euskaljakintza
ira
16

ZORIONAK, XABIER!

Egilea: Maite    jakintzako berriak       Trackback

“Maite, gaur Xabier azaltzen da Diarion. Gipuzkoako espediente akademiko onenenaren saria jaso du…” Horrelaxe hasi dut goiza, albiste hobezin honekin! Gero, dei gehiago, azkenean egunkaria nire eskuetan izatea lortu dudan arte. Hantxe zegoen bera, Diarioko lehenengo orrialdean, hain berezko duen lotsa-ausardia punttu horrekin kamerari begira…

Elkarrizketa arretaz irakurri dut: motibazioa, lan ohiturak eta konstantzia aipatzen ditu. Erabat ados. Nik uste dut hortxe dagoela guztiaren giltza. Egunero ditugun eginkizunetan, edozein direlarik ere, pasioa, gogoa eta ikasteko eta hobetzeko grina jarriko bagenitu, gauzak oso bestelakoak lirateke zentzu guztietan…

XabierXabierri buruz gauza asko esan daiteke: idazteko duen sentsibilitate berezi hori (azken urteotako Beasain Idazlehiaketako sariak edo euskaljakintzan idatzitakoak lekuko), zientzia arloko gaiei heltzeko maiz erakutsitako heldutasun eta sakontasuna, marrazteko duen aparteko gaitasuna (ikastolan edonon aurki daitezke berak egindako horma-irudiak)… Gogoan ditut, bereziki, Harkaitz Canori egindako irrati-elkarrizketa, euskaljakintzari buruz idatzitako artikulu paregabea edo iaz DBHO 1ekoek Fisikan egindako lanekin burututako bideoa.

Dena den, nire ustez, badu zerbait hori guztia baino garrantzitsuagoa, ikasketa mailarekin lotura zuzena ez duena: pertsona bezala duen kategoria. Xabier, zorionak, bihotz-bihotzez! Onena opa dizugu euskaljakintzako guztiok zure ibilbide berrian.

Xabierrek euskaljakintzan idatzitako artikuluak:

Zabal ezazu:
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Twitter
  • FriendFeed
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • Identi.ca
  • Meneame
  • Netvibes
  • Tumblr
  • Posterous
  • RSS
  • PDF
  • Print
  • email

6 iruzkin

Iruzkina idatzi
  • a gravatar Egilea: jaizpurua

    Zorionak Araña!!!
    Benetan poztu nau albiste honek, egindako zure lan eta esfortzuek saria merezi dutela garbi baitago!
    Beno ba nik ere zorte ona opa dizut!!!
    LASTERARTE!!!

  • a gravatar Egilea: jolaus

    Zorionak Xabi!

    June bezala, ni neu ere asko poztu nintzen atzo gauen, taberna batean geundela, zure argazkia DVren portadan ikusi nuenean. Ondo merezia duzu sari hori, noski baietz!!!

    Etorkizun bikaina daukazu zure eskuetan Xabi. Ondo aprobetxatu dituzun gaitasunak.

    Tira, disfrutatu ezazu zure familiarekin eta segi aurrera indartsu!!

    Ah! Ahaztu baino lehen. Jakinsteineko irakurle batek, zuk idatzitako azken artikuluan iruzkintxo bat utzi dizu. zure erantzuna jaso beharko lukeela iruditzen zait.

    Ondo segi Xabi!!!!

  • a gravatar Egilea: xarana

    Aupa lagunok!
    Ezer baino lehen, sentitzen dut azkenaldi honetan txoko hauek gehiegi ez bisitatzea. Egia esan, “aspaldiko” euskaljakintza eta korreoari begiratua egitea otu zait gaur, aspaldiko partez, ordenagailuaren gainean sortzen hasia zen hauts geruza fina kentzen ari nintzela.

    Eta artikulu honekin egin dut topo. Zinez, DVko portadan nire argazkia ikusteak edo artikulu hau irakurtzeak, ez dakit zerk hunkitu nauen gehiago. Zure hitzak zirraragarriak dira benetan, Maite. Oilo ipurdia ere jarri zait! June eta Jokinen erantzunak ere eskertzekoak dira, baita atzokoan hare zoriontsuago egin ninduten dei eta aipamen guztiak ere. Guztion artean benetan maitatua sentitzea lortu duzue, eta zerbait aitortzea nahi baduzue, zuetako askoren sostengurik izan ezean, horrelako ezer inoiz lortuko ez nukeelaren uste osoa dut. 9,69 horren atzean gauza asko daude, pertsona asko, animo asko, ezin ahaz daitezkeen aholku bikain asko. Garbi dago, beraz, azken zenbaki horren zati handi bat nire ondoan egon zareten horien artean batu duzuela. Nire aldetik, eskerrik asko esatea baino ez dut, sentitu zaitezte arrakasta honen zati eta zoriondu ezazue, noski baietz, zeuen burua. Nik neuk zoriontzen baitzaituztet zareten bezalakoak izateagatik.

    Ea aurrerantzean ere horrelako albiste pozgarrien berri izateko aukerarik dugun, nire antzera zuetako beste edozeinen eskutik. Eta gogoan izan albiste pozgarriak hamaika direla, egunkarietan azaltzen ez badira ere.

    Zorterik onena opa dizuet guztioi.

    Oharra: Jokin, assar-en erantzunaz jabetu naiz jada, ea orain gaia hari erantzuteko moduan oroitzen dudan.

  • a gravatar Egilea: Manu

    Aupa Xabier:
    Larunbat goizeko gosaria niretzat berezia izan zela esan behar dizut. Azukreak kafesnea gozatzen duena baino dezente gehiago gozatu zuen egunaren hasera DVko portadan zu ikusteak.
    Ondoren, arretaz irakurri nuen elkarrizketa.
    Jakintza ikastolaren izenean bi gauza esan nahi dizkizut Xabier. Alde batetik zorionik beroenak eta bestetik esker mila. Ez dakizu zenbat poztu den Jakintza ikastolako familia albiste horrekin!
    Bukatzeko Xabier, zorterik onena zure bizitzako ibilbide berrian.

  • a gravatar Egilea: magic

    Zorionak Xabi:

    Dakizun bezala, mendira alde egin nuenetik gutxitan ateratzen naiz herritik, baina larunbatean bazkari bat nuen eta, a zer eguna igaro nuen!!! Nor da Xabier Araña? Noren semea da? Hain ikasle ona al da?…. gisako galderekin matxakatu ninduten. Nolanahi ere, aitortu behar dizut zuri esker barruan daramagun harrotasun punttu hori azaleratu ziztzaidala eta ezin izan nuen nire poza ezkutatu.
    Horregatik, besterik ez bada, mila esker eta zorterik onena arkitekturako ikasketetan opa nahi dizut.

  • a gravatar Egilea: Koro

    Apa, Xabi:

    Errioxan nintzen egunkariko lehen orrialdean zure argazkia ikusi nuenean. Oraindik bodegan sartu gabe eta “de kabo a rabo” irakurri nuen zure entrebista.

    Zorionak berriz ere. Espediente hoberenetakoa zinela banekien, HOBERENA izateak ez ninduen harritu eta izugarrizko poza sentitu nuen.

    Autobuskada jende ginen Errioxan eta egun osorako kontua piztu zen. Fardatzeko aukerarik ez nuela galdu konfesatu behar dizut!

    Badakit nire gaia ez zenuela gustuko, eta horrexegatik eskertzen dizut gehiago jarri zenuen arreta.

    Zorte on opa dizut hemendik aurrerako bizitzan!

    Nire laguntza beharko bazenu, zalantzarik gabe etorriko zarelakoan,

    Koro

Iruzkinen RSS   TrackBack URL

Iruzkina idatzi

                                               

top
Who links to my website?