Elikagai transgenikoei buruz kontuan hartu beharrekoak
Greenpeacek bere gunean elikagai transgenikoak naturaletatik bereizten dituen zerrenda bat egin du. Zerrenda honen bidez, bakoitzak ikus izango du zein produktu diren benetan naturalak eta zeintzuk, bestetik, transgenikoak. Honi esker, supermerkatuetara joatean, bien arteko bereizketa egin ahal izango dugu.
Erakunde honek honekin lortu duena legearen aldetik produktu transgenikoei buruz dagoen informazioa eza konpontzea da. Webgune honetan bi zerrendekin egingo dugu topo. Bata berdea izango da eta bertan agertuko dira zeintzuk diren benetan naturalak. Bestean, zerrenda gorrian, produktu transgenikoak azalduko zaizkigu. Hauekin izan beharko dugu kontu. Elikagai transgenikoen izenak emateaz gain, gune honetan hauek ekoizten dituzten enpresen izenak ere agertzen dira. Gai honek benetan kezkatzen bazaituzte, egin klik helbide honetan edo, bestela, informazio gehiago eskuratzeko lortu Greenpeacek argitaratu berri duen Zerrenda gorria eta zerrenda berdea izeneko liburua.
Baina zer esanahi du transgeniko hitzak? Ezaugarri berriak izateko material genetiko berriren bat txertatutako izakia da, hau da, genetikoki eraldatua izan dena. Zenbait multinazionalek produktu hauek erabiltzen dituzte etekinak handitzeko.
Edonola ere, elikagai transgenikoek osasunean eta ingurunean eragin kaltegarriak izan ditzakete:
- Elikagai hauek naturalak direnen inguruan jarriz gero, beste barazki espezien arteko kutsadura gerta daiteke.
- Osasunerako arriskutsuak izan daitezke. Hauek dituzten geneek antibiotikoenganako erresistentzia eragin dezakete, bakterioak gero eta indartsuagoak bihurtuz.
- Erasotzen dituzten intsektuen aurka egiten dutenez, ekosistemaren oreka apur dezakete.
- Baimendu gabeko produktu bat zabaltzeak, bestalde, izugarrizko hondamendiak ekar ditzake.
Garbi dago, gaur egun, honelako produktuak areagotzen ari direla. Gainera, daukagun informazio urria dela eta, ez gara ohartzen hauek gure osasunean izan ditzaketen ondorio latzez. Dena den, Greenpeacek egin duen lanak arrisku hauek guztiak aintzat hartzen lagunduko digulakoan nago.



















2007-api-26, 19:23
Nik azokako eta fruteriako fruta eta barazkiak jaten ditut eta oraingoz ongi nabil. Agian urte batzuk barru intoxikazioz hilko naiz. Batek daki…
2007-api-27, 9:45
Beti akordauko naiz, Bixen horretaz hitz egiten.
ai
amaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaa
ai
ai
aii
arkitulu interesgarria, benetan Leire!^^
2007-api-27, 9:50
Gauza naturalak jan beharko…. laster etxeko balkoian baratza bat jarri beharko dugu!!!!jejeje.
aiouuuu leire :kiss: