euskaljakintza
mai
16

Ipuin batean bezala -JOAN MARI IRIGOIEN

Egilea: ezabaleta    irakurlearen txokoa       Trackback

IrigoienJoan Mari Irigoien 1948. urtean jaio zen Altzan (Gipuzkoa). Ingeniari ikasketak egin zituen eta irakaskuntzan eta itzulpengintzan jardun izan du. Gaur egun, euskal literaturaren gorenera iristea lortu du. Olerkigintzan eta nobelagintzan aritu den arren, azken honek eman du ezagutzera. Bere lehen liburua, Oilarraren promesa, 1973. urtean kaleratu zuen. 1975. urtean, berriz, Irun Hiria saria lortu zuen “Hutsetik esperantza� olerki bildumari esker. 1983. urtean Hego Ameriketako errealismo fantastikoaren ukitua duen “Poliedroaren hostoak� eleberria kaleratu zuen. Urte batzuetara, 1987an, “Udazkenaren balkoitik� argitaratu zuen eta 1989an, “Babilonia�. Azken honekin Euskadi Saria lortu zuen. 1991n bigarren olerki liburua argitaratu zuen “Denborak ez zuen nora� izenburupean. Handik urtebetera, “Lur bat haratago� nobela kaleratu zuen eta ondorengo urteetan etengabe joan dira bere lanak argia ikusten.

2002an argitaratu zuen nik irakurri dudana, “Ipuin batean bezala� eta ordutik zazpi argitarapen izan ditu liburuak. Idatzi duen azkena, zeinarekin Zilarrezko Euskadi saria lortu duen, “Komunista.com� izan da. Berari buruz gehiago jakin nahi baduzue egin klik hemen eta bere lanen kritikak irakur ditzakezue hemen sakatuz gero.

Giro hartan, Sararen gogoak jauzi eta jauzi egiten zuen, bere iraganeko oroitzapenetatik inguruan ikusten zituen pazienteengana edo haiek zituzten elkarrizketetara…

Orduan… orduantxe erabaki nuen medikua izatea! Gizon handia behar baitzuen, zinez, gure ama salbatu zuena.

Liburuak plano desberdinak aurkezten dizkigu. Bi pertsonaia nagusi, bakoitzak bere aldetik bere istorioa kontatuz. Gizon bat, emakume bat, bakoitzaren bizitzaren gorabeherak eta bien artean sortzen den maitasun istorioarenak.

Ukitzen ditudan loreak zimeldu egiten dira. Ukitzen ditudan eguzkiak itzali egiten dira. Ukitzen ditudan gizonak zapuztu egiten ditut. Gizon ona zara eta ez dizut minik egin nahi, ez zaitut zapuztu nahi. Ene oraingo ametsa, gainera, bestelakoa da eta hor ez du ezein gizonek lekurik. Beharbada, medikuz aldatu beharko nuke. Bai, aldatu egingo dut. Izan zoriontsu. Sara.

azalaPertsonaia hauetako baten bizi gorabeheratsuaren eraginez, euren bideek bat egiten dute. Halere, iraganaren itzalek beraien bizi pozak estaliko dituzte. Bizitzako kolpe gazi eta gozoak nahasten ditu idazleak eta zenbait nahiren ondorioak, inoiz imajina ezin ditzakegunak. Modu estrategikoan narraturik, Sara eta Anderren biziek irakurlearen barrenera heltzea lortzen dute.

Sara, neskato gaztea dela, maitasunak bultzatuta, etxetik urrun joaten da, amarekin haserre eta gainontzekoekin harremana galduz; baita lagunekin ere. Anderrek, berriz, maitasun kontuetan ez du zorte gehiegirik izan eta bizitzaren alor horri ia ateak itxi dizkio Sara ezagutzen duen arte. Ander Altzako mediku da orain eta bertako kontsultan ezagutzen du Sara. Neskaren iragan gogorra begi bistakoa den arren, maitemindu egiten da eta bere alboan egon nahi du. Bere aldetik, Sarak ere ez du zorte gehiegirik izan maitasun kontuetan eta ateak itxita dituela uste duen arren, Anderri, asko kostata, zabaldu egiten dizkio. Horrela, bien iragana, batez ere Sararena, orainaldiko gertaerekin nahasirik, bizitzako gauza ederrenen kontakizun garratz, baina aldi berean goxo, egiten digu idazleak. Dena hobetzen dela uste dutenean, alaba izan ondoren, iluntasuna nagusitzen da euren bizitzan.

Bai nik ere esan dezaket bizi izan naizela, Pablo Nerudak bezala. Eta are gehiago. Oraindik ere bizitzen jarraitu nahi baitut. Sarak eta Leirek nigan bizirik iraun artean, eta zoritxarrari irri bat edo beste osteko gai naizen neurrian. Eguzki bat edo beste…

Liburu hau lagun batek gomendatu zidalako irakurri dut eta zuei irakurtzeko gomendioa luzatzen dizuet, liburu arina, erraz irakurtzeko modukoa izateaz gain, barrura heltzen den horietakoa ere badelako. Errealitatea, fantasiako ukituekin, nahiz eta askotan ez jakin errealitatea noraino hel daitekeen edo fantasia noiz sartzen den jokoan.

Zabal ezazu:
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Twitter
  • FriendFeed
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • Identi.ca
  • Meneame
  • Netvibes
  • Tumblr
  • Posterous
  • RSS
  • PDF
  • Print
  • email

4 iruzkin

Iruzkina idatzi
  • a gravatar Egilea: tari

    kaixo eneritz!!! dakizun bezala liburu hau benetan ederra iruditu zitzaidan, negar malkoren batek busti zituen orrietako letra dantzariak… gainera askotan hitz egin dugu gai horri buruz eta badakizu zer pentsatu handia ematen didala.

    drogak zulo beltzak dira eta zoritxarrez saldu eta erosi egin daitezke. Zulo beltz horretan eroriz gero zer gertatzen primeran erakusten digu liburuak.

    beno eneritz ea bihar bisitatxoren bat egiten didazun, oraindik ez zare etabehin ere bisitan joan.

    ikusi duzun bezala euskara jaos erabili dut zure txoko honetan nire iritzi apala adierazteko.

    Izan huntsa!!! jejeje

    MUXUXXXXX!!!

  • a gravatar Egilea: tari

    gauz abat jartzea ahztu zait. Maitasaunaren indarra edo maitasaunaren itsutasuna ere argi ikusten dira liburuan. Sentimenduak ezin dira kontrolatu, sentimenduek kontrolatzen gaituzte gu, zoritxarrez edo zorionez…

    MUXUXX

  • a gravatar Egilea: ezabaleta

    Kaixo tari!!! Arrazoi duzu! sentimentuek kontrolatzen gaituzte, onerako? txarrerako? batek daki baina kontrolatzen saiatzen bagara gauzak gaizki atera ohi dira.
    Eskerrik asko liburu zoragarri hau gomendatzeagatik. Muxu eta besarkada handi bat agur!

  • a gravatar Egilea: euskaljakintza» Blog Archive » Odolean neraman- JOAN MARI IRIGOIEN

    [...] geroago, Lur bat haratago nobela. Idazle benetan oparoa, azken urteetan argitaratzen jarraitu du, Ipuin batean bezala (2002, Elkar), Odolean neraman (2004, Elkar) eta Bestea da mundua (2008, Elkar) izan dira bere [...]

Iruzkinen RSS   TrackBack URL

Iruzkina idatzi

                                               

top
Who links to my website?