Harrikatzea, onar al daiteke?
Harrikatzea antzina sortutako asasinatze edo tortura mota bat dela esan daiteke. Bere helburua honako hau da: kondenatuak gerriraino batzuetan eta beste batzuetan leporaino lurperatzen dituzte, ondorenhiltzen diren arte harriak botatzeko. Metodo honekin zigortuak poliki-poliki hiltzen dira, pertsona batek denbora luzez iraun baitezake bizirik eta konortea galdu barik kolpe bortitzak jasoz. Ez dago esan beharrik hiltzeko era honek sufrimendu izugarria eragiten duela kondenatuarengan.
Asasinatze era hau, gaur egun, Afrikan eta islama duten herrialdeetan bakarrik burutzen da. Honela, sexu harreman “ilegalak� dituzten emakumeak zigortzen dira. Heriotza hauek ekidin nahian, GKE (Gobernuz Kanpoko Erakunde) bat dago, Amnistia Internacional, buru-belarri murgildurik. Erakunde honek gogor ekin zion lanari bi emakume salbatu ahal izateko eta horrela izan zen. Bi emakumeak Parisa eta Shamameh Ghorbani dira. Gehiago jakin nahi baduzu bi kasu hauetaz, sar zaitez hemen.
Edonola ere, kasurik garrantzitsuena, nahiz eta beste guztiak ere oso garrantzi handikoak izan, Safiya Huseinirena da, jende ugari mobilizatu baitzen bere absoluzioaren alde. Bere herrian, Nigerian, adulterio egin zuela egotzi zioten eta, ondorioz, harrikatua izatera kondenatu zuten. Baina emakume honek zorte handia izan zuen, ez baitzuten kartzelara sartu eta bere familiarekin bizitzen jarraitu baitzuen. Safiyak gaizki egin zuen gauza bakarra da ezkondu gabe haurdun geratu eta umea izatea. Ezkontzatik kanpo haurdun geratzea debekaturik dago eta emakume asko harrikatze sistemaz kondenatu edo zigortu dituzte hori dela eta.
Gaiari amaiera emateko, esan beharra daukat harrikatze sistemaren bidez hil nahi dituzten emakumeei laguntza eskaini behar diegula, burugabekeria hau ezin baitaiteke onartu. Nik horretarako aukera bat eman nahi dizuet, ez du lan handiegirik suposatzen eta arriskuan dauden emakumeek asko eskertuko dute. Gune honetan sartu eta zuen datuak bidaliz gero, harrikatze-zigorra salatzen duen gutun bat ailegatuko zaio Iraneko gobernuari. Egin dezagun zerbait jarraian ikusiko dituzuen irudiak errepika ez daitezen!























2007-mai-07, 22:37
Niri izugarria iruditzen zait, ezin da hitzekin esan. Bada garaia, bakarkakoen ekimenez gain, guk baino indar eta botere gehiago duten gobernuek ere eskua sar dezaten… :cry:
2007-mai-08, 11:31
Gizakiak berak zenbaitetan lotsatu egiten nau. Gizonak askotan, gehiegitan. Gobernuek eta erlijioek ia beti. :oops::cry:
2007-mai-08, 11:32
Oso izugarria iruditzen zait, irudiak gogorrak dira, pasada!!!, baina ondo datozkigu herrialde horietan zer gertatzen den jakitzeko.
2007-mai-08, 16:44
Eskerrik asko zuen mezuengatik, nire ustez ez da beti edo askotan gizona izaten maltratu hauek egiten dituena, baina gaur egun hori denez “modan” dagoen gaia gizona ematen du gaizkile bakarra. Maite, arrazoia duzu guk baino botere gehiago duten pertsonek zerbait gehiago egin beharko lukete.
2007-mai-11, 13:04
Kaixo, duela egun pare bat telebistako iragarkiak ikusten ari nintzela harriturik geratu nintzen imagina batzuk ikusten, 17 urteko neska bat nola hiltzen zuten ikusten zen, sistema harrikatzearena zen eta lotsagabekeria bat iruditu zitzaidan hori ikustean. Besterik gabe adierazi nahi dizuet kaleko jendeak zerbait egin behar dugula harrikatze sistemaren aurka zeren indarra duten pertsonek, gobernuak, herrialdeak… ez dute egiten. Asasinatze era hau gelditu egin beharra dago. Gainera oraindik 7 emakume eta gizon bat daude harrikatze sistemarekin hil behar dituztenak.
2007-mai-11, 23:14
Aupa, Edurne!
Nik ere ikusi nuen eta, benetan, nola da posible? 17 urteko neska gazte bat lurrean eta bere inguruko guztiak ostikoka…hil arte! Hildakoak ezin dira berpiztu baina zigortuak izateko zain dauden horien bizitzak salba daitezke.
Dena den, gauza batekin erabat harrituta gelditu nintzen: gizonezko bat dago zerrenda horretan! Uste nuen emakumeek baino ez zutela zorigaitz hori…