XXVIII. Koadrilen Arteko Futbol Txapelketa
Urtero bezala, jada hasia da Ordiziako Koadrilen Arteko Futbol Txapelketa , aurtengoa hogeita zortzigarrena da. 11 talde daude guztira eta lehenengo zortziak final laurdenetara pasatuko dira. Ondoren, final erdiak izango dira eta, azkenik, final handia.
Urte honetan geuk ere atera dugu gure taldea bertan parte hartzeko. Izena Rockus jarri diogu (ez galdetu zergatik geuk ere ez dakigu eta). Aurrekoan, geure lehen partida jokatu genuen eta 15-0 galdu genuen; hori bai, txapelketako talde hoberenetariko baten aurka eta, gainera, gure taldean 9 bakarrik azaldu ginen. Umiliazio hori jasan ondoren, hurrengo partidan 4-1 irabazi genuen, emaitza horren ondorioz, txapelketako 7. postuan geldituz. Baina, gure zoritxarrerako, ondoren 2-0 galdu genuen, nahiz eta irabazteko aukera garbiak izan.
Hurrengo partidua talde okerrenetariko baten aurka dugunez, irabazteko esperantza handia dugu. Lortuko bagenu, jada final laurdenetan egongo ginateke. Gure lehen urtea dela kontuan hartuta, ez legoke gaizki final laurdenetara pasatzea nahiz eta bertatik hurrengo fasera pasatzeko aukerarik ez izan. Arrazoia zein den galdetuko diozue zuen buruei? Bada, ligan zortzigarrena bukatzen duenak, ondoren, final laurdenetan lehenengoa bukatu duen taldearekin topatu beharko luke. Beste era batera esanda, talde hoberenaren aurka jokatu beharko genuke, eta horiei irabaztea ezinezkoa litzateke!
Edonola bukatuta ere, txapelketa amaitzean, zatirik onena tokatzen da: talde guztien arteko bazkaria. Jokalari guztien %50ek gutxi gorabehera horrexegatik hartzen du parte bertan, egun horretan Ordiziako parrandarik handienetarikoa izaten baita.
Hemen duzue txapelketako web orria. Bertan, liga nola doan ikusteko aukera izango duzue beste zenbait datuen artean.



Mr. Bean bueltan dugu egin berria duen bigarren filmarekin, “Mr. Bean´s Holiday� izena duena. Aktore honen izena, Rowan Atkinson da. Ingalaterran estreinatuko dute gaur bertan eta Espainian, berriz, bihar.
Gaur egun pil-pilean dagoen gaia 





