Banbu japoniarra
Uzta on bat jaso ahal izateko, hazi ona, simaur ona eta ureztaketa konstantea behar dira. Baina hori jakiteko ez dugu nekazari izan behar. Badakigu nekazaria ez dela geldituko haziari begira, egonezinez, uzta galduko ote duen beldur eta ez duela bere indar guztiz oihukatuko:
Hazi, behingoz!
Japoniako banbuarekin oso gauza berezia gertatzen da. Diotenez, ez da egokia urduri edo egonezinak diren pertsonentzat. Honako hau da banbu japoniarraren prozesua:
Haziak landatzen dira, simaurra bota eta egunero ureztatzen da.
Lehen hilabeteetan ez da ezer nabariko.
Lehen urtean ez dugu aldaketarik ikusiko.
Bigarren urtean ere ez.
Ezta hirugarrengoan ere.
Nekazari berri edo trebatu gabeko batek ezertarako balio ez duten haziak erosi dituela pentsatuko luke. Baina ez, haziak primerakoak izanda ere, zazpi urte behar dira lehen aldaketak nabari izateko. Harrigarria zera da: zazpigarren urtean, 6 asteetatako denbora tartean, gure banbu japoniarra 30 metro baino gehiago neurtzera irits daiteke. 30 metro! Sei asteetan bakarrik!
Sei aste bakarrik behar izango ditu 30 metroko altuera lortzeko? EZ, JAUNA! 6 aste eta 7 urte behar izango ditu. Izan ere, lehen zazpi urte horietan, haziaren jarduera pasiboa dirudien arren, banbua sustrai sendoez osatutako sistema korapilatsua sortzen ari da lur azpian. Eta horri esker, sei aste horietan, abiada handiz izango duen heziera jasateko gai izango da.
Eta hau guztia zertarko kontatzen dizuet? Banbuaren adibidea abiapuntutzat hartuz, honako hau azaldu nahi nizueke:
Gure eguneroko bizitzan, gure eguneroko arazoei konponbide azkarrak eta garaipen presatiak besterik ez dizkiegu ikusten. Ez dugu ulertzen arrakasta barneko heziketa baten ondorioa dela eta bere denbora behar duela… Asko eta asko dira epe motzean emaitza ikaragarriak espero dituztenak eta ez lortzearen egonezin horrengatik, helburua lortzear daudela, alde batera uzten dutenak dena. Batzuek zorte handia izan arren, arrakasta lortu duten gehienak iraunkorki eta koherenteki saiatu dira, momentu eta egoera egokia iritsi arte. Zaila da egonarri gutxiko pertsona bati horrelako zerbait eskatzea baina… gauzak halakoxeak dira; sekulako zortea edo saiakera gogorra.
Jakinaren gainean egon behar dugu zenbait egoeratan, nahiz eta gure ustez ez den ezer gertatzen ari, nonbait, hor azpian, ziur zer edo zer ari dela aurrera egiten. Ezertaz ez jabetzea frustrantea gerta liteke. Orduan, momentu horietan, banbuaren heziera prozesua gogoratu beharko genuke. Honela, ezer egin gabe geratzen ez bagara (hazia nekazari on batek bezala zaintzen badugu), hasiera baten ezer ez gertatu arren, ez dugu dena alderatuko, aurrera jarraituko dugu onartuz eta sinetsiz barnean zerbait aldaketa bat jasaten ari dela. Bukaeraraino heltzen garenenan, arrakastari eusteko behar den adorea, kemena eta ohiturak jada garatuak izango ditugu. Azken batean, arrakasta zera baita: ohitura berriak, aldaketa ugari, ekintza mordoa eta pazientzia handia behar duen prozesuaren amaiera.
Denbora… Zein gutxi gustatzen zaigun zain egotea! Presaka egiten dugu dena, nahiz eta inork ez jakin zehazki horren zergatia. Aurreikusten genuen denboran nahi ditugun emaitzak agertzen ez badira, itxaropena galtzen dugu, gure ametsak baztertzen ditugu eta auskalo zenbat astakeria gehiago egiteko gai garen! Estresa, antsia, irrika, depresioa eta antzekoak bakarrik lortzen ditugu presaka ibili eta pazientzia ez izatearen ondorioz…
Nik zera proposatu nahi dizuet (eta honekin jada amaitzen dut): Ekinaren ekinez, lasaitasunez eta datorrena onartuz jardutea. Ezinegoa izeneko toxina gobernatzea, gure arima, zertxobait behintzat, senda dezagun. Nahi duzuna, amesten duzuna lortzen ez baduzu, ez etsi! Agian, sustraiak sortzen ari zara oraindik…



Oraingo honetan, Goierri kulturaz josi zaigu. Aste osoa Goierriko herrietan zehar ekitaldiak egon ondoren, larunbatean Ordiziara iristen da
Ez al gintuzke harrituko Euskal Herritik milaka kilometrora gaudela Loreak Mendian edo beste euskal esanen batekin soinean atzerritar bat ikusteak? Bitxikeria hau gero eta ohikoago bilakatzen ari da lagun arteko hasiera izan zuen enpresa bati esker…
Hau gutxi izango balitz,
Lortu duten arrakasta itzel hau gutxi balitz, aisialdirako zenbait lan ere egin dituzte. Zenbaitzuen artean aipagarrienetakoa aurten 4. urtez ospatuko den Zarauzko
Gizaki guztiok amesten dugu, baina ia goizero jaiki ondoren, ez gara oroitzen amestu dugunaz. Beste batzuetan, aldiz, amesgaizto bezala ezagutzen ditugun kimera horietatik aztoratuta esnatzen gara, baina ez zaie garrantzirik ematen. Gertatu ohi da, ametseta bat behin eta berriro errepikatzea, eta zer esan nahi duen ez dakigunez, kasurik ez egitea. Arazoa bestelakoa da, zer gertatzen da ezin baduzu amets hori amesteari utzi? Eta zerbait berezia bada? Inoiz arduratu al zaitu amets batek? Hala bada, zergatik ez amets horri esanahi bat aurkitu; edo, lo egiteko arazoren bat baduzu, horri erremedio bat eman?
Freudek ametsak nahiak betetzeko modu bat zela esaten zuen, baita amesgaizto gisakoak ere. Guztiek ezkutuko desioak edo bete ez diren gurariak azaleratzen dituztela. Hau guztia, ongi azaldurik duzue 





