euskaljakintza
Abu
31

Palestina hotela- JOSEBA IRIONDO

Egilea: haizea    Irakurlearen txokoa       Trackback                                          Idatzia inprimatu Idatzia bidali

IriondoJoseba Iriondo Orbegozo Azpeitian jaio zen 1969an. Kazetari ikasketak egin ondoren, bere lehen urratsak Euskadi Gaztean eman zituen. Ondorengo hiru urteak Madrilen korrespontsal bezala jardun zuen. Iraken ere egon zen guda korrespontsal modura. Gaur egun, berriz, EITBko albistegietako aurkezle da. Irakeko egonaldian pairatutako hainbat gertaerarengatik Palestina hotela bere lehen liburua idaztea pentsatu zuen.

Joseba Iriondok idatziriko liburu hau irakurtzearen arrazoietako bat Iraken inguruan gertatzen ari zirenak bertan egondako norbaiten ahoz edo lumaz jakin nahi nituelako izan zen, lehenengo pertsonan, alegia. Nik Euskal Herriko kazetari batek Irakeko guda gertutik nola pairatu zuen jakin nahi nuen. Horrez gain, duela bi urte Durangoko azokara joan nintzenean, kazetari-idazlea liburua sinatzen ari zen eta orduntxe erostea erabaki nuen.

Palestina hotelaSadamen agintearekin bukatuko zuen gerra hasteko, Estatu Batuak Irakek arma suntsitzaileak zituela esan zuen. Nazioarteko erakundeen onespena, alde batetik; eta, bestetik, Espainia, Britainia Handia eta Italia bezalako hainbat estatuk bere alde egiteak behar zuen adorea eman zion estatu ahaltsuari okupazio eta gerra ekintzetan hasteko.

Mundu osoan manifestazio jendetsuak izan ziren arren, aurrera jarraitu zuten. Geroago jakin izan da faltsuak zirela amerikarrek aipatutako arrazoiak eta benetan Irak bereganatzeko arrazoi nagusia petrolioa izan zela. Argi ikusten da diru kontuak tartean daudenean, edozer zilegi dela…

Gerra honetan inbaditzaileek ez dute sekula euren militar hildakoen edo zaurituen inguruko informaziorik eman albistegietara; hori bai, Bagdaden hildakoak bertako biztanleak izan direnean, harrotasun osoz erakutsi izan dituzte hilotzen gorpuak. Bertako biztanleek tortura, hilketa edo beste hainbat gordinkeria jasan izan dituzte. Iriondok egoera horiek berak ikusi zituen bere begien aurrean. Bonbek ere zauritu eta hildako asko utzi zituzten kazetaria bertan zegoenean. Iriondoren lanbide bereko hainbatek ere bizia galdu zuen, horien artean, José Couso kamerak.

Liburua modu sinple batean dago idatzia eta behar diren argibideekin. Duen adierazpen onagatik oso erraz irudika zaitezke zu guda haren erdian. Horrez gain, gerraren aurretik nolako egoera zegoen ere azaltzen du liburuak.

Ezbairik gabe, gaur egungo gertakariak gustuko dituen edonori liburu hau irakurtzea gomendatzen diot. Amaitzeko, Palestina Hotelaren aurkako erasoaren bideoa jarri nahi nizuen baina topatu ez dudanez, beste hauek dituzue ikusgai, gerraren zentzugabeaz pixka bat gehixeago ohartzeko

Abu
27

ARIKETAK SORTU

Egilea: Maite    Uncategorized       Trackback                                          Idatzia inprimatu Idatzia bidali

Ariketak, azterketak, gurutzegramak…sortzeko gune interesgarriak:

  • Webquestions 2.0: modu oso errazean jarduerak sortzeko software-a. Euskaratu dugun artxiboa ere jaits dezakezu. Honi buruzko informazio gehiago IKteroetan.
  • Hot Potatoes: mota ezberdinetako ariketak (aukera anitzak, bi zutabeak lotu, hutsuneak bete…) jarduerak sortzeko software-a.
  • Quizbox: HTML kodea ematen du galdeketa gure blogetan ipintzeko.
  • Rubistar (proiektuen balorazio txantiloiak sortzeko gunea
Abu
24

MEXIKORA EDO VENEZUELARA? (II)

Egilea: ibaimendia    Orokorra       Trackback                                          Idatzia inprimatu Idatzia bidali

Venezuelako Boliviako Errepublika edo “República Bolivariana de Venezuela� da bere izen osoa, eta oso estatu handia da, ia Espainiaren bikoitza. Hori dela eta, oporraldi batean dena ezagutzea ezinezkoa litzaiguke, baina hilabete eta erdiko bidaia leku zoragarri honen ideia nagusi bat egiteko aukera aproposa izan daiteke.

Venezuelaren edertasunean, bere herriaren apaltasun eta xehetasunaren aurrean naturaren handitasuna eta indarra dugu. Kontrasteen lurra dugu Venezuela. Horren lekuko dira Canaima parke naturaleko ur jauziak, basamortuaren gogortasuna, Orinoco ibaiaren deltaren handitasuna, llanoetako faunaren aberastasuna, basoetako flora dibertsitatea, Karibeko hondartzen edertasuna… Laburbilduz, dena daukan lurraldea dela esan daiteke.

Zerbait bada, ordea, benetan diz-diz egiten duena, hori Orinoco ibaiaren delta da. Bertan indigenak bizi dira, kanpoko mundu zibilizatuaren eraginik apenas jasan ez duten Guaraoak horren lekuko. Txikiak, ile beltz eta lisodunak eta arrasto indigena tipikoenekin, euren hizkuntza eta kultura propioa dute, eta hauek ezagutzea benetan aberasgarria da edonorentzat. Errekaren gainean dituzte euren bizilekuak: ibaian sartutako egurrezko posteak oinarri, egitura ere egurrezkoa eta palmeren hostoekin osatutako teilatua. Enbor bakarretik eraikitako “Kuriara� izeneko kanoa estiloko batzuekin garraiatzen dira ibaian gora eta behera, bertan ez baitago ez errepiderik ezta apenas lur finkorik ere.

Ez dira, ordea, Guaraoak Venezuelako indigena bakarrak, Pemon izenekoak ere badira, Canaima parke nazionalaren barruan topa ditzakegunak, eta hauek ere kultura propioarekin. Auyan-tepuy izeneko tepuy erraldoiaren magalean bizi dira. Tepuyak munduan beste inon aurkitzen ez diren mendi arrokatsuak dira. Flora endemikoa dute eta batzuk 3000 milioi urte baino zaharragoak dira, mundua bera sortu zenekoa, alegia. Bertatik erortzen da El Salto del �ngel edo Karepaku-pa merú bertako etnia indigenaren hizkuntzan, munduko ur-jauzirik garaiena dena (ia 1000 metrokoa). Oihan tropikalez inguratua, aldi berean, Sabana handia edo Gran Sabana deiturikoaren barnean dago, Amazonaseko basoaren bihotz-bihotzean.

Lautadak “Los Llanosâ€? ere ezin ahantz ditzaket. Bertan dago Venezuelako animalia espezie barietate eta kantitate handiena eta, gainera, landaretzaren eskasia eta orografia laua direla eta guztiz ikusterrazak dira; batez ere, urtaro lehorrean, ura metatzearekin batera animaliak ere biltzen baitira. Hemen aurki ditzakegu, besteak beste: Kaimanak (babak), suge mota ezberdinak (anakondak, kobrak…), iguana bezalako musker mota ezberdinak, munduko karraskari handienak diren chiguire edo kapibarak, jaguarrak eta beste hainbat felino, bufaloak bezalako ugaztun erraldoiak, tximinoak, milaka hegazti espezie (guakamaioak, tukanak, arranoak, loroak, perikitoak…) eta baita elefanteak ere!!! Kar, Kar! Azken hau gezurra zen!

Honekin nire artikuluari amaiera ematen diot baina, bukatu baino lehenago, aurreko zatian plazaratutako galderaren erantzunak nahi nituzke. Zein aukeratuko zenukete Mexiko ala Venezuela?

Oharra: Dakizuen bezala, argazkilaria ni neu naiz. Aurrekoan esan nizuen bezala, argazkiak nik ateratakoak izatean, xarma berezi bat dute. Begira itzazue eta goza!

Abu
13

AHOZKO AZTERKETA

Egilea: Maite    Orokorra       Trackback                                          Idatzia inprimatu Idatzia bidali

AHOZKO AZTERKETA

Bi atal ditu: batetik aztertzaileek ematen duten testu baten laburpena egin behar da eta; bestetik, eskintzen diren bi gaietatik bat aukeratu eta horretaz mintzatzea. honako alderdi hauek neurtzen dira:

a) Idatzizko hizkuntza-eredu zuzenetik hurbil dgoen hizkera-modea erabiltzeko gaitasuna.

b) Azalpenak hizkera landuan, erregistro landuan emateko gaitasuna. etxeko edo lagunarteko hizkerak ez dira nahikoa.

c) Azalpenen egokitasuna eta zehaztasuna. berba egitea ez da nahikoa. Azterketariak mintzamolde egoki eta zehatza erabiltzeko gai ote diren neurtu nahi dute aztertzaileek.

d) zuzentasuna, egituren eta ahoskeraren aldetik. Egitura traketsak, gramatikalak ez direnak, edo ahoskera traketsak penalizatu egiten dira.

Hona hemen aztertzaileek kontuan hartzen dituzten alderdiak:

  • Azterketaren zati hau gainditzeko, azterketariak euskal giro batean normaltasun osoz, komunikazioari trabarik egin gabe, parte hartzeko gauza dela frogatu behar du.
  • Beti ere kontuan izaten da hiztun guztiek ez dutela hitz-jario eta etorri bera: batzuek beste bazuek baino moteltxeago hitz egiten dute. Honek ez du, berez, nota jaisten. Euskaldun berriek abiadura gutxiagoz hitz egitea harritzekoa ez bada ere, entzuteak eta haria jarraitzeak ez lukete aztertzailea ernegarazi behar. Beraz, abiadura minimo bat ere eskatzen da, zein den esatea oso zaila gertatzen bada ere. Ezin dugu ahaztu batzuetan EGA lanpostu baterako giltza dela: ahozko azterketa hau erraztea baino gehiago sendotzea da helburua, EGAdun bihur daitezen benetan euskaraz gai direnak. Bestalde, hitz egitearen zuzentasuna oso kontuan hartzen da. Aberastasunari ere begiratzen zaio (hiztegia, egiturak, lotura logikoa).
  • Ahozko azalpenaren ariketan, ikasleek nahitaez eskaintzen zaizkien gaietariko bati buruz hitz egin behar dute: ezin dute beste gai bat aukeratu. Hitz egitean, gaiari ongi dagokion zerbait esatea eskatzen zaie: ez da nahikoa edozein gairi buruz berba egitea.
  • Laburpena egitean, azterketariak bete behar duen lehenbiziko baldintza da irakurtzeko eman zaion testuaren mamia funtsean ongi jasotzea.
  • ariketen helburua da azterketariaren ahozko mintzamena neurtzea: beraz, aztertzaileak ahalik eta gutxien hitz egiten du, azterketaria moztu gabe.

Hona hemen bereziki kontuan hartzen diren zenbait akats:

  • Ergatiboa gaizki erabiltzea. Okerren bat barkatzen da, baina behin eta berriro huts eginez gero, aski da, besterik gabe gutxiegi izateko.
  • Aditzaren komunztadura: behineta berriro *liburu batzuk erosi nuen eta antzekoak erabiltzen dituenak gutxiegi jasoko du. Noizbehinkako akatsa bada, barkagarri izan daiteke.
  • Aditzak gaizki erabiltzea: *kalean ikusi dit (ikusi nau-ren ordez) edo * amak eman nau (eman dit-en ordez) edo * edozein momentuan etorri lezake eta antzekoak, behin baino gehiagotan erabiliz gero, gutxiegi emateko arrazoi dira. akats hauek bakanak badira, puntuak gutxitzeko indarra izaten dute.

* Esango banioke (banio-ren ordez) edo * pozik joango nintzen (nintzateke-ren ordez) eta abar ere oso kontuan hartu behar dira, aurreko hutsegiteek adinako pisua ez badute ere. Dena den, nolako aditz-aberastasuna duen ere kontuan hartzen da: iraganeko formak, adibidez, edo forma sintetikoak, ahalezkoak eta abar erabiltzen diren ala ez neurtuko da.

  • *Ezagutzen dut neska bat han bizi dela (dena-ren ordez) eta antzekoak behin baino gehiagotan esanez gero, gutxiegi jasoko du azterketariak.
  • -ELA eta -EN batez ere zehargalderak hartuko dira kontuan. Lapsusak-edo barkatzen dira, baina behin baino gehiagotan gertatuz gero, besterik gabe gutxiegi.
  • BA- eta -EN nahastea: *Ez dakit etorriko bada.
  • Elkar, ere, bere burua eta abar nola erabiltzen diren ere kontuan hartuko da.
  • Lexikoa: irakurtzeko eman zaion testuan ohikoak ez diren hitzak agertzen badira, hitzok nola esaten dituen ere begiratzen da, hiztegiaren aberastasuna neurtzeko bidea izan baitaiteke hau.

Baina azterketaria behin huts bat eta gero beste bat, desberdina, eta geroxeago beste bat eta horrela badabil, huts bakoitza sistematikoa izan ez arren, aski da gutxiegi jartzeko.

Azterketariak badu bere azalpena grabatzeko aukera eta erreklamaziorik balego, aztertzaileek erabil dezakete hura, huts-orriarekin batera, kalifikazioa ebazteko. Dena den, Hezkuntza Sailak ez du zinta itzultzen.

Abu
13

EGA: AZTERKETA IDATZIA

Egilea: Maite    Uncategorized       Trackback                                          Idatzia inprimatu Idatzia bidali

AZTERKETA IDATZIA

Honek entzutezko ulermena neurtzeko ariketa bat du hasieran: entzutezko ulermena ahozko notaren osagai bat izan arren, entzutezko ulermenerako ariketa azterketa idatziaren hasieran egin ohi da. Testu bat behin irakurri eta horri buruzko hamar galdera erantzun behar dira. Erantzun zuzen bakoitzeko puntu erdi ematen zaio azterketariari.

hasierako ariketa horrezaz gain, lau dira azterketa idatzia osatzen dutenak:

a) idazlana

b) esaldiak berridatzi

c) sinonimoak

d) irakurriaren ulermena

Maila-bateratasuna ziurtatzeko asmoz, hainbat azterketa idatzi bi aztertzailek zuzentzen dute.

a) Idazlana ariketan dossier eran bi gai eskaintzen dira, azterketariak bat aukera dezan: gaiari eustea, zuzentasuna, hizkuntza-aberastasuna eta kohesioa neurtzen dira; Idazlanaren nota bi zatitan banatzen da: orokorra eta ortografiari dagokiona. Azterketariak hirurehun hitz idatzi behar ditu, gutxienez. Hona hemen nota orokorra jartzeko erabiltzen den puntuazioa:

  • Edukia. (0-7 puntu). Honetan adierazia kalifikatzen da, hots, garatzeko eskainitako gaia zein neurritan osatu den:
    • Gaiarekin lotura duten/ez duten alderdien garapena.
    • Argudio eta adibide ugari/gutxi.
    • Gutxieneko hitz-kopurua.
  • Moldea. (0-8 puntu). Adierazpena kalifikatzen da, hots, edukia azaltzeko moldearen kalitatea:
    • Egitura aberatsak/sinpleak.
    • Lexiko zehatza eta adierazkorra/desegokia edo urria.
    • Ideien eta egituren arteko kohesioa, lotura.
    • Idazlanaren egituraketa orokorra, paragrafoen antolamendua.
  • Zuzentasuna. (0-10 puntu). Hizkuntza-akats nabarmenen araberako kalifikazioa, hots, joskerazko zuzentasunarena:
    • Deklinabidean: kasu atzizkien erabilera zuzena/okerra.
    • Aditz mailakoa.
    • Perpausen egituraketa.
  • Hiru alderdi hauetakoren batean nabarmenki huts eginez gero edota, oro har, hiruretan maila kaxkarra erakutsiz gero, Idazlana ez da gainditutzat ematen eta, hortaz, 15 puntutik beherako kalifikazioa jartzen da; zenbat eta okerrago hainbat eta puntu gutxiago.

Ortografiari dagokionez, hona hemen idaztarauei dagokien nota jartzeko irizpideak.

Puntuak
5 Ortografia aldetik oso ondo
3-4 Akats ez oso larriak
1-2 Garrantzi handikoak
0,01-0,99 Oinarri-oinarrizkoak/garrantzi handikoak ugari; gainditu gabea.
0 Ez agertua

b) Esaldiak berridatzi ariketan emandako esaldiak beste era batera idatzi behar dira jarritako hitzak edo hitz-zatiak erabiliz; Esaldiak berridatzi ariketa honetan hamar ariketetatik bost ongi egitea esaktzen da. Baina zer esan nahi du “erabat ongi” horrek? Honako baldintzok bete behar dira ontzat emateko:

  • Lehenbizi, eredutzat ematen den esaldiaren zentzua osorik jasotzea. Erantzunak, jarritako perpausaren zentzuaz gainera beste era batera ere interpretatzeko bidea ematen badu, azterketariaren erantzuna anbiguoa delako adibidez, ontzat ematen da alde horretatik, haren zentzua gorde baitu. Baina zentzua gordetzen ez badu, besterik gabe txartzat ematen da erantzuna.
  • Eskaintzen den “moldea”ri jarraituz osatua izatea bigarren perpausa eta ez beste bide batetik eratua.
  • Gramatikaren aldetik zuzena izatea. Esaldi bakoitzak gramatikazko egitura baten ezagutza neurtzea du helburutzat. Baina neurtu nahi den gramatika-egitura jakin hori ongi egon arren beste nonbait huts eginez gero, ergatiboaren marka “ahantziz” esaterako, txartzat ematen da erantzun hori, besterik gabe.
  • Ortografia batua ere errespetatzea. Hala ere, huts txikiren bat barka daiteke.
  • Beti ere esaldi bakar bat osatu behar da. Ariketa egiteko bi zati eskaintzen dira sarri baina moldapenean esaldi bakarra aurkeztu behar da.

Horrenbestez, erabat ongi dagoen erantzunari 0,5 puntu ematen zaio. Gainerakoei, 0,00 puntu.

c) Sinonimoak ariketari gagozkiolarik, hamar esalditan seinalatutako hamar hitzen baliokide bana idatzi behar da; hitz bakoitzeko sinonimo bakarra nahikoa da, beti ere testuinguruari egokitua. Azterketariak bat baino gehiago eskainiz gero, denek izan behar dute zuzenak.

d) Irakurmena ariketan azterketariak irakurtzen duen testu bati buruzko aukera anitzeko hamar galderari erantzun behar dio. Erantzun zuzen bakoitzeko puntu bat ematen zaio azterketariari.

Azterketa idatzia gainditzen badu azterketariak -eta horretarako ariketa bakoitzean gutxienekoa lortu behar du- ahozkora pasatuko da. azterketariak bere azterketako notak jakiteko eskubidea du. Horretarako, idatzizko eskabidea egin behar du Hezkuntzako Ordezkaritzan; notak jakin ondoren azterketariak azterketa ikusi nahi badu, bigarren eskabidea egin behar du eskainitako epean.

Hurrengo orrialdea »
top