Pantaniren itzulera
Pantani hil zela denbora asko igaro delakoan nengoen, baina ez omen da horrela. Bizirik dago eta ez da gugandik oso urruti bizi. Nire kontaktuek esan didatenez, Euskal Herrian bizi da eta Batxilergoko ikasketak bukatu berriak ditu. Ilea motz-motza darama beti bezala. Bizikleta gainean doanean, sekulako indarra erakusten du. Bizirik dagoelako informazioa Gipuzkoako jubenil mailako biran sortu da. Pantani bizi-berritua hasiera-hasieratik egon zen onenen parean, eta nahiz eta gurpil bat zulatu bigarren egunean (ihesaldi ona hartu zuenean), 3 kilometro besterik geratzen ez zirenean, taldeko lan zoragarri baten ostean, Gipuzkoako bira eskuratu zuen laugarren eta azken etapan.
Pantaniren itzulera jubenil mailako birarik garrantzitsuenean eman da eta asko idatzi da onen inguruan. Noticias de Gipuzkoa eta Diario Vascok artikulu bana eskaini diote gertakizun miragarri eta pozgarri honi.
ZORIONAK PETX!!!
(Erreportariak barkamena eskatzen du gertaera hauek hilabete beranduago argitaratzeagatik)

Hi, petx, neska politt hauek noiz aurkeztu behar dizkidak? ;)

















2006-uzt-19, 12:04
Zorionak, Peio!!!! :smile: Bagenekien klasean fenomeno bat genuela baina ez nuen uste hainbesterainokoa!!
Argazkia mundiala da!! Ikusten da bai garaipenaz gozatzen ari zarela!!! :wink:
2006-abu-11, 15:00
Jue Peio…neska politt hoiek aldamenen eukita etzea kejauko ala??? jejeje