euskaljakintza
api
23

Esfortzuari fobia: gero eta alferrago

Egilea: xakelari    orokorra       Trackback

Teknologia aisialdiaren zati handiagoa bilakatzen ari da aurrera egin ahala. Izan ere, telebistak, Internetek, eta abarrek esfortzu ñimiñoa eskatzen dute aisialdiko ekintza tradizionalekin alderatuz gero. Hori dela eta, kirolak, mahai jokoak edo irakurketak, besteak beste, ospea galdu dute.

Egia esan, ez da harritzekoa teknologiaren aurrerapenak eragindako lan gutxiagoren beharrak gero eta alferragoak bilakatu baikaitu. Irensten errazak diren telesail, film eta lehiaketek denbora ugari kentzen duten eta ahalegin nabarmena eskatzen duten ekintzak ordezkatu dituzte.

Baina, kaltegarria ote da azken urteotako joera hau? Dirudienez, indarra galtzen joan diren ekintzek bizi-kalitatearen hobekuntza dakarte; adibidez, kirolak osasuntsu mantentzeko egokiak dira, mahai jokoek burmuina lantzen laguntzen dute edo irakurketak hizkuntzaren erabileraren trebetasunean eragin zuzena du.

Hala ere, teknologia berriak ezin dira suntsitzailetzat hartu gaurkotasunezko berriez informatzeko modu aproposa dira eta. Telebistak eta Internetek, esate baterako, informazio eza ikaragarri gutxitu dute.

Ondorioz, arazoa konpontzeko bidea ez da teknologia hauek alde batera uztea, esfortzuaren eta aisiaren arteko oreka aurkitzea baizik.

Zabal ezazu:
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Twitter
  • FriendFeed
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • Identi.ca
  • Meneame
  • Netvibes
  • Tumblr
  • Posterous
  • RSS
  • PDF
  • Print
  • email

4 iruzkin

Iruzkina idatzi
  • a gravatar Egilea: nayerza

    arrazoia duzu bai! nire kasuan ez dakit internet eta telebistak eragina izan duen nire alferkerian..baina gauzak errazago bilakatzeak eragin negatiboa ere izan dezake!
    :???:

  • a gravatar Egilea: Nikolás

    Nire uztez telabizta eta internet alferkeria anditzen dute ete asko gainera interneten zoro pila daude eta telebiztan pailazoak putak eta marikoiak baino ez daude

  • a gravatar Egilea: ruben

    Egia da telebistak edo internetek alfertzen gaituzten baina gaurko teknologiak bizitza errazten digu.Adibidez,zuk kotxe bat bilatu nahi duzu eta kalera joan bekarrean, interneten orri asko aurkitu ahal duzu kotxea aurkitzeko. Horregaitik egungo teknologiak abantaila eta desabantaila dauka.

  • a gravatar Egilea: xakelari

    Ba bai. Nik ere internetean ordu dexente pasatzen ditut, ez duelako esfortzurik eskatzen. Gero lana egin behar denean… pilak jarri behar!!

Iruzkinen RSS   TrackBack URL

Iruzkina idatzi

                                               

top
Who links to my website?