, pobreziaz eta edozein arazoaz hausnartzerakoan.
Matematikan bezala beste kontuetan ere, oso garrantzitsua da arazoa ondo planteatzea, hortik aurrerako lan guztia antzua izan ez dadin.
Demagun etxean itogin bat dugula. Zein izango da lehendabiziko lana? Nik ontzi bat jarriko nuke haren azpian. Baina nahikoa al da hori? Mr. Bean-entzako agian bai, baina ez guretzat. Ura nondik sartzen den bilatu eta zuloa konpondu beharko dugu, ontzi bat bete orduko beste bat jartzen ibili nahi ez badugu.
Laguntzea ongi dago baina pobreziaren jatorria antzematen ez badugu…
Oporren lasaitasuna aproposa izan daiteke horretaz hausnartzeko.
Mila esker nire iruzkina irakurtzeagatik eta uda goozatu!
2007-eka-22, 16:57
Iepa iepa iepa!!! bueno jakin det denak aprobau dezuela kurtsoa (edo aprobau dizuela) ta horregatik zoriondu nahi zattuztet!!!!
gu ere hemen gabiltz ikasi eta ikasi (beti bezala, karkar) eta ia 3 azterketa falta zaizkigu kurtso honi amaiera emateko!!!
Nire udako oporrak oso motzak izango dira aurten, lana dela eta baina lasai, zuek kurtsoa hasten duzuenean joango gara bixitan ikastolara!!!
beno ba besarkada bat Oñati aldetik eta ondo segi!!!!
Oharra: artikulua oso interesgarria.
Maitane
2007-eka-24, 12:16
Aupa, Jota! Zer moduz bizi gara? Ikasi eta ikasi eta lan eta lan??? Ummmmmm, interesgarria!!!! :mrgreen: Ea, bada, zuk ere dena gainditu eta bisita egitera etortzen zaren!!
Aaa! Oso ondo legoke, azterketak bukatu ondoren, tartetxo bat hartzea eta euskaljakintzan zure 1go urteari buruzko kronikatxo bat idaztea (nola joan zaizun, ikasketak zailak egin zaizkizun, aukeraketarekin asmatu duzun edo nahi duzun beste edozer) besteok zure esperientziaz balia gaitezen. Zer iruditzen??? :wink: