Archive | martxoa, 2007

Grafologiaz geure burua ezagutzen

Grafologia, pertsona baten idazkera aztertuz, haren izaera zein den jakiteko helburua duen jakintzaren alorra da. Hau aztertzeko modurik egokiena orri zuri batean gutun bat idaztea da. Egokiena idazluma bat erabiltzea izango litzateke, baina gero eta gutxiago erabiltzen denez, boligrafoz idatzitakoak ere balioko digu.

Zaila da hasiera batean grafologia bezalako zerbait menperatzea. Hau dela eta, lehenik ezaugarri nagusiak aztertzen ikasi behar da eta, ondoren, xehetasunak. Esan bezala, inondik markatu gabeko orri zuri batean idatzitako testu bat aztertzea izaten da egokiena, ikastolan hartutako apunteak edota lanak, esaterako, azkar eginak nahiz aurrez ongi prestatuak izan baitaitezke eta ez dute balio. Aldiz, gutuna momentuko zerbait da, naturaltasun osoz idazten dena. Behin orria idatzia dugula, ondorengo ezaugarri hauek, eta beste asko, jakina, azter ditzakegu:

Orriaren ertzetan utzitako marjinaren arabera:

grafologiaGoiko marjina:

  • Txikia: zakarkeria.
  • Arrunta:autokontrola.
  • Handia: barnerakoitasuna, pertsona lotsatia edota pertsonalitate falta.

Beheko marjina:

  • Txikia: Letra txikia bada, zorroztasuna adierazten du, zikoizkeria puntu batekin. Letra handia dutenek beraien buruaganako autoestimu handia dute. Goiko marjina handia eta behekoa txikia den kasuetan nola erreakzionatuko duten ez dakigun pertsonen aurrean gaude.
  • Arrunta:ezer esanguratsurik ez.
  • Handia: normalean beharra izaten da (esatekorik ez). Baina, kontakizunak aurrera jarraitzen duenean pertsona zuhurra izango da.

Ezkerreko marjina:

  • Eskasa: iraganean mantentzeko joera, lotsatia.
  • Arrunta ordena, autokontrola, kulturaduna eta gustu estetiko onekoa.
  • Zabala: erabakiak hartzean kementsua dena, eskuzabala.
  • Txikitzen doana: naturala, zuhurra.
  • Handitzen doana: pazientziarik gabea, pertsona bizia.

Eskuineko marjina:

  • Eskasa: ekonomia begiratzen duena, kanporakoitasuna, abentura eta arriskurako grina duena.
  • Arrunta: gustu estetiko onekoa.
  • Zabala: etorkizunaz beldur dena.
  • Txikitzen doana: konfiantza eskaintzen duena, desordenatua.
  • Handitzen doana: egoera berriei ihes egiten diona.

Goiko eta beheko marjinak berdinak:

  • Orientazio zentzumen ona duena, gainditze pertsonalerako grina duena eta kontrolatua.

Ezker eta eskuineko marjinak berdinak:

  • Gustu literarioak dituena (poesia, esaterako, gustuko duena), pertsona sentibera, kulturaduna.

Testuaren makurtzearen arabera:

  • Ezkerrerantz (\\\\\\\\\): pertsona itxiak, barnerakoiak, konkistatuak izatea dute gustuko eta ez konkistatzea, gainera batzuetan egoistak ere badira.
  • Bertikala (lllllllllll): burua beti bihotzaren gainetik duten pertsonak. Gehiegikeriak ez dituzte atsegin eta ez dira batere aldakorrak.
  • Eskuinerantz (/////////): makurtze maila zenbat eta handiagoa aurreko ezaugarriak orduan eta gehiago berretsi eta handitzen dira.

Hauez gain, beste ezaugarri mordoa daude nolakoak garen azaltzen laguntzen digutenak, baina ezin guztiak aipatu. Hala ere, garrantzitsua da hizkera bat aztertzean, jarraitu beharreko pausoen hurrenkera.

Lehenik, ordena, marjinak eta letren arteko distantzia. Honek pertsonaren organizazio eta planifikazio maila zein den ezagutzen laguntzen du. Jarraian, letraren tamainak autoestimu maila adieraziko digu. Makurdurak pertsona itxia edo irekia den aztertzen du, gehienbat, eta idaztean erabilitako norabideak (zuzena, gorantz edo beherantz) baikorra, egonkorra… den erakusten digu. Idaztean egiten den presioak pertsona bakoitzaren maila energetikoa edo gaixorik ote dagoen adieraz dezake eta azkartasun eta formak ere eragina dute honetan guztian.

Hau guztia azaltzen duten orriak ugariak dira, nahiz eta euskarazkorik aurkitu ez dudan. Informazio gehiagorako, klikatu hemen.

Comments { 2 }

Tatuajeak ez dira atzo goizekoak…

tatuajeaNahiz eta jendeak uste duen tatuajeak gaur egungo moda bat direla, hau ez da horrela, nahiko nahastuta gaude. Eurasiako praktika zahar bat da; izan ere, lehenengoak orain dela 7000 urte inguru azaldu baitziren momia batzuen gorputzetan. Kultura desberdinetan tatuajeak era diferentean erabiltzen dira. Esaterako, batzuk azala zauritu eta odolez egiten dira, beste batzuk, aldiz, tintaz…

Europarrei dagokienez, hauek 1770. urtera arte ez zituzten tatuajeak deskubritu. Edonola ere, tatuaje hitza ‘tatoo’ ingeles hitzetik dator eta hau ‘tatau’ hitzetik. Kolpekatu edo markatu esan nahi du.

Lehen aipatu dugu tatuajeak kultura desberdinetan era desberdinetara erabiltzen direla. Gaur egun, jende askok dauka bat edo beste, eta erabilerak erabat ezberdinak izan daitezke: zerbaitekin edo norbaitekin identifikatzeko, erlijioagatik, polita egiten duelako… Ez hori bakarrik, animalia batzuk ere tatuatuak izaten dira baina hau gehienetan identifikatzeko izaten da.

tatuajeak2Tatuajeen iraupena dela eta, komeni da esatea zenbait tatuaje bizitza osorako izaten dela, baina orain dela gutxi oso modan jarri da epe luzerako egitea, ez betiko. Epe hori bukatzean, tatuajea desagertzen hasten da. Bizitza osorako egiten zirenak, orain dela gutxi arte, bertan gelditzen ziren; hala ere, gaur egun, badago borratzeko teknika bat laserra erabiliz.

Azken aldi honetan jende askok eramaten dituen arren, badago beste jende bat hauen aurka dagoena. Hauen esanetan, txarrak dira azalerako. Dena den, antza denez, toki garbi eta fidagarri batean eginez gero, ez dago inongo arriskurik.

Amaitzeko, argazki hauetan ikus dezakezuen bezala, edozein marrazki egin daiteke. Zer deritzozue? Zuek badaramazue bakarren bat?

Comments { 6 }

ZORIONAK, ELI!

Gaur, gure Eliren (1, 2, 3) urtebetetzea da eta, egun berezia denez (Korrika hemendik ordu batzuetara igaroko da Ordiziatik), imajinatzen dut ez dela etxean ikasten egongo, kalean baizik lagunekin egun berezi hau ospatzen eta antolatuta dauden ekintzetan parte hartzen.

Zaudela zauden tokian, zorionik beroenak opa nahi dizkizut, Eli. Ondo-ondo pasa eta ea gustuko duzun eskaintzen dizudan abesti hau: 😉


powered by ODEO

Ska musikak baditu ere erritmoan lau urtaro,
naturarekin bera baitator, bai armoniotsu zeharo.

Negua, uda, udaberria, nahiz udazkena igaro,
dantza eta festa ez da faltako, ugari eta oparo.

Naturarekin bat, sustrai bera du skinhead Reggaek,
naturarekin bat, sustrai bera du Skak,
naturarekin bat, sustrai bera du skinhead Reggaek,
naturarekin bat, sustrai berak du Skak.

Kingston, Jamaikan, berrogei gradu, dantzatzeko beroegi,
Ska mantsotu ta sortu dute Reggae
Neguko hotza iritsiko da baina berokia eskegi
Hankak bizkorrago mugi itzazu, ta martxa segi, segi!

Naturarekin bat, sustrai bera du skinhead Reggaek,
Naturarekin bat, sustrai bera du Skak,
Naturarekin bat, sustrai bera du skinhead Reggaek,
naturarekin bat, sustrai berak du Skak.

Kingston, Jamaikan, berrogei gradu, dantzatzeko beroegi,
Ska, Ska, Ska!
Ska mantsotu ta sortu dute Reggae

-Berotzera? Hemen kaskamotz, hemen skinhead boy!
-Nahiago erritmo lasaia, gustora dantzatzen skinhead girl!
-Elkarrekin Reggae, gau ta egun!
-Ta bultza ta saka, tal bultza ta saka Ska!

Naturarekin bat, sustrai bera du skinhead Reggaek,
Naturarekin bat, sustrai bera du Skak,
Naturarekin bat, sustrai bera du skinhead Reggaek,
naturarekin bat, sustrai berak du Skak.

Comments { 4 }
-->