euskaljakintza
mar
28

Gero eta auto tuneatu gehiago

Egilea: anazabal    orokorra       Trackback

auto tuneatuaGaur egun pil-pilean dagoen gaia tuneatutako autoena da. Tuning-a nork bere autoari nahi duen itxura ematearen ekintza da. Batez ere, Alemanian praktikatzen da hau, bertan sortu baitzen 1960 eta 1970 urte inguruetan. Dena den, eragin gehien izan duen estiloa Estatu Batuetakoa da, bertako kaleetan imajina ezin daitezkeen autoak ikustea posible baita. Autoaren originaltasuna lortzeko tuneatzen du jende gehienak. Fenomeno hau gazteen artean hedatu da, batez ere. Jendeak sekulako dirutza xahutzen du horrelako autoetan, karrozeria nahiz barnekoa aldatzen.

Egia da, kalean hauetako auto bat ikustean arreta galdu eta begira geratzen garela. Batzuetan ateratzen duten neurrigabeko hotsagatik eta beste batzuetan, aldiz, diseinua gustuko dugulako. Kontua da, kotxe hauek errepidean ibili ahal izateko, baimen berezi bat behar dutela motorrean aldaketaren bat egina badute.

Estilo mordo bat daude: Importe, Custom, Rat, Barroco, Extreme… Esan daiteke komunitate bakoitzak bere estiloa duela eta bertako autoei nabari zaiela.

Tunina moda bat bezala har dezakegu, diseinua eta pertsonalizazioa gustatzen zaion jendearen artekoa. Batzuentzat tuneatzen ikasteak denbora luzea darama baina beste batzuek gustuz egiten dute eta dirutza gastatzeko prest daude.

Jendeak helburu ezberdinetarako tuneatzen ditu autoak. Batzuek kotxeak beraien “tokea�izan dezaten tuneatzen dute. Gehiengoek, ordea, lasterketetan lehiatzeko prestatzen dituzte.

Jarraian datorren bideoan ikus dezakezue ez dela aparteko autorik behar tuneatzeko:

mar
26

Ordizian, gazteak piropoketan

Egilea: Maite    hitzaro       Trackback

Ordiziako Udaleko Euskara Zerbitzuak gazteei zuzendutako III. Piropo Lehiaketa antolatu du, herriko ikastetxeekin elkarlanean. Lehiaketa, gazteen artean euskarazko erregistro kolokiala sustatzeko EBPNtik (Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia) egiten den lanaren proposamen berria da.

Martxoaren 30 bitartean, euskara@ordizia.org helbidera euren piropoak bidaltzeko aukera izango dute 14 urtetik gorako gazteek. Era berean, ikastetxeetan nahiz udaletxean (Kale Nagusia 26) aurkez litezke lanak, eta bertan eskura daitezke, halaber, lehiaketa arautzen duten oinarriak.

Hiru maila edo adin-tarte bereiztu dituzte lehiaketako oinarrietan: 14-15 urte (DBH3), 15-16 urte (DBH4) eta 16 urtetik gorakoak. Lagun bakoitzak ezin izango du esamolde bat baino gehiago bidali, eta esamolde guztiek jatorrizkoak eta norberak sortuak izan beharko dute. Hots, originaltasunari erreparatuko zaio, “inork esan gabeko hori, inork esango ez lukeen moduan� esateari.

Gaia, euskarazko piropoa da; esamoldeak euskaraz behar du izan, euskara bizi eta askean. Izan ere, epaimahaiak bereziki begiratuko dio testuaren zuzentasunari, jatortasunari eta egokitasunari. Hauxe adierazi dute Euskara Zerbitzutik:

Lana aurkezten duen gazteak ondo pentsatu beharko du maite duen horri zer esango liokeen, eta, batez ere, nola esango liokeen. Garrantzitsua da euskarak ematen dituen aukerak arakatzea, bideak bilatzea, euskarak ere bide bat baino gehiago baitu.

Proposamen guztien artean, hautapen batzorde batek aukeratuko du maila bakoitzeko piroporik onena. Horien egileek, diru-saria jasoko dute, bai eta saritutako leloa serigrafiatuta daramaten 10na kamiseta ere, nahi izatera euren lagunen artean banatzeko.

Aurreko bi urteetako piropo lehiaketara lan asko aurkeztu izan dituzte Ordiziako gazteek, eta antolatzaileek lanak izan dituzte piropoak hautatzen. Gauzak hala, honako gomendioa egin nahi diete gazteei: “Laburra bi aldiz hobea da, baita piropoetan ere!�.

Aurreko urteetan egin den antzera, lehiaketara aurkeztutako piropo guztiak bildu eta poltsikorako liburuxka batean argitaratuko dituzte Euskara Zerbitzukoek.

« Aurreko orrialdea  Hurrengo orrialdea »
top
Who links to my website?