Ordizia kantuz!
Hitzaro euskara elkartetik jaso dugu iraila-urriko Ordizia Kantuz egitasmoaren berri. 5 emanaldi prestatu eta dagoeneko horietako bi pasa diren arren, euskaljakintzan egitarau osoaren berri eman nahi dizuegu.

Ondorengoak dira hemendik aurrera ikusgai izango ditugunak:

Azpimarratzekoa da gure lankide Anari entzuteko aukera izango dugula hurrengo ostegunean (Barrena Kultur Etxean, 21:30ean). Pantxoa eta Peio ere Ordizian izango ditugu kantu afarian. Jendearekin batera ohiko kantu tradizionalak abesteaz gainera, disko berriaren aurkezpena egingo dute urriaren 20an Ordiziako Plaza Nagusian eskainiko duten kontzertuan. Kantu-liburuxkak, ogitartekoak, sagardo-kupela, garbiketa… Lanak izango dira guztia ondo antolatzen! Hitzaro Euskara Elkartetik laguntza eskertuko lukete; beraz, norbait egun horretarako sortuko den lan-taldean laguntzeko prest egongo balitz, bulegora deitu (943 162366) eta izena ematea besterik ez du. Euskaljakintzatik emanaldi ezberdinetan parte hartzera animatu nahi zaituztegu!







Udako azken joan-etorriak ematen ditugun bitartean, urteroko kantak eta koplak errepikatzen dira. Behin eta berriz ikasturte berriaren hasiera dela, ikasle berrien sarrera eskoletan, honelako matrikulazio zenbakiak izan direla, batzuk hizkuntza eredu batean eta beste batzuk bestelakoan… Dena berri den ikuspuntutik begiratuta. Dena den, horrekin batera urterokoa den ekintza garrantzitsu bat ere aipatu beharrean gaude, udazken hasieran izan ohi den bezala, 








